Monday 30 November, 2009

XX. MENDEKO LEHENBIZIKO ERDIKO MUSIKAREKIN ITZULIKO DA CRISTIAN MANDEAL EUSKADIKO ORKESTRAREN PODIUMERA, ORAINGOAN ZUZENDARI GONBIDATU GISA

XX. MENDEKO LEHENBIZIKO ERDIKO MUSIKAREKIN ITZULIKO DA CRISTIAN MANDEAL EUSKADIKO ORKESTRAREN PODIUMERA, ORAINGOAN ZUZENDARI GONBIDATU GISA
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere Abonu-Denboraldiko programa berri bat ospatuko du aste honetan, 2009 urteko azkena izango dena. Hitzordu berri honek Cristian Mandealen Orkestraren Abonu-Denboraldira itzulera suposatzen du, orain zuzendari gonbidatu moduan. Kontzertu hauetan, gainera, Ian Fountain pianojolea arituko da bakarlari gisa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere Abonu-Denboraldiko programa berri bat ospatuko du datorren astean, 2009 urteko azkena izango dena. Hitzordu berri honek Cristian Mandealen Orkestraren Abonu-Denboraldira itzulera suposatzen du, orain zuzendari gonbidatu moduan. Aurretiko Hitzaldia izango duten kontzertu hauek azaroaren 30 eta abenduaren 3an Donostian, 1ean Iruñea, 2an Bilbon eta, amaitzeko, 4an Gasteizen ospatuko dira.

Cristian Mandeal 2001 eta 2008 urte bitartean musika-zuzendari izan zuen Orkestrara itzuliko da egunotan. Aro honetan, Gilbert Varga maisuarekin batera, Mandealek bere aztarna utzi zuen Euskadiko Orkestraren garapenean. Bestalde, Nazioarte mailan ibilbide luzea egindako zuzendaria izanik, aipagarria da Mandealek Bolzano eta Trentoko Haydn Orkestran, Hallé orkestran eta George Enescu Filarmonikoan emandako urteak. Zuzendari gonbidatu gisa, besteak beste, Staatskapelle, Berlingo ROS eta RIAS, Bavariar Irratia, BBC eta Londresko sinfonikoak zuzendu ditu. Gainera, Radu Lupu, Krystian Zimerman edo Shlomo Mintzen mailako bakarlariekin aritu da lankidetzan.

Ian Fountain pianojoleak Francis Poulencen Piano eta orkestrarako kontzertua interpretatuko du Euskadiko Orkestrarekin arituko den lehenbiziko aldi honetan. 19 urterekin Tel Aviven ospatutako Arthur Ribinstein Lehiaketako irabazle gazteena bilakatu ostean, Fountainen ibilbidea Europa, Estatu Batuetan eta Ekialde Urrunean garatu da, Londresko Sinfonikoa, Israelgo Filarmonikoa eta Txekiar Filarmonikoarekin. Bakarlari gisa, New York, Chicago, Paris, Berlin, Madril eta Jerusalenen aritu da eta, ganbera musikari dagokionean David Geringas, Ulf Hoelscher eta Mandelring Laukotearekin lankidetzan aritu ohi da. Denboraldi honetan, Mandealen zuzendaritzapean aritzeaz gain, Zoltan Kocsis eta Paavo Jarviren zuzendaritapean arituko da.

Egitaraua osatzeko, Arthur Honeggeren Chant de Joie lanak irekiko du kontzertua. Musikagile hau XX. mendeko 20ko hamarkadan Frantzian poza, argitasuna, ironia eta arintasuna bereizgarritzat harturik sortutako Seien Taldeko kide izan zen. Egitaraua isteko, jada kontzertuaren bigarren zatian, Ralph Vaughan Williams britainiarraren 2. Sinfonia, "London Symphony" izango da entzungai.

Aurretiko Hitzaldiak zikloaren hasiera. Bosgarren abonu-programa honetako kontzertu bakoitzaren aurretik Aurretiko Hitzaldi bana ospatuko da. Abian da, beraz, ondorengo kontzertuaren egitarauaren edukia sakonago ezagutzeko aukera ematen duen hitzaldi-ziklo honen denboraldi berri bat. Lehenbiziko hitzaldi hauetako hizlariak honako hauek izango dira: Isabel Díaz Morlan Donostian, Fernando Pérez Ollo Iruñean, Patricia Sojo Bilbon eta Manu Sagastume Gasteizen.

Bosgarren Abonu-Programako kontzertuak
Azaroaren 30 eta abenduaren 3: Kursaal Auditorioa. Donostia-San Sebastián. 20:00etan.
Aurretiko Hitzaldia. Kursaaleko Foyer-ean. 18.45h
Abenduaren 1a: Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20:00etan.
Aurretiko Hitzaldia. Baluarteko Gola aretoa. 18.45h
Abenduaren 2a: Palacio Euskalduna, Bilbao. 20:00etan.
Aurretiko Hitzaldia. Euskaldunako B1 aretoa. 18.45h
Abenduaren 4a: Principal Antzokia. Vitoria-Gasteiz. 20:00etan.
Aurretiko Hitzaldia. Hiria-Gunea aretoa (Antzokiaren aurrean).18.45h

Egitaraua
Arthur Honegger (1892-1955) : Chant de Joie (Alaitasun-kantua)* [7']
Francis Poulenc (1899-1963) : Piano eta orkestrarako kontzertua* [20']
Ralph Vaughan Williams (1872-1958): 2. Sinfonia sol maiorrean, "A London Symphony" [43']

Cristian Mandeal, zuzendaria
Ian Fountain, pianoa

More information

Esku-programa
Next events

Concerts & Tickets May

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
13 may, 2025 Tuesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
14 We
14 may, 2025 Wednesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
15 Th
15 may, 2025 Thursday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Buy tickets
School Concerts: Logelan Logale
16 Fr
17 Sa
17 may, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Belharra Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Belharra
18 Su
19 Mo
20 Tu
21 We
22 Th
23 Fr
24 Sa
25 Su
26 Mo
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 may, 2025 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler
31 Sa
31 may, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 16: Barrococo Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 16: Barrococo