Wednesday 22 January, 2025

Lukasz Borowicz zuzendaria eta Rafal Blechacz pianista izango dira protagonistak Euskadiko Orkestraren zapore poloniardun kontzertu-programa berrian

Lukasz Borowicz zuzendaria eta Rafal Blechacz pianista izango dira protagonistak Euskadiko Orkestraren zapore poloniardun kontzertu-programa berrian

Poloniako bi artistek Saint-Saënsen ‘Pianorako 2. Kontzertua’ interpretatuko dute poloniar musikaren maisulanetako batekin itxiko den programa batean: Szymanowskiren ‘2. Sinfonia’. Gainera, programa honek Euskadiko Orkestraren 24/25 Denboraldia markatzen duen naturaz gaindiko gaia sakontzen du Beatriz Arzamendi arrasatear konpositorearen ‘Sorginen soinua’ lanarekin.

Kontzertuak urtarrilaren 24tik 29ra izango dira Donostia, Gasteiz eta Bilbon, eta sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean.

Euskadiko Orkestrak ostiral honetatik aurrera 24/25 Kontzertu Denboraldiko seigarren programari aurre egingo dio, ‘Saint-Saëns / Szymanowski’ izenekoa. Lukasz Borowiczek zuzenduko dituen kontzertuak datozen egunetan izango dira: ostiralean eta astelehenean, urtarrilak 24 eta 27, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, urtarrilak 28, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; eta asteazkenean, urtarrilak 29, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira. Programa honetan ez da kontzerturik emango Iruñeko Baluarte Auditoriumean; horren ordez, programa alternatiboaz gozatuko dute han otsailaren 28an, ‘Aldave / Szymanowski’, Borowiczen batutapean hau ere.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Kontzertu-programa berri honetan Euskadiko Orkestraren 24/25 Denboraldian ardatz diren naturaz gaindiko gaiak berreskuratuko dira, Arrasateko Beatriz Arzamendi konpositorearen Sorginen soinuaren sonoritate bihurriekin. Obra hau SGAEk eta Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkarteak (AEOS) enkargatu zuten eta 2022an Nafarroako Orkestra Sinfonikoak estreinatu zuen. Sorginen soinua Zugarramurdi, Urdazubi edo Saran (besteak beste) jazarriak eta epaituak izan ziren biktimen memoriari egindako omenaldi gisa planteatu du Arzamendik. Baina sorginei lotutako elementu magikoa ere jasota dago lanean. «Nafarroan eta Euskadin, gauak mundu berri bat sortzen zuen herritarren imajinarioan, eta sorginak hegan ibiltzen ziren», azaldu du egileak.

Euskal musikan egingo den geldialdi honetaz aparte, programak poloniar traza hartuko du nabarmen. Lehenik eta behin, bi artista gonbidatuengatik: Rafal Blechacz, egungo piano-izarretako bat, Varsoviako Chopin lehiaketa 2005ean irabazitakoa; eta Lukasz Borowicz zuzendaria, Poznango Orkestra Filarmonikoko titularra eta Krakoviako Filarmonikako zuzendari gonbidatua. Zuzendariak irabazi berri du International Classical Music Award (ICMA) 2025eko edizioko saria Ahozko Musika kategorian Ulricht. Songs of Death and Resurrection diskoagatik. Camille Saint-Saënsen Pianorako 2. Kontzertua joko dute elkarrekin. Bere estreinaldian ez zuen harrera ona izan baina denborarekin frantsesaren obrarik ospetsuenetako bat bihurtu da.

Programa honek hain traza poloniarra izatearen beste arrazoietako bat herrialde horretako musikako maisulanetako baten interpretazioa izango da: Karol Szymanowskiren 2. Sinfonia. Gaur egun, ez da askotan oroitzen konpositore hau Poloniatik kanpo. XX. mendearen hasieran, ordea, oso ospetsua izan zen mundu osoan horrelako sorkuntza-lanei esker, kontrapuntu-lan trinkoa eta poloniar itxurako lirismoa nahasten ditu eta.

 

 

Sarrerak salgai

 

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su