Tuesday 16 May, 2017

Ekainaren 4a arte zabalik Musikenek Euskadiko Orkesrtrarekin lankidetzan antolatutako Orkestra Ikasketen Masterra

Ekainaren 4a bitartean zabalik dago Orkestra Ikasketen Master ofizialean izena emateko epea. Musikenek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin elkar-lan estuan egiten duen masterra da, eta aurten, gainera, 1.420 eurotik hasita egin ahal izango dute hari instrumentistek, AIE erakundeak eta Beasaingo Udalak ematen dituzten bekei esker. Horri Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin orkestra praktikak egiteagatik ikasleek jasotzen duten ordainsaria gehitu behar zaio.

Hari jotzaileentzat Orkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistikoko Master hau ezaugarri horietako lehenengoa eta bakarra da Estatuan. Aukera asko ematen dizkie ikasleei, hala nola Europako irakasle onenekin ikastea, beste edozein profesional bezala Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikarekin batera entsegu, kontzertu eta biretan aritzea, orkestra probak prestatzea benetako simulakroak eginez, edo orkestra musikaren inguruan ikerketa egitea, etorkizunean doktoretza ikasketak egiteko aukera emanaz.

Orkestra errepertorioan espezializatzeko eta oposaketak prestatzeko pentsatutako masterra da. 60 ECTS ditu eta urte beten edo bi urtetan egin daiteke. Irakasleen kalitatea da masterraren alderdi erakargarrienetakoa, Musikeneko irakasle ospetsuez gain lehen edizioetan Gordan Nikolic izan baitu kontzertino-zuzendari hari orkestra proiektu batean, beste maisu gonbidatu handiren artean.

Ministerioak homologatutako Masterra izateak Goi Mailako Hezkuntza Esparrua (GMHE) osatzen duten herrialdeetan onartua dagoela esan nahi du. Aldi berean Administrazio Publikoan egiten diren oposaketa edo lehiaketetan puntu gehiago ematen ditu, eta Hezkuntza Ministerioaren bekak eska daitezke. Titulazio propioko masterrak berriz etengabeko formaziotzat hartzen dira eta ez dute doktoretza programetan sartzeko balio.

Musikenek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak hirugarren urtez abian jartzen duten Master honekin, Euskal Autonomia Erkidegoa goi mailako musika hezkuntzaren aurrealdean izango da berriz ere. Izena emateko epea ekainaren 4a arte egongo da zabalik. Sarrera probak ekainaren 16 eta 19a bitartean egingo dira eta matrikulazioa online egingo da uztailaren bigarren hamabostaldian.

Next events

Concerts & Tickets April

1 We
2 Th
3 Fr
4 Sa
5 Su
6 Mo
7 Tu
8 We
9 Th
10 Fr
10 april, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Donostia / San Sebastián Buy tickets
Rachmaninoff / Bartok
11 Sa
11 april, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 12: Ensemble Phantasy Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 12: Ensemble Phantasy
12 Su
13 Mo
13 april, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Vitoria/Gasteiz
Rachmaninoff / Bartok
14 Tu
14 april, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Pamplona/Iruña Buy tickets
Rachmaninoff / Bartok
15 We
15 april, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Bilbao/Bilbo Buy tickets
Rachmaninoff / Bartok
16 Th
17 Fr
18 Sa
19 Su
20 Mo
21 Tu
21 april, 2026 Tuesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
22 We
22 april, 2026 Wednesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
23 Th
23 april, 2026 Thursday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
School Concerts: Logelan Logale
24 Fr
25 Sa
25 april, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 13: Delicia Ensemble Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 13: Delicia Ensemble
26 Su
27 Mo
28 Tu
29 We
30 Th