Wednesday 03 June, 2026

Boris Giltburg pianojole saritua izango da protagonista Euskadiko Orkestraren Denboraldiko azken programa sinfonikoan

Boris Giltburg pianojole saritua izango da protagonista Euskadiko Orkestraren Denboraldiko azken programa sinfonikoan

Moskutarrak Prokofieven ‘Pianorako 3. Kontzertua’-ri egingo dio aurre Michal Nesterowiczek zuzenduko dituen eta Txaikovskiren ‘Bosgarren’ ezin ezagunagoarekin itxiko diren hitzorduetan.

Kontzertuak ekainaren 5etik 9ra izango dira Iruña, Bilbo eta Donostian. Sarrerak salgai daude 10 eurotik aurrera.

Euskadiko Orkestrak 2025/26 Denboraldi Sinfonikoaren azken programa aurkezten du, ‘Prokofiev / Txaikovski’ izenekoa. Kontzertuak datozen egunotan izango dira: ostiralean, ekainak 5, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; larunbatean, ekainak 6, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta astelehen eta asteartean, ekainak 8 eta 9, Donostiako Kursaal Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Michal Nesterowicz Poloniak azken hamarkadetan eman dituen zuzendari garrantzitsuenen artean dago, errusiar errepertorioa menderatzeagatik eta, bereziki, Txaikovskiren musikarekin duen kidetasunagatik goretsia. Soinu unibertso hori izango da, hain zuzen ere, Euskadiko Orkestrarekin berriro elkartzearen ardatza. Boris Giltburg Moskuko pianojolea izango du lagun, Belgikako Elizabeth Erregina Lehiaketan saritua, Prokofieven Pianorako 3. Kontzertuari ekiteko, instrumentuaren dimentsio perkutiboari ere heltzen jakin zuen konpositore-pianista honek idatzi zituen bost kontzertuetatik lirikoena. Kontzertu hau 1913tik 1918ra bitartera egin zituen zirriborroetatik sortu zen, baina 1921ean amaitu zuen Bretainian bizi izan zen denboran. Lanak bere gaztaroko energia modernista eta erritmikoa laburbiltzen du argitasun formal handiagoarekin eta lirismo zehatzagoarekin, bere exijentzia bertutetsua galdu gabe. Chicagon estreinatu zen 1921ean, Prokofiev bera pianoan zela, eta hala moduzko harrera izan zuen, nahiz eta denborarekin finkatu egin den gehien interpretatutako pianorako kontzertu gisa eta heldutasun estilistikorako trantsizioko funtsezko pieza gisa.

Destinoaren nozioak zeharkatzen duen lan batek itxiko du Denboraldia: Piotr Ilitx Txaikovskiren 5. Sinfonia. 1888ko udan konposatua, bere sorrera prozesu latza izan zen, izan ere, egileak arkitektura sinfonikoa programa ezkutu batekin, eslaviar folklorearekin eta balletaren hizkuntzarekin bateratu nahi izan zuen, XIX. mendeko sinfoniarik berezienetako bat sortuz. Sinfonia “patuaren” ideiaren ingurukoa da, eta motibo errepikakor batean eta forma sinfoniko klasikoaren eta adierazpen emozionalaren arteko etengabeko tentsio batean agertzen da. Obrak orkestraren aberastasun handia eta dramatismoa uztartzen ditu, eta errepertorio erromantikoaren sinfoniarik enblematikoenetako batean bihurtu da.

 

 

Sarreren salmenta

 

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Next events

Concerts & Tickets September

1 Tu
2 We
3 Th
4 Fr
5 Sa
6 Su
7 Mo
8 Tu
9 We
10 Th
11 Fr
12 Sa
13 Su
14 Mo
15 Tu
16 We
17 Th
18 Fr
19 Sa
19 september, 2026 Saturday, 18:00 h.
Other Activities San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Su
21 Mo
22 Tu
23 We
24 Th
25 Fr
25 september, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo
Mahler 2: Resurrection
26 Sa
27 Su
28 Mo
28 september, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Resurrection
29 Tu
29 september, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection
30 We
30 september, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection