Wednesday 06 March, 2019

Pinchas Zukerman biolinjole ospetsuak hartuko du batuta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hurrengo kontzertu-programan

Pinchas Zukerman biolinjole ospetsuak hartuko du batuta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hurrengo kontzertu-programan

Israeldar musikari famatuak biolinjole eta zuzendari rol bikoitzean parte hartuko du Orkestrak martxoaren 8tik 13ra eskainiko dituen kontzertuetan, eta horietan Beethovenen 'Biolinerako kontzertua' eta Dvoraken '8. Sinfonia' interpretatuko ditu.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 18/19 Denboraldiaren garapenarekin jarraituko du bere seigarren kontzertu-programarekin, ‘Aire bohemioak’ izenekoa. Kontzertuak ohiko hiriburuetan izango dira: ostiralean eta astelehean, martxoak 8 eta 11, Donostiako Kursaal Auditoriumean; larunbatean, martxoak 9, Bilboko Euskalduna Jauregian; asteartean, martxoak 12, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; eta asteazkenean, martxoak 13, Gasteizko Principal Antzokian. Guztiak 20:00etan izango dira.

Orkestrarekin 2017ko martxoan izandako arrakastaren ondoren, Pinchas Zukerman (Tel Aviv, 1948) biolinjole ospetsua euskal oholtzetara itzuliko da, hain ezaguna ez den bere fazeta bat aurkezteko: zuzendari-lana. Zukerman musikaren munduan fenomeno bat izan da lau hamarkada baino gehiagoz. Bere jeinutasun musikala, teknika liluragarria eta estandar artistiko sendoek harrituta utzi dituzte publikoa eta kritikoak. Zukerman ezaguna da hainbat roletan: biolinjole, biolajole, zuzendari, pedagogo eta ganbera-musikari bezala. Israeldarrak hamar urte daramatza Londreseko Royal Philharmonic Orchestraren zuzendari gonbidatu nagusi izaten eta lau Adelaide Symphony Orchestrako artista elkartu gisa. Arteen Domina eskuratu du, baita Isaac Stern saria ere bere Bikaintasun Artistikoagatik. Bere diskografia zabalak 100 grabazio baino gehiago hartzen ditu barne, eta 21 izendapen eta bi Grammy Sari lortu ditu.

Hasteko, garai guztietako kontzertu ospetsuenetako bati aurre egingo dio Zukermanen biolinarekin: Biolinerako kontzertua, Ludwig van Beethovenek 1806an konposatu zuena; haren hirugarren mugimendu pastorala, hain zuzen, haren sorkuntzako atal pozgarrienetakotzat jotzen da.

Ondoren, jada biolinik gabe, Zukerman Dvoraken 8. Sinfonia argitsuan loratzen diren Bohemiako gai folklorikoetan murgilduko da. Txaikovskiren Bosgarrenaren garaikidea den lan honetan (hura denboraldiaren amaieran entzuteko parada izango dugu), Dvorakek pozaren aldeko apustu argia egin zuen, panorama sinfonikoa zertxobait atsekabetua zenean.

Astelehenean, martxoak 11, Pinchas Zukermanek Musikeneko biolin-ikasleei masterclass bat eskainiko die. Ekimen hau Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Musikenek Aula Jordá Gela izenburupean sinatutako hitzarmenaren baitan kokatzen da. Horri esker, kontserbatorioko ikasleek lehen eskutik ezagutu ditzakete Orkestraren Abonu Denboraldian parte hartzen duten bakarlari handietako batzuk.

Sarrerak salgai (10€tik 35€ra). Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta kontzertu-aretoetako webguneetan zein leihatiletan. "Azken ordu gaztea": 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10€tan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago (leihatilan).

Elkarrizketak. Elkarrizketak eskatzeko prentsa-departamenduarekin harremanetan jar zaitezkete (melosegui@euskadikoorkestra.eus / ilertxundi@euskadikoorkestra.eus, 943013232).

 

 

Kontzertuak eta programa

 

-Martxoak 8 (20:00): Kursaal Auditoriuma, Donostia.
-Martxoak 9 (20:00): Euskalduna Jauregia, Bilbo.
-Martxoak 11 (20:00): Kursaal Auditoriuma, Donostia.
-Martxoak 12 (20:00): Baluarte Auditoriuma, Iruña.
-Martxoak 13 (20:00): Principal Antzokia, Gasteiz.

 

Ludwig Van Beethoven
Biolin eta Orkestrarako kontzertua, Op.61 [42’]

Antonin Dvorak
8. Sinfonia, Op.88 [34’]

 

Pinchas Zukerman, zuzendaria eta biolinjolea

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su