Thursday 01 June, 2023

Robert Treviño eta Euskadiko Orkestra Kontzertu Denboraldiaren gailurrera iritsiko dira ‘Gainditzea’ programarekin

Robert Treviño eta Euskadiko Orkestra Kontzertu Denboraldiaren gailurrera iritsiko dira ‘Gainditzea’ programarekin

Chopinen ‘Pianorako 2. Kontzertua’-rekin, Yulianna Avdeevaren eskuetan, eta Xostakovitxen ‘15. Sinfonia’-rekin amaituko du orkestrak ‘Tragediatik gainditzera’ eraman duen Denboraldia.

Kontzertuak ekainaren 2tik 9ra izango dira Donostia, Iruña, Bilbo eta Gasteizen, eta sarrerak salgai daude 10 eurotik aurrera.

Musikaren adibide handien bidez gizakiaren zokorik ilunenetan barrena ibili ondoren, Euskadiko Orkestra Denboraldiaren amaierara iritsiko da kontzertu-programa berri batekin, Xostakovitxen ‘tragediarekin’ hasi zen eta ‘gainditzearekin’ bukatzen den ibilbide musikal bati amaiera emango diona. Bost kontzertu eskainiko ditu orkestrak: ostiraletan, ekainak 2 eta 9, Donostiako Kursaal Auditoriumean; astelehenean, ekainak 5, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; asteartean, ekainak 6, Bilboko Euskalduna Jauregian; ostegunean, ekainak 8, Gasteizko Principal Antzokian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Denboraldia amaitzeko, Robert Treviñok egungo pianojole nabarmenenetako baten presentzia eskatu du berriz: Yulianna Avdeeva. Joan den denboraldian Euskadiko Orkestrarekin debuta egin eta gero, Leonard Bernsteinen Antsietatearen aroa lana interpretatuz, Errusiako pianorako errepertorioaren interpretatzaile handietako bat den Avdeeva Euskadira itzuliko da bere beste espezialitateetako baten erakustaldia egitera: Chopinen musika. Izan ere, ezin daiteke ahaztu berak irabazi zuela 2010ean konpositore poloniarraren izena daraman Txapelketa prestigiotsua. Chopinek Pianorako 2. kontzertua konposatu zuen berak jotzeko biretan; bel canto italiarra du inspirazio nagusi lan horrek. Sorkuntza kementsua da, gazte-kutsukoa, eta pianojole bizi-bizien, hala nola Yulianna Avdeevaren, dohainik onenak ustiatzen ditu. Pianojoleak disko bat atera berri du, Resilience, ezegonkortasun handiko garaietan indartsu agertu diren konpositoreei eskainitakoa: Xostakovitx, Prokofiev, Szpilman eta Weinberg.

Euskadiko Orkestrak hasi bezala amaituko du Kontzertu Denboraldia: Xostakovitxen musikarekin. Zortzigarren Sinfonia tragiko eta izugarria ez bezala, hemen entzungo dugun 15. Sinfonia askatasunez eta baikortasunez betetako pieza da. Konpositorearen azken sinfonia izan zen, Stalin jada ez zegoenean idatzia, eta Xostakovitxek bere bizitzaren eta eraginen atzerabegirako bat egin zuen bertan nolabait, Wagner eta Rossiniren obren zatiak ez ezik, eta Xostakovitxen beraren aurreko musikaren zatiak ere hartuz.

 

 

Next events

Concerts & Tickets December

1 Mo
2 Tu
3 We
4 Th
5 Fr
6 Sa
7 Su
8 Mo
9 Tu
10 We
11 Th
12 Fr
13 Sa
13 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 december, 2025 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Buy tickets
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Su
15 Mo
16 Tu
17 We
18 Th
18 december, 2025 Thursday, 20:00 h.
Other Activities El Diario Vasco Christmas Concert Juanjo Ocón Donostia Buy tickets
El Diario Vasco Christmas Concert
19 Fr
20 Sa
20 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Su
22 Mo
23 Tu
24 We
25 Th
26 Fr
27 Sa
28 Su
29 Mo
30 Tu
31 We