Thursday 11 April, 2019

Alma Hirukoteak Beethovenen eta Dohnányiren obrak eskainiko ditu larunbat honetako Miramongo Matinéean

Alma Hirukoteak Beethovenen eta Dohnányiren obrak eskainiko ditu larunbat honetako Miramongo Matinéean

'Beethoven miresgarria eta Dohnányi zoragarria’ izeneko kontzertua apirilaren 13an izango da 11:00etan Miramongo Auditoriumean.

Larunbat honetan, apirilak 13, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean, Miramongo Matinéeak 18/19 Denboraldiko hamahirugarren hitzordura iritsiko dira Alma Hirukotearen ‘Beethoven miresgarria eta Dohnányi zoragarria’ izeneko kontzertuarekin. Taldea Euskadiko Orkestra Sinfonikoko hiru kidek osatzen dute: Mikel Ibañez (biolina), Justyna Janiak-Krymer (biola) eta Flore Lefevre (biolontxeloa).

Matinéea Ludwig Van Beethovenen 3. harirako trioarekin hasiko da; obra-sorta hau osatzen duten hiru trioetako indartsuena da. Obrak aberastasun tematiko handia du mugimendu azkarretan eta ia sinfonikoak diren elaborazioetan, batez ere hasierako ‘Allegro’-an. ‘Adagioa’, bestalde, bere atmosfera malenkoniatsuarekin, edertasun handikoa da. Trioa ‘Presto’ distiratsu eta birtuoso batekin amaitzen da.

Kontzertuko bigarren eta azken obra Ernö Dohnányiren Serenata izango da, Hungariako musikagilearen maisulan nabarmenena ganbera-musikaren eremuan. Mozart eta Haydni begi-keinu ugari egiten dizkion arren, lan honek pertsonalitate handia du. Berrikuntza ugari ditu eta musika erromantikoko melodia herrikoiak ditu inspirazio-iturri, nahiz eta ‘Scherzo’-an eragin honetatik aldentzen den. Amaierako ‘Rondo’-an Haydni omenaldia egin zion honen Pianorako eta harirako 39. trioaren (“Trio zingaroa” izenez ere ezagutzen dena) ‘Rondo all’Ungarese’ ezaguneko motiboa gogora ekarriz. Dohnányi sona handiko pianojolea ere izan zen eta Brahms miretsi izan zuen beti. Bela Bartokek honakoa esan zuen berari buruz: “Hungariako musika pertsona bakarrean laburbildu daiteke: Dohnányi”.

Sarrera solteak (7€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

 

 

Programa

 

Ludwig Van Beethoven
3. Harirako trioa

I. Adagio – Allegro con brio
II. Adagio, ma non tanto, e cantabile
III. Scherzo. Allegro
IV. Presto

 

Ernö Dohnányi
Serenata
            I. Marcia. Allegro
            II. Romanza. Adagio non troppo
            III. Scherzo. Vivace
            IV. Tema con variazioni. Andante con moto
            V. Rondo

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron