Thursday 01 June, 2023

Miramongo Matinéeak Denboraldi amaierara iritsiko dira larunbat honetan Belle Époque Laukotearekin

Miramongo Matinéeak Denboraldi amaierara iritsiko dira larunbat honetan Belle Époque Laukotearekin

Hari- eta piano-taldeak Gabriel Fauré eta Robert Schumannen garai Erromantikoko kuartetoak interpretatuko ditu larunbat honetan, ekainak 3, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Miramongo Matinéeak 22/23 Denboraldiaren amaierara iritsiko dira Belle Époque Laukoteak eskainiko duen ‘Kuarteto erromantikoak’ izeneko kontzertuarekin, larunbat honetan, ekainak 3, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Taldeak Gabriel Fauré eta Robert Schumannen pianodun kuarteto bana eskainiko du, biak Erromantizismo garai betean konposatuak, XIX. mendean. Lau musikarietatik hiru Euskadiko Orkestrako kideak dira: Virgile Demillac (biolina), Pawel Krymer (biola) eta Gabriel Mesado (biolontxeloa). Javier Perez Azpeitia pianojoleak osatuko du laukotea.
 

SARRERAK HEMEN EROSI

 


Kontzertuari hasiera emango dion pianodun kuartetoa Faurék idatzi zituen genero bereko bietako lehenengoa da. Bere ganbera-lan ospetsuenetakotzat jotzen da, eta generoko obra erreferentea ere bada. 1880ko otsailean estreinatu zen Parisko Musikaren Sozietate Nazionalean eskainitako kontzertu batean, baina 1884ra arte ez zen argitaratu bere azken errebisioa. Nahiz eta do minorrean idatzita egon, berotasunez eta baikortasunez beteriko obra da.

Matinéea ixteko taldeak Schumannen Pianodun kuartetoa aukeratu du. Lana 1842an konposatu zuen, oso garai emankorrean, non konpositore alemaniarrak eskala handiko ganbera-musikako hainbat obra idatzi zituen. Kontzertu honetan entzungo den obra bere Pianodun kintetoaren sorkuntza bikotetzat hartzen da, astebete lehenago bakarrik idatzi baitzuen hura. Schumannek bere emazte Clara buruan zuela idatzi zuen kuartetoa, eta hark estreinatu zuen pianoan 1844ko abenduaren 8an Leipzigen.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Next events

Concerts & Tickets November

1 Su
2 Mo
3 Tu
4 We
5 Th
6 Fr
7 Sa
8 Su
9 Mo
10 Tu
10 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 We
11 november, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Buy tickets
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Th
13 Fr
13 november, 2026 Friday, 11:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
14 Sa
14 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 4: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 4: La Brisa Ensemble
15 Su
16 Mo
17 Tu
18 We
19 Th
20 Fr
21 Sa
22 Su
23 Mo
23 november, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinsky
24 Tu
24 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Pamplona/Iruña Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
25 We
25 november, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Bilbao/Bilbo Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
26 Th
26 november, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
27 Fr
27 november, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
28 Sa
28 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 5: Eguzkilore
29 Su
30 Mo