Thursday 23 January, 2025

Romantic Group izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Romantic Group izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Zazpi interpretez osatutako taldeak, gehienak Euskadiko Orkestrako kideak, Cesar Franck eta Camille Saint-Saënsen obra bana joko du larunbat honetan, urtarrilak 25, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Larunbat honetan, urtarrilak 25, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen 24/25 Denboraldiko hurrengo hitzordua izango da. Bertan, Romantic Group taldeak ‘Garapena’ izeneko kontzertua eskainiko du. Taldeko zazpi interpreteetatik sei Euskadiko Orkestraren kideak dira: Raquel Cortinas (biolina), Larraitz Oiartzabal (biolina), Delphine Dupuy (biola), Gabriel Mesado (biolontxeloa), Marc Sirera (kontrabaxua) eta Miguel Echepare (tronpeta). Jon Urdapilletak osatuko du taldea pianoan.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Romantic Groupek 1879an jatorria duten eta Camille Saint-Saënsekin zerikusia duten bi obra aurkezten ditu Matinée honetan. Horietako bat Cesar Franckek idatzi zuen, baina Saint-Saënsi eskaini zion, eta azken horrek estreinatu zuen, eta bestea Saint-Saënsek berak idatzi zuen.

Alde batetik, Cesar Francken Pianodun kintetoa 1880ko urtarrilaren 17an aurkeztu zuen Marsick laukoteak Musika Elkarte Nazionalean, Saint-Saëns pianoan zela. Estreinaldia irain batekin amaitu zen: Saint-Saënsek Franckekin zuen adiskidetasunagatik jo zuen obra baina konposizioa gutxiesten zuen eta, horregatik, pianoaren atrilean utzi zuen partitura eszenatokitik atera zenean.

Bestalde, Camille Saint-Saënsek Septetoa bi zatitan konposatu zuen. Lehenik eta behin, konpositoreak obra honen hasierako mugimendua idatzi zuen 1879an, Emile Lemoineri, La Trompette ganbera-musika amateurreko elkarte paristarraren sortzaileari, Urte Berriko opari gisa eskaintzeko. Izan ere, Lemoinek urteetan eskatu zion konpositoreari tronpeta barne hartzen zuen zerbait idazteko, elkartearen ohiko hari- eta piano-ensemblearekin uztartzeko. Ondoren, Saint-Saënsek obraren bertsio osatuagoa egitea erabaki zuen, 1880an hiru mugimendu gehiago gehituz eta urte hartako abenduan septeto osoa aurkeztuz, Xavier-Napoleon Teste Parisko Operako tronpeta nagusiarekin eta konpositorea bera pianoan zela. Septetoa oso ezaguna eta eragin handikoa izan zen.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su