Tuesday 19 May, 2020

Euskadiko Orkestra martxan jarri da eta eszenatokian bildu da berriz 8 kontzertuko denboraldi txiki bat eskaintzeko

Euskadiko Orkestra martxan jarri da eta eszenatokian bildu da berriz 8 kontzertuko denboraldi txiki bat eskaintzeko

Bere publikoarekin aurrez aurre topo egitea ezinezkoa denez, Euskadiko Orkestrak bere jarduerari ekingo dio telebistaren eta sare sozialen bidez gizartera iristeko.

Estatuko lehen orkestra da abian jartzen, baita Europako orkestra bakanetakoa ere, eta Robert Treviño zuzendari titularraren gidaritzapean egingo du.

Martxoaren 9an Istanbulen arrakastaz baina zailtasun ugarirekin emandako azken kontzertuaren ondoren, Euskadiko Orkestrako kideek itxialdia hasi zuten, gainerako herritarrek bezala. Bi hilabetez elkarrekin lan egin ezinik eta 19/20 Denboraldiko azken kontzertu programatuak bertan behera utzi behar izan ondoren, orkestrak egungo egoerara egokituta jarduerari ekin dio berriro Miramongo egoitzan, antolaketarako lehen planteamendu batekin: zortzi kontzertuko denboraldi txiki bat, ETBk emango duena. Estatuko lehen orkestra da abian jartzen eta eszenatokian elkartzen, baita Europako bakanetakoa ere.

 

 

Euskadiko Orkestra martxan!

 

Izenburu horrekin zortzi kontzertuko denboraldi txiki bat aurkezten dugu, berrogeita hamar bat musikako formazio murriztuarekin. Orkestra Miramongo bere egoitzan entseatzen ari da dagoeneko, eszenatokian sakabanatzeko probak egin dituzte eta ezarritako segurtasun-protokoloek funtzionatzen dutela baieztatu dute. Kolektibo handia da eta fisikoki ondo trinkotua egon behar du programak interpretatzeko, baina egoera honetan musikariek bi metroko segurtasun-tartea gordeko dute. Hori dela-eta, musika beste modu batera interpretatzen ikasi behar dute, elkarren artean entzuteko beste erritmo eta denbora batzuekin, musika jaria dadin. Orkestra bateratzeko Robert Treviño zuzendari titularra dago, gehienez ordubeteko iraupena duten zortzi kontzertu hauek martxan jartzeaz arduratuko dena, eta maiatzaren 30etik aurrera, beste hainbeste larunbatetan, ETB2n emateko grabatuak izango direnak, beti goizeko 11:00etan.

 

Kontzertu-denboraldi txiki honetarako aukeratutako konpositoreen artean, Ramon Lazkano eta Mikel Urquiza euskaldunez gain, Mendelssohn, Haydn, Mozart, Richard Strauss eta Brahms daude, horien partituratako asko 50 musikari baino gutxiagoko orkestra murritzerako idatzita baitaude. Horrela, eraldaketekin bada ere, bere jarduera berreskuratu ahal izango du orkestrak, oraingoz, telebistaren zein bere kanal digitaletako streamingaren bidez publikoari zuzentzen zaion orkestra gisa.

Interpretatuko diren lehen bi programak honakook izango dira:

Lehen programa: maiatzak 30. ETB2n, goizez.
Agur Jaunak eta Andreak.
F. Mendelssohn: 3. Sinfonia, “Eskoziarra”
Orkestra-formazioa: 50 instrumentujole: 35 harietan, 14 haizeetan eta tinbal 1.
Zuzendaria: Robert Treviño.

 

Bigarren programa: ekainak 6. ETB2n, goizez.
J.Haydn: 49. Sinfonia, “La passione”
Orkestra-formazioa: 40 musikari: 35 harietan, 5 haizeetan.
F.Mendelssohn: 1. Sinfonia.
Orkestra-formazioa: 48 musikari: 35 harietan, 12 haizeetan eta tinbal 1.
Zuzendaria: Robert Treviño.

 

Hurrengo programak Euskadiko Orkestraren webgune eta sare sozialen bidez iragarriko dira.

 

 

Segurtasun-neurriak

 

Egungo egoerak segurtasun-protokoloetan ezarritako prebentzio-neurri guztiak zorrotz betetzera behartzen du. Lehentasuna musikari eta administrazioko langile guztiak seguru egotea da. Eraikinera sartzen diren langile guztiei tenperatura hartzen zaie eta eszenatokian sartu arte maskara erabiltzeko betebeharra ezartzen zaie. Eraikinean bertan, eta auditorioan bertan sartzeko, joan-etorriak modu zirkularrean diseinatu dira, langileak ez gurutzatzeko eta mugimendua beti norabide berean egiteko. Ez dira kamerino kolektiboak erabiliko, eta tresnen estutxeak modu ordenatuan utzi beharko dira besaulki-patioan. Auditoriumeko eszenatokian musika guztiek bi metroko tartea gordetzen dute. Eta haizearen eta perkusioaren sekzioa babesteko manparaz inguratuta dago.

Amaia Asurmendik (biolina) eta Juan Ignacio Emmek (biolontxeloa) eszenatokirako itzulera nola bizi duten azaltzeko adierazpenak hemen dituzue:

 

 

 

Bertan behera geratutako kontzertuak eta errealitate berria

 

Orkestrak ezin izan zuen ekainaren hasierara arte Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñeko egoitza guztietan programatutako kontzertuen denboraldia amaitu. Honek 30 kontzertu baino gehiago bertan behera uztea ekarri zuen. Konfinamendu-garai honetan, bere kanal digitalen bidez aktiboki mantendu da hainbat ekimenekin: musikariek euren etxeetatik elkarrekin ‘Agur Jaunak eta Andreak’ interpretatzea gizarteari omenaldi gisa, #EuskadikoOrkestraEtxean ekimena, non musikari askori ikusgarritasuna eman ahal izan zaien musika-piezak interpretatzearen bidez, edo Izaro abeslariarekin aurkeztutako bideoklipak. Horrek guztiak milaka bistaratzetan jarri du orkestra. Aldi berean, lanean hasi da berriz ere, eta apustu sendoa egin du erreferente kultural izaten jarraitzeko eta gizartean presente egoteko. Oraingoz, eta publikoarekin topo egin ezin duen bitartean, ETBren eta orkestraren kanal digital propioen bidez egingo du.

 

 

Denboraldi txiki honen nazioarteko zabalkundea

 

Euskadiko Orkestraren kontzertu-sorta hau Stage Accessen ere egongo da eskuragarri. Harpidetza bidezko plataforma digital hau laster kaleratuko da eta kontzertuak, opera, dantza eta antzerkia hartuko ditu barne. Aliantza horri esker, Euskadiko Orkestra Ipar Amerikako merkatuan ezagutaraziko da.

 

 

Interpretatuko diren obrak entsegu- eta grabazio-hurrenkeran

 

Anonimoa (moldaketa: J. Olaizola): Agur Jaunak eta Andreak 
F. Mendelssohn: 3. Sinfonia, “Eskoziarra”
J.Haydn: 49. Sinfonia, “La passione”
F.Mendelssohn: 1. Sinfonia
A.Mozart: 31. Sinfonia, “Paris”
F.Mendelssohn: 4. Sinfonia, “Italiarra”
R.Strauss: Metamorfosia, 23 harientzat
W.A.Mozart: 41. Sinfonia, “Jupiter”
W.A.Mozart: 10. Serenata, “Gran partita”
Mikel Urquiza: Erio
L.V.Beethoven: Prometeus
Ramon Lazkano: Ttakun
J.Brahms: 2. Serenata
M. Ravel: Le Tombeau de Couperin
M. Ravel: Ma mère l’Oye
Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron