Tuesday 01 September, 2026

Gaur jarri dira salgai 26/27 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak

Gaur jarri dira salgai 26/27 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak

Dagoeneko eros daitezke ohiko salguneetan Euskadiko Orkestraren 26/27 Denboraldi Sinfonikoko hitzorduetarako sarrerak.

Gaurtik aurrera, irailak 1, salgai daude Euskadiko Orkestraren 26/27 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak. Irailaren 25ean hasiko da Denboraldi Sinfonikoa.

 

 

Sarrerak salgai 10 eurotik aurrera

 

Bilbo, Iruña eta Donostiako kontzertu guztietarako sarrerak euskadikoorkestra.eus-en eros ahal izango dira, baita aretoen webguneetan (euskalduna.eusbaluarte.com eta kursaal.eus) eta euren leihatila eta ohiko salguneetan ere. Irekita jarraitzen du Denboraldiko abonua eskuratzeko aukerak ere, hemen (87 eurotik aurrera).

Euskadiko Orkestrako abonatu, ikasle, 30 urtetik beherako, 65 urtetik gorako, eta langabetuei tarifa bereziekin gozatu ahal izango dute kontzertuez. Gainera, Azken Ordu Gazteari esker, 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10 eurotan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago dagokion aretoko leihatilan.

Gasteizek ez du ez sarreren ez abonamenduen salmentarik, Jesus Guridi Kontserbatorioaren edukiera beteta baitago.

 

 

Hunkitzeko Denboraldia

 

Denboraldi berriak giza izaeraren galdera handietan barrena doan ibilbidea proposatzen du: bizitza eta heriotza, patua, itxaropena, memoria, identitatea edo askatasuna. Gustav Mahlerren espiritualtasunetik Dmitri Xostakovitxen tentsio politikora; Bachen soinu-unibertsotik Stravinskiren modernitatera; Aita Donostiaren eta Jesus Guridiren euskal musika-ondaretik Pacho Floresen latinoamerikar bizitasunera doan bidaia.

Denboraldiko erradiografia musikalean, Aita Donostiak orain 100 urte, 1926an, Parisen estreinatu zuen La vie profonde de Saint François D’Assise obra berreskuratzeko egindako lanarekin egingo dugu dardara. Frantziako hiriburuak, abangoardiaren erdigune gisa, beste konpositore garaikide batzuk ere bildu zituen: Falla eta haren lagun Debussy eta Stravinski, adibidez. Hain zuzen ere, programa honek erakutsiko digu XX. mendeko musika berritzeko prozesuan ezinbesteko hiru zutabe bihurtu zirela. Musika-arkitekturaren beste zutabe garrantzitsu batek Bachengana eramango gaitu, aitzakia eta inspirazio gisa. Izan ere, XIX. eta XX. mendeetako zazpi sortzailek jenio alemaniarraren perfekzio teknikoa berrasmatu zuten, bizitza berria emanez. Denboran jauzia eginda, Pacho Flores venezuelarraren Amerikara iritsiko gara eta tronpetan duen birtuosismoa ezagutuko dugu, lore, tango, kantu eta bihurguneen istorioekin jolasteko.

Urte askoren ondoren, Denboraldira itzuliko dira pianoan eta musika garaikidearen historian erreferente diren bi: Christian Zacharias, pianista eta zuzendari gisa arituko dena, eta Elisabeth Leonskaja. Artista handi horien beteranotasunarekin kontrajarrita iritsiko dira abesbatzen harrobitik ateratako Luken Munguira tenorraren gaztetasun oparoa eta Jone Martinez, dagoeneko nazioartean ibilbide entzutetsua egiten ari dena. Eta lurraldeko abesbatza ugari izango ditugu ondoan: Donostiako Orfeoia, Easo Abesbatza eta Bilboko Koral Elkartea. Beste ahots batzuek, kasu honetan anonimoek, abesbatza berria osatuko dute Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren hirugarren ediziorako.

26/27 Denboraldiari buruzko informazio osoa hemen

Denboraldiko kontzertu guztiak:

More information

Kontzertuak & Sarrerak
Next events

Concerts & Tickets September

1 Tu
2 We
3 Th
4 Fr
5 Sa
6 Su
7 Mo
8 Tu
9 We
10 Th
11 Fr
12 Sa
13 Su
14 Mo
15 Tu
16 We
17 Th
18 Fr
19 Sa
19 september, 2026 Saturday, 18:00 h.
Other Activities San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Su
21 Mo
22 Tu
23 We
24 Th
25 Fr
25 september, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo Buy tickets
Mahler 2: Resurrection
26 Sa
27 Su
28 Mo
28 september, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Resurrection
29 Tu
29 september, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection
30 We
30 september, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection