Thursday 30 April, 2020

Euskadiko Orkestrak 19/20 Denboraldiko azken kontzertuak bertan behera utzi ditu

Euskadiko Orkestrak 19/20 Denboraldiko azken kontzertuak bertan behera utzi ditu

Ekainaren 4ra arte programatutako kontzertu hauek bertan behera uztearen baieztapenaren ostean, Euskadiko Orkestra beste formatu batzuen bidez musika eskaintzeko formula alternatiboen bila ari da lanean.

Koronabirusaren krisia hasi zenetik eta hari lotuta etorri den itxialdi honetan egin duen modu berean, erakunde publikoen esana jarraituz, Euskadiko Orkestrak 19/20 Denboraldi amaiera bitarte (ekainaren 4ra arte, alegia) programatutako kontzertu guztiak bertan behera uztea erabaki du.

Koronabirusak Denboraldian izan duen eragina handia izan da, eta kontzertu ugari bertan behera uztea izan da ondorio nabarmenena: Abonu Denboraldiko 25, Miramongoko Matinéeetako 6, hainbat Musika Familian kontzertu eta Musikaste bezalako beste ekintza batzuk. Galdutako kontzertu hauen zenbatekoa itzuli egingo die orkestrak abonatuei.

 

 

#EuskadikoOrkestraEtxean ekimenaren arrakasta

 

Ohiko kontzertuen faltan, orkestrak #EuskadikoOrkestraEtxean izeneko ekimenean jarri ditu indarrak eta horren baitan askotariko edukiak eskaini ditu plataforma digitalen bidez. Esate baterako, aterki horren pean, Euskadiko Orkestrak musikariek etxetik egindako bideoak partekatu ditu, eta bereziki arrakastatsua izan da horien artean ‘Agur Jaunak eta Andreak’ abestiaren bertsioa, apirilaren 8an aurkeztutakoa, eta 50 bat musikariren parte-hartzea izan zuena. Egitasmo honen barruan Izarorekin grabatutako hiru bideoklip ere aurkeztu dira (‘Errefuxiatuena’, ‘Koilarak’ y ‘Tu escala de grises’), Fernando Velázquezek zuzendutakoak, eta dozenaka mila aldiz ikusi dira sare sozialetan. Hori guztia osatzeko beste multimedia eduki batzuk ere zabaldu ditu orkestrak: Denboraldiaren inaugurazioan interpretatutako obrak hedatu ditu Youtuberen bidez, zuzenean grabatutako hainbat kontzertu jarri ditu eskuragai webgunean eta haurrentzat grabatutako ikuskizunak ere aireratu ditu, besteak beste.

Ildo honi jarraituz, Euskadiko Orkestrak epe laburrean ekimen berriak aurkezteko ditu musika publikoari helarazteko helburuarekin, beste formatu eta bide batzuk erabiliz.

 

 

20/21 Denboraldia

 

2020/2021 Denboraldiari dagokionez, aipatzekoa da diseinatuta dagoela dagoeneko eta laster aurkeztuko dela, datozen asteetan. Osasun- eta segurtasun-jarraibideen zain geratu beharko dugu bitartean, Denboraldiari nola aurre egin erabakitzeko.

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron