Thursday 28 May, 2020

ETB2k 'Euskadiko Orkestra Martxan!' ekimeneko lehen kontzertua eskainiko du larunbat honetan 11:00etan

ETB2k 'Euskadiko Orkestra Martxan!' ekimeneko lehen kontzertua eskainiko du larunbat honetan 11:00etan

Talde murriztuarekin eta indarrean dauden osasun-neurriak errespetatuz Euskadiko Orkestra Miramongo bere egoitzan egunotan grabatzen ari den zortzi kontzertuetako lehena emango du ETB2k larunbat honetan, maiatzak 30.

Lehen kontzertu honen errepertorioa 'Agur Jaunak eta Andreak' euskal obrak eta Mendelssohnen '3. Sinfoniak' osatzen dute.

Joan den astean iragarri genuen Euskadiko Orkestra Estatuko lehen orkestra izan zela, baita Europako bakanetakoa ere, martxan jarri eta agertokian berriro biltzen. Robert Treviño zuzendari titularraren gidaritzapean elkartu da, eta egungo egoerara egokitutako lehen proiektu bat martxan jartzeko helburuarekin: Euskadiko Orkestra Martxan!, zortzi kontzertuko denboraldi txikia, ETBk emango duena, eta ondoren orkestraren YouTube kanalean ere gozatu ahal izango dena.

Berrogeita hamar bat musikariko formazio murriztuarekin, eta betiere egungo egoerak eskatzen dituen segurtasun-neurriak zorrotz betez, orkestra zortzi kontzertu horiek entseatzen eta grabatzen ari da egunotan bere Miramongo egoitzan. Lehenengoa larunbat honetan, maiatzak 30, emango da, goizeko 11:00etan, ETB2n.

Lehen programa: maiatzak 30. ETB2, 11:00.
-Agur Jaunak eta Andreak.
-F. Mendelssohn: 3. Sinfonia, “Eskoziarra”
Orkestra-formazioa: 50 instrumentujole: 35 harietan, 14 haizeetan eta tinbal 1.
Zuzendaria: Robert Treviño.

 

Hurrengo kontzertuak, guztiak ordubete baino zertxobait laburragoak, hurrengo larunbatetan ordu berean eskainiko dira ETB2n, uztailaren 18ra arte, azken eguna izango dena.

Next events

Concerts & Tickets August

1 Sa
2 Su
3 Mo
4 Tu
5 We
6 Th
7 Fr
8 Sa
9 Su
10 Mo
11 Tu
12 We
12 august, 2026 Wednesday, 20:00 h.
Other Activities Musical Fortnight: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Buy tickets
Musical Fortnight: Arriaga harrigarria
13 Th
14 Fr
15 Sa
16 Su
17 Mo
18 Tu
19 We
19 august, 2026 Wednesday, 20:00 h.
Other Activities Musical Fortnight: Berlioz's Requiem Erik Nielsen Donostia Buy tickets
Musical Fortnight: Berlioz's Requiem
20 Th
21 Fr
22 Sa
23 Su
24 Mo
25 Tu
26 We
27 Th
28 Fr
29 Sa
30 Su
31 Mo