Thursday 24 October, 2024

Kup Taldea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Kup Taldea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Abesbatzak testu sakratuetatik abiatutako obra sorta zabal eta askotarikoa hautatu du larunbat honetan, urriak 26, 11:00etan, Miramonen izango den kontzerturako. Sarrerak bukatu egin dira.

Larunbat honetan, urriak 26, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko bigarren hitzordua izango da. Bertan, Kup Taldeak ‘Sacrum’ izeneko kontzertua eskainiko du. Sarrerak bukatu egin dira kontzertu honetarako.

Kup Taldea 2003an sortu zen, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren inguruan, eta garai hartan abesbatza-zuzendaritzako irakaslea zen Gabriel Baltes maisuaren zuzendaritzapean, gaur egun oraindik taldearen buru dena. Harrezkero, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako ahotsek lagundu dute 16 kantariren hasierako nukleo hura, denborarekin, gaur egun ezagutzen dugun talde sendo eta entzutetsuan bihurtzen.

Miramongo Matinée honetarako abesbatzak garai eta jatorri desberdinetako musikagileen lan sorta zabala aukeratu du, izendatzaile komun gisa hartuta guztiak testu sakratuetatik abiatzen direla. Idatzi hauek beti izan dira inspirazio-iturri musikagileentzat. Errenazimentuaren aurretik eta baita gaur egun arte ere, musikari handien idazlumetatik musika polifonikoaren maisulanak sortu ziren: mezak, requiemak, moteteak, salmoak, etab.

Alemaniako garai Barrokorako, abesbatzak Heinrich Schütz eta Hermann Schein —Bachen aurretiko bi konpositore garrantzitsu—aukeratu ditu, eta garai Erromantikorako, Mendelssohn. Ondoren etxera bidaiatuko dugu XX. eta XXI. mendeetako hiru euskal ordezkari ospetsuren eskutik: Aita Donostia, Xabier Sarasola eta Javier Busto. Frantziatik Francis Poulenc entzungo dugu eta hain ezaguna ez den musikari bat ere bai: Pierre Villette. Ingalaterrara ere iritsiko gara Edward Bairstowekin, Norvegiara Knut Nysted eta Ola Gjeilorekin, eta Ameriketara Randall Thompsonekin eta bere Alleluia ospetsuarekin.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su