Thursday 21 February, 2019

Quintetto Appassionato taldeak ‘Klarinetea eta haria’ kontzertua eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéean

Quintetto Appassionato taldeak ‘Klarinetea eta haria’ kontzertua eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéean

Hari-laukoteak eta klarineteak, guztiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak, Mozarten bi obra eskainiko dituzte: ‘Hari-laukoterako divertimentoa’ eta ‘Klarinete- eta hari-kintetoa’.

Larunbat honetan, otsailak 23, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean, Miramongo Matinéeak 18/19 Denboraldiko hamargarren hitzordura iritsiko dira Quintetto Appassionatoren ‘Klarinetea eta haria’ izeneko kontzertuarekin. Taldea Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatzen dute: Itziar Prieto (biolina), Mikel Ibañez (biolina), Natacha Dupuy-Scordamaglia (biola), Gabriel Mesado (biolontxeloa) eta Sara Zufiaurre (klarinetea).

Duela bi urte Quintetto Appassionatok Miramongo Matinéeen zikloan Johannes Brahmsen Klarinete- eta hari-kintetoa interpretatu zuen. Esperientzia positibo horren ostean, kontzertu berri honetan hari- eta klarinete-errepertorioarekin jarraituko dute, eta Wolfgang Amadeus Mozarten Klarinete- eta hari-kintetoa K.581 obra interpretatuko dute. Obra 1789an konposatu zuen (jatorrian corno di bassettoarentzat idatzia) eta bere lagun klarinetista Anton Stadlerri eskaini zion. Klarinetea nahiko instrumentu berria zen artean, eta Mozartek dezentetan erabili zuen bere konposizio-karrera osoan (Klarineterako kontzertua, Trio Kegelstatt, etab.). Kinteto honekin Mozartek klarinete eta hari-laukoterako errepertorioari hasiera eman zion, eta bidea ireki zien Carl Maria von Weber eta Johannes Brahms bezalako beste musikagile batzuei, lan horri jarraipena eman ziezaioten.

Baina aurretik, Quintetto Appassionatok 1772an konposatutako Hari-laukoterako divertimentoa K.136 obrarekin irekiko du kontzertua. Mozartek 16 urte baino ez zituen une horretan, baina ordurako eskarmentu handia zuen, ehun obra baino gehiago idatziak baitzituen. Divertimentoak ez dauka aurrez ezarritako egitura zehatzik eta mugimendu kopuru oso aldakorra du. XVIII. mendean ohikoa zen afalostean jotzea eta batzuetan haize zabalean. Quintetto Appassionatok, ordea, goizez joko du eta areto barruan.

Sarrera solteak (7€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Next events

Concerts & Tickets September

1 Tu
2 We
3 Th
4 Fr
5 Sa
6 Su
7 Mo
8 Tu
9 We
10 Th
11 Fr
12 Sa
13 Su
14 Mo
15 Tu
16 We
17 Th
18 Fr
19 Sa
19 september, 2026 Saturday, 18:00 h.
Other Activities San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Su
21 Mo
22 Tu
23 We
24 Th
25 Fr
25 september, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo Buy tickets
Mahler 2: Resurrection
26 Sa
27 Su
28 Mo
28 september, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Resurrection
29 Tu
29 september, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection
30 We
30 september, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection