Tuesday 29 October, 2024

Juanjo Menak Mozarten ‘Klarineterako Kontzertua’ zuzenduko du Euskadiko Orkestraren podiumerako itzuleran

Juanjo Menak Mozarten ‘Klarineterako Kontzertua’ zuzenduko du Euskadiko Orkestraren podiumerako itzuleran

Mark Simpson Estatu Batuetako klarinetejole ospetsuak Mozartek bizitzan osatu zuen azken orkestra-lanari helduko dio, ezagun dena ‘Out of Africa’ filmaren soinu-bandan agertzen delako. Simpsonek Kari Kriikku klarinetejolearen lekua hartu du, osasun-arazoak direla medio ezin izango baitu finlandiarrak hasiera batean programatutako Saariahoren ‘D’om le vrai sens’ interpretatu.

Schuberten ‘9. Sinfonia, Handia’-k osatuko du Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berri hau. Kontzertuak urriaren 31tik azaroaren 6ra bitartean izango dira Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean, eta sarrerak salgai daude.

Euskadiko Orkestrak ostegun honetatik aurrera 24/25 Kontzertu Denboraldiko bigarren programari aurre egingo dio, ‘Mozart / Schubert’ izenekoa. Gure zuzendari internazionalena den Juanjo Menak zuzenduko dituen kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostegunean, urriak 31, Donostiako Kursaal Auditoriumean; larunbatean, azaroak 2, Bilboko Euskalduna Jauregian; astelehenean, azaroak 4, berriz ere Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, azaroak 5, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; eta asteazkenean, azaroak 6, Iruñeko Baluarte Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Juanjo Mena gasteiztarra azken hamarkadetan nazioartean entzuterik handiena lortu duen euskal zuzendaria da: adibidez, Bergengo orkestrako eta BBCko Filarmonikoko titularra izan da, eta ospe handia lortu du AEBn, non hainbat orkestra zuzendu dituen; besteak beste, New Yorkekoa, Bostongoa, Baltimorekoa eta Chicagokoa. Halaber, Euskadiko Orkestraren lagun leiala da, eta berriz itzuliko da gure Denboraldira, hirugarren urtez jarraian, oraingoan Schuberten eta Mozarten artean zubiak eraikitzen dituen egitarau bati heltzeko.

Kontzertuen lehen zatian, Wolfgang Amadeus Mozartek, historiako konpositore goiztiar eta emankorrenetako batek, bere bizitzan amaitu zuen azken lana entzungo dugu: Klarineterako Kontzertua. Bere lanik ezagunenetakoa da, neurri handi batean bere Adagioa Meryl Streep eta Robert Redford protagonista dituen Out of Africa (1985) filmeko soinu-banda ospetsuan agertzen delako. Obra hau jotzeko Euskadiko Orkestrak Mark Simpson gonbidatu du, gaur egun eskaera gehien jasotzen dituzten klarinetistetako bat eta Erresuma Batuko sona handiko musikagilea. Hasiera batean Euskadiko Orkestrak Kaija Saariahoren D’om le vrai sens klarineterako kontzertua interpretatzera gonbidatu zuen Kari Kriikku finlandiarraren ordez dator Simpson. Saariahok beren-beregi idatzi zuen lan hori Kriikkuk berak jo zezan, eta hortik dator obra ere ordezkatzea.

Bigarren zatian, Menak Franz Schuberten maisulan sinfonikoa aurkeztuko du: 9. Sinfonia, edo «Handia». Schumannek paper-sorta batetik berreskuratu zuen, eta nola Beethovenen eragina hala harago joateko desioa erakusten ditu. Baina, luzeraren eta konplexutasunaren ondorioz, ez zen erregulartasunez jotzen hasi Schubert zendu eta urte asko igaro ziren arte.

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

 

 

Kontzertu hauen lankidea

 

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su