Thursday 18 May, 2017

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak nazioarteko zirkuituko biolinistarik gailenetakoa den Julian Rachlin bakarlari gonbidatu hartuko du berean

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak nazioarteko zirkuituko biolinistarik gailenetakoa den Julian Rachlin bakarlari gonbidatu hartuko du berean
Jun Märklek zuzendari titular gisa zuzenduko dituen azkeneko Abonu kontzertuak izango dira eta egitarauan nabarmentzekoak dira Guridiren Hamar euskal melodia eta Mendelssohen Biolinerako kontzertua.

Larunbat honetan hasi, hilaren 20an, Gasteizko Principal Antzokian kontzertua izango da orduan, eta maiatzaren 25 ostegunera arte, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Jun Märkl izango du zuzendari. Hauek izango dira Märklek zuzendari titular bezala zuzenduko dituen Abonu Denboraldiko azken emanaldiak. Julian Rachlin biolinista Abonu Denboraldian bakarlari gonbidatu ariko da berriz ere, 2010eko urrian estreinakoz jardun ostean. Duela aste gutxi gure artean, Orkestraren Denboraldian izan genuen Pinchas Zukermanen ikasle izandakoa, Rachlin izar nagusienetakoa da nazioarte mailan gaur egun. Izan ere, denboraldi honetan bertan lankide izan ditu Municheko Orkestra filarmonikoa eta Zubin Mehta, Israelgo Orkestra Filarmonikoa eta Gianandrea Noseda, Txinako Orkestra Filarmonikoa eta Long Yu, Ipar Amerikan barrena egindako biran, eta La Scalako Orkestra Filarmonikoa eta Riccardo Chailly.

Kontzertuak. Maiatzaren 20 larunbatean Gasteizen izango den kontzertuaren ostean, gainerakoak izango dira 22an Donostiako Kursaal Auditoriumean, 23an Iruñeako Baluarte Auditoriumean, 24an Bilboko Euskalduna Jauregian eta 25ean berriro ere Donostiako Kursaal Auditoriumean.

Julian Rachlin (Vilnius, Lituania, 1974) Euskadira helduko da azken asteotan Vienako Musikverein aretoan eta Düsseldorfeko Tonhalle-n izan ondoren, San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoarekin, Yuri Temirkanovek zuzenduta; eta Turkun (Finlandia), Zhang Zuoren gidaritzapean. Egokikortasun handiko musikaria, Rachlin ezaguna da, halaber, biolajotzaile eta orkestra zuzendari gisa; horretaz gain, "Julian Rachlin & Friends" jaialdia zuzendu zuen hamabi urtean Dubrovnik-en (Kroazia), nazioarteko musikari eta aktore gailenen topagune izandakoa. Zuzendari gisa, zuzendari printzipal nagusia da Northern Royal Sinfonia orkestran, eta 2017/2018 denboralditik aurrera Turkuko Orkestra Filarmonikokoa ere izango da. Musika jardunarekin batera, Rachlin biziki aritzen da gizaldeko jardunean. 2010. urtetik UNICEFen borondate honeko enbaxadore, ordutik musika klasikoaren eta kirolaren inguruko hainbat ekimenean esku hartzen du. Julian Rachlinek 1704ko Stradivarius "Ex-Liebig" izeneko biolina jotzen du. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin lehenbiziko aldiz aritu zenean Xostakovitxen kontzertu zaila interpretatu bazuen, arrakastaz egin ere, oraingoan Mendelssohnen Biolinerako kontzertua aurkeztuko du euskal publikoaren aurrean, bere kalitatea berresteko asmoz.

 

Next events

Concerts & Tickets December

1 Mo
2 Tu
3 We
4 Th
5 Fr
6 Sa
7 Su
8 Mo
9 Tu
10 We
11 Th
12 Fr
13 Sa
13 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 december, 2025 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Buy tickets
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Su
15 Mo
16 Tu
17 We
18 Th
18 december, 2025 Thursday, 20:00 h.
Other Activities El Diario Vasco Christmas Concert Juanjo Ocón Donostia Buy tickets
El Diario Vasco Christmas Concert
19 Fr
20 Sa
20 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Su
22 Mo
23 Tu
24 We
25 Th
26 Fr
27 Sa
28 Su
29 Mo
30 Tu
31 We