Wednesday 09 October, 2024

Sarrerak salgai ‘Misterioa’ kontzerturako: familiei irekitako saio lasaia

Sarrerak salgai ‘Misterioa’ kontzerturako: familiei irekitako saio lasaia

Saio lasaiak familia guztientzat daude irekita, desgaitasunen bat duten kideak dituzten familientzat zein halako kiderik ez dutenentzat.

Kontzertua urriaren 19an izango da, 12:00etan, Miramonen, eta Musika Gela zikloko 24/25 Denboraldiko familiei zuzendutako lehena izango da.

Euskadiko Orkestraren Musika Gela hezkuntza-zikloaren Denboraldi berria urriaren 19an, larunbata, hasiko da, lehen Musika Familian kontzertu batekin. Orkestraren Miramongo egoitzak 12:00etan hartuko duen kontzertuaren izena Misterioa da. Euskadiko Orkestraren ekoizpen propioa da, eta musikaz zein honek batzuetan lagun duen misterioaz gozatzera gonbidatzen gaitu. Doinu xumeak entzungo dira, baina misteriotsuki ospetsu egiten direnak, gure Beethoven maitearen alaitasunaren oda, adibidez. Izan ere, musika enigma bat da!
 

 

Saio lasaia


Ekoizpen hau joan den udaberrian estreinatu zen Kursaalen, eta orain Miramonera ekarriko da, formatu berritzaile batekin: familiei irekitako saio lasaia. Saio lasaiek elkarbizitza inklusiborako ateak irekitzen dituzte, non familia guztiek besaulki-patioa partekatzen duten, desgaitasunen bat duten kideak dituzten familiak zein halako kiderik ez dutenak. Elkarteek astegunetan antolatzen dituzten jardueretatik kanpo desgaitasunen bat duten pertsonek gehien nahi dutenarekin banaka parte har dezaten sustatzeko modu bat da, gainerako pertsonek beren portaera epaitzeko beldurrik gabe.

Beren beharretara hobeto egokitzeko asmoz, saio lasaiek ohiko kontzertu bateko errutinak baino toleranteagoak diren baldintzak betetzen dituzte, ohiko protokoloa hain zorrotz jarraitu gabe. Kontzertu-aretoko ateak irekita egongo dira saio osoan zehar, gure publikoa ekitaldi osoan zehar sartu eta irten ahal izateko, nahieran. Aretoa beti argiztatuta egongo da, ilunpean gera ez dadin, eta arreta berezia jarriko da argi distiratsurik, zarata gogorrik eta ezusteko elementu sentsorialik egon ez dadin. Ikus-entzule guztiek jarrera lasaia izango dute ikuskizunean zehar edozein zarata edo mugimenduren aurrean.

Aretotik irten behar izanez gero, sarrerako hall-a espazio alternatibo bat izango da, gure publikoak atseden hartu ahal izateko eta, prest dagoenean, berriz ere ekitaldiarekin bat egin ahal izateko. Eta artistak eta langileak sentsibilizatuta egongo dira inklusio-praktika onenekin.

Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude 5 euroko prezioan 12 urtetik beherakoentzat, eta 8 eurotan publiko orokorrarentzat, euskadikoorkestra.eus webgunean edo Kursaaleko leihatilan. Kontzertuaren egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira Miramongo Egoitzako leihatilan, beti ere leku libreak geratzen badira.

El Diario Vascok babesten du kontzertu hau.

 

 

Sentsibilizazio-tailerra

 

Musika Familian kontzertuaren aurretik, 10:45ean, Sentsibilizazio-tailerra egingo da, osagarria, aukerakoa eta doakoa (sarrera eskuratu duenarentzat), prestatzeko, elkarreragiteko eta esperimentatzeko. Izen-ematea: musikagela@euskadikoorkestra.eus

 

 

Eskola Kontzertuak

 

Musika Familian kontzertuaz gain, produkzio hau Eskola Kontzertu formatuan ere eskainiko da, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta, urriaren 16, 17, 18, 21, 22, 23 eta 24an Miramonen, saio bikoitzean (9:45 eta 11:15). 3.200 ikasle pasako dira egun horietan Euskadiko Orkestraren egoitzatik. Eskola Kontzertuen babesle dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala (Hezkuntza).

Next events

Concerts & Tickets October

1 We
2 Th
3 Fr
4 Sa
5 Su
6 Mo
7 Tu
8 We
9 Th
10 Fr
10 october, 2025 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
11 Sa
11 october, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 1: Kaabestri Donostia / San Sebastián
Matinée 1: Kaabestri
12 Su
13 Mo
14 Tu
15 We
16 Th
17 Fr
18 Sa
18 october, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: Haizea Donostia / San Sebastián
Matinée 2: Haizea
19 Su
20 Mo
21 Tu
22 We
23 Th
23 october, 2025 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Musika tantak Donostia / San Sebastián
School Concerts: Musika tantak
24 Fr
25 Sa
25 october, 2025 Saturday, 12:00 h.
Music Room Musika tantak Donostia / San Sebastián Buy tickets
Musika tantak
25 october, 2025 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
26 Su
27 Mo
28 Tu
28 october, 2025 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
29 We
30 Th
30 october, 2025 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Musika tantak Donostia / San Sebastián
School Concerts: Musika tantak
31 Fr
31 october, 2025 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino