Tuesday 09 June, 2026

‘Musikazaleak’ ekimeneko kideek ikasturtea amaituko dute kontzertu inklusibo, integratzaile eta hunkigarriekin

'Musikazaleak' Miramonen (2026-6-9). Argazkia: Garazi Irigoien
'Musikazaleak' Miramonen (2026-6-9). Argazkia: Garazi Irigoien

Adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten helduak izan dira gaur eguerdian Miramongo Euskadiko Orkestraren egoitzan egin den kontzertuaren protagonistak. Hilero musika-tailerretan ikastaro oso bat egin ondoren, egindako lana erakutsi diete gaur lankideei eta familiei.

Bihar Bilboko ‘Musikazaleak’ ekimeneko kideen txanda izango da, Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan, eta ostegunean talde arabarrak ere kontzertu propioa eskainiko du Gasteizko Federico Garcia Lorca Antzokian.

Euskadiko Orkestrak, FEVAS Plena Inclusion Euskadirekin lankidetzan, bultzatutako ekimen honek bigarren edizioa du aurtengoa. Proiektuak adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei hurbiltzen die musika-jardunbidea, eta kultura irisgarria sustatzen du, pertsona guztiek adierazi eta gozatu ahal izan dezaten.

Musikazaleak 2025eko urritik 2026ko ekainera bitartean garatu da, Donostian, Bilbon eta Gasteizen egindako hileroko musika tailerren bidez. Hilabete hauetan erakundeetako partaideek osatutako hiru talde egonkorrek (bat probintzia bakoitzean) adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoa duten pertsonei laguntzeko egin dute lan. Tailerrak parte-hartzaile bakoitzaren beharretara eta gaitasunetara egokitzen dira, soinu, erritmo, mugimendu eta musika tresnekin esperimentatuz.

Aurtengo edizioan, FEVASeko kide diren 12 erakunderi (Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Atzegi, Goyeneche Fundazioa, Usoa Fundazioa, Futubide, Gaude, Gautena, Gertuan Fundazioa, Gorabide eta Uliazpi) lotutako desgaitasuna duten 40 pertsona helduk hartu dute parte.

Jarduera-sorta hau Euskadiko Orkestraren Musika Gelako arduradun Mikel Cañadak koordinatu du eta sormenezko musika-prestakuntzarako eta musikoterapiarako Musikanaiz zentroaren buru Yamel Romerok zuzendu du. Horrez gain, Musikazaleak ekimeneko parte-hartzaileekin bat egingo dute, Euskadiko Orkestraren aldetik, Larraitz Oiartzabal biolinistak eta Gabriel Mesado biolontxelistak, eta Musikeneren aldetik, Nerea Goñi eta Amaia Rodriguez ikasleek.

 

Musikazaleak. Musika Gela 25/26

 

Kontzertuak

 

Proiektu honen azken erakustaldiak egun hauetan egingo dira:

  • Ekainak 9 (12:00): Miramon (Euskadiko Orkestraren egoitza)
  • Ekainak 10 (12:00): Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioa
  • Ekainak 11 (12:00): Federico Garcia Lorca Antzokia

 

 

FEVAS eta Euskadiko Orkestra, aspalditik datorren aliantza

 

Ekimen honekin FEVASek eta Euskadiko Orkestrak 16 urtetik gorako aliantza indartu dute. Aliantza horri esker 2.000 pertsona baino gehiagori hurbildu ahal izan zaie kultura, kontzertuen, entsegu irekien, sormen tailerren eta kultura irisgarri, parte-hartzaile eta eraldatzailea sustatzera bideratutako beste jarduera batzuen bidez.

Musikazaleak ekimenak, tailerrak garatzeko espazioak eta baliabideak eskaini dituzten ONCE Fundazioaren, Musikeneko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Musika Hedapeneko Masterraren, Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioaren eta Gasteizko Antzoki Sarearen laguntza izan du. Gainera, Musikazaleak kultur ekipamenduen irisgarritasuna hobetzeko eta gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonen parte hartzea bultzatzeko lan egiten duen mugaz gaindiko lankidetzarako Europako ARTIS+ planaren parte da.

Next events

Concerts & Tickets June

1 Mo
2 Tu
3 We
4 Th
5 Fr
6 Sa
7 Su
8 Mo
9 Tu
10 We
11 Th
12 Fr
13 Sa
14 Su
15 Mo
16 Tu
17 We
17 june, 2026 Wednesday, 19:00 h.
Other Activities BBVA Foundation Frontiers of Knowledge Awards Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Foundation Frontiers of Knowledge Awards
18 Th
19 Fr
20 Sa
21 Su
22 Mo
22 june, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Tu
24 We
25 Th
26 Fr
27 Sa
28 Su
29 Mo
30 Tu