Tuesday 19 October, 2021

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek disko berriaren aurkezpen-kontzertuak eskaniko dituzte aste honetan

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek disko berriaren aurkezpen-kontzertuak eskaniko dituzte aste honetan

Bi taldeek Iruñean, Gasteizen, Bilbon, Donibane Lohizunen eta Donostian eskainiko dituzten kontzertuetan aurkeztuko dute Elkarren zigilupean kaleratu duten disko berria. Sarrerak salgai daude saio guztietarako.

Proiektu hau ohiko errepertorioetatik kanpoko musika-ekoizpena bideratzeko Euskadiko Orkestraren ‘KlasikAT’ egitasmoaren baitan aurkezten da.

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek Elkar diskoetxearekin grabatu duten disko berria merkaturatu dute aste honetan. Albuma dagoeneko eskuragarri dago merkataritza-establezimendu eta plataforma digital nagusietan, eta bost kontzertutan aurkeztuko da zuzenean Euskal Herri osoan zehar: urriaren 20an Iruñeko Baluarte Auditoriumean (19:30); urriaren 21ean Gasteizko Principal Antzokian (19:30); urriaren 22an Bilboko Arriaga Antzokian (19:30); urriaren 23an Donibane Lohizuneko Jai Alaien (20:00); eta azaroaren 5ean Donostiako Kursaal Auditoriumean (19:30).

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude 10 eta 26 euro bitartean euskadikoorkestra.eus webgunean, baita aretoen webgune eta leihatiletan ere.

 

 

Euskal musika tradizionala oinarri duen proiektua

 

Kalakan eta Euskadiko Orkestraren arteko elkarlan honen muina euskal musika tradizionala da. Urte luzeetan Kalakan taldeak euskal folklorea berritzen egin duen saiakera mundu klasikoarekin uztartzea da proiektuaren helburu nagusia.

Hirukoteak argitaratu dituen hainbat kanta orkestraren mintzairara ekarri ditu Jagoba Astiazaran konpositoreak, tartean, euskal kantagintzan aski ezagun diren Iruten ari nuzu edo Kantuz. Kalakan taldeak erabili ohi dituen hainbat instrumentu tradizionalek ere presentzia nabarmena dute, txalaparta, txirula edo alboka esaterako, zeintzuk beste instrumentuekin batera orkestran txertatu diren.

Horretaz guztiaz gain, Xalbador eta Bilintx bertsolarien hainbat hitz jaso dira, propio proiektu honetarako sortu diren pieza batzuetan, baita Mikel Laboa eta Joxean Artzeren Txoria txori kantaren bertsio guztiz ezberdin bat ere.

 

 

Diskoko kantak

 

  1. KLKN (Kalakan). Erabateko estreinaldia.
  2. Andria alargune (Herrikoia / Kalakan)
  3. Iruten ari nuzu (Herrikoia)
  4. Rebeleon (Herrikoia / Kalakan)
  5. Loriak udan (Herrikoia / Bilintxen hitzak). Erabateko estreinaldia.
  6. Bereterretxeren Kantoria (Herrikoia / Kalakan)
  7. Ikusten duzu goizean (Herrikoia /Jean-Baptiste Elissambururen hitzak). Erabateko estreinaldia.
  8. Montebideoko berriak (Herrikoia / Kalakan)
  9. Egun bakea zutaz (Herrikoia / Xalbadorren hitzak). Erabateko estreinaldia.
  10. Txoria Txori (Mikel Laboa / Joxean Artze)
  11. Belatzarenak (Kalakan)
  12. Kantuz / Sagarra jo (Herrikoia / Kalakan)

 

Kontzertuetan diskoko kanta hauek interpretatzeaz gain, beste hainbat sorpresa ere eskainiko dituzte Kalakanek eta Euskadiko Orkestrak.

 

 

Kontzertuak

 

  • Urriak 20, asteazkena (19:30), Iruña, Baluarte.
  • Urriak 21, osteguna (19:30), Gasteiz, Principal.
  • Urriak 22, ostirala (19:30), Bilbo, Arriaga.
  • Urriak 23, larunbata (20:00), Donibane Lohizune, Jai Alai.
  • Azaroak 5, ostirala (19:30), Donostia, Kursaal.

 

 

Prezioak

 

  • Iruña: 18<25€
  • Gasteiz: 18<25€
  • Bilbo: 10<25€
  • Donibane Lohizune: 10<26€
  • Donostia: 18<25€

Aipatutako prezioen gainean Euskadiko Orkestraren abonatuek %25erainoko deskontua izango dute kontzertuen sarreretan, Donibane Lohizunen izan ezik.

 

 

KlasikAT: Kalakanen jauzia esparru sinfonikora

 

Diskoa eta aurkezpen-kontzertuak barne hartzen dituen proiektu honetan Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Bixente Etchegarayek osatzen duten hirukoteak esparru sinfonikora jauzi egin du Euskadiko Orkestraren eskutik eta Juanjo Oconen zuzendaritzapean. Grabazioa osatzen duten euskal tradizioko hamabi kanten orkestrarako moldaketak Jagoba Astiazaranek egin ditu.

Proiektu hau orkestrak hainbat urtez abian izan duen KlasikAT ekimenaren baitan kokatzen da. Duela bi hamarkada baino gehiagotik egitasmo honen bidez Euskadiko Orkestrak apustu irmoa egin du ohiko errepertorioetatik haratago doazen beste generotako musika-ekoizpenaren alde. Besteak beste, esparru sinfonikokoak ez diren honako artistekin egin du lan orkestrak: Benito Lertxundi, Golden Apple Quartet, Michel Camilo, Emilio Aragón, Kepa Junkera, Mike Oldfield, Ken Zazpi, Dr. Deseo, Zea Mays, Huntza eta Izaro.

Next events

Concerts & Tickets May

1 We
2 Th
3 Fr
4 Sa
5 Su
6 Mo
7 Tu
8 We
9 Th
10 Fr
10 may, 2024 Friday, 19:30 h.
Season concerts Lalo / Dvorak Lina González-Granados Bilbao/Bilbo Buy tickets
Lalo / Dvorak
11 Sa
11 may, 2024 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 14: Bost metalak Donostia Buy tickets
Matinée 14: Bost metalak
12 Su
13 Mo
13 may, 2024 Monday, 19:30 h.
Season concerts Lalo / Dvorak Lina González-Granados Vitoria/Gasteiz Buy tickets
Lalo / Dvorak
14 Tu
14 may, 2024 Tuesday, 19:30 h.
Season concerts Lalo / Dvorak Lina González-Granados Pamplona/Iruña Buy tickets
Lalo / Dvorak
15 We
16 Th
17 Fr
18 Sa
19 Su
20 Mo
21 Tu
22 We
22 may, 2024 Wednesday, 19:30 h.
Season concerts Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Buy tickets
Debussy / Viloria
23 Th
24 Fr
25 Sa
25 may, 2024 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Xarma Donostia Buy tickets
Matinée 15: Xarma
25 may, 2024 Saturday, 19:00 h.
Other activities Musikaste. Closing concert Baldur Brönnimann Errenteria Buy tickets
Musikaste. Closing concert
26 Su
27 Mo
28 Tu
29 We
30 Th
31 Fr