Wednesday 11 March, 2026

Johannes Moser txelojole entzutetsua izango da Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programaren protagonista

Johannes Moser txelojole entzutetsua izango da Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programaren protagonista

Alemaniar-kanadiarrak Schumannen ‘Biolontxelorako kontzertua’-ri egingo dio aurre Riccardo Frizzaren batutapean. Programaren bigarren zatian Ottorino Respighik Italiako hiriburuari eskainitako bi poema sinfoniko joko ditu orkestrak: ‘Fontane di Roma’ eta ‘Pini di Roma’.

Kontzertuak martxoaren 13tik 18ra izango dira Iruña, Bilbo, Donostia eta Gasteizen, eta sarrerak salgai daude 10 eurotik 40 eurora.

Euskadiko Orkestrak ostiral honetatik aurrera 25/26 Kontzertu Denboraldiko zortzigarren programari aurre egingo dio, ‘Schumann / Respighi’ izenekoa. Kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, martxoak 13, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; larunbatean, martxoak 14, Bilboko Euskalduna Jauregian; astelehenean, martxoak 16, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, martxoak 17, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; eta asteazkenean, martxoak 18, Kursaal Auditoriumean berriz. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Erromantizismoko biolontxelorako kontzertu handietako bat izango dugu hitzorduen lehen zatian: Robert Schumannek 1850ean Dusseldorfen ezarri eta gutxira idatzi zuena. Hilabete zoriontsu haietan —hain bakanak bere biografia dohakabean—, sormen-eztanda bat bizi izan zuen Schumannek, eta hortik sortu zen kontzertu bizi eta katramilatsu hau. Obrak biolontxeloaren lirismoa lehenesten du birtuosismoaren aurrean, motibo musikalak partekatzen dituzten hiru mugimendu loturekin. Musikagilea hil ondoren estreinatu eta harrera hotza egin zioten arren, biolontxelorako errepertorioko funtsezko pieza bihurtu da denborarekin. Johannes Moser biolontxelojole alemaniarrak emango dio bizia obrari, Berlingo Filarmonikoa, New Yorkekoa eta Los Angelesekoa bezalako orkestra bikainekin aritu ohi dena. Txelojolea Euskadiko Orkestraren Denboraldi Sinfonikoan izango den hirugarren aldia da, 2011 eta 2014an egindako bisiten ondoren. Gainera, 2020an, Moserrek Fernando Velazquezen Biolontxelorako kontzertua grabatu zuen gure orkestrarekin batera.

Riccardo Frizza italiar zuzendariak lagunduko dio Moserri, zeinarekin Euskadiko Orkestrak ABAO Bilbao Operako zulogunean hainbeste gau, sinfonikoak zein operistikoak, partekatu dituen, eta oraingoan bere konpositore herrikide baten musika aurkeztuko digu. Horrela, kontzertuen bigarren zatian, Alemaniatik Italiara bidaiatuko dugu Ottorino Respighik Erromako hiriari eskainitako bi poema sinfonikoren bidez. Poemak paisaia-inpresionismo hutsetik askoz harago doaz. Fontane di Roma (1916) Respighiren Trilogia erromatarraren lehen poema sinfonikoa da. Bertan, egileak Erromako lau iturri erretratatzen ditu egunean zehar —egunsentitik ilunabarrera—, hiriko paisaia eta atmosfera ezberdinak gogora ekartzen dituen orkestrazio koloretsu baten bidez. Pini di Roma (1924) trilogiaren bigarren poemak erromatar pinu enblematikoen ondoan kokatutako eszenak deskribatzen ditu, Villa Borgheseko haur-jolasetatik hasi eta Via Apian aurrera zihoan erromatar legio baten ikuspegi solemneraino, orkestraren amaiera boteretsu batean amaituz.

 

 

‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ Iruña, Bilbo eta Donostian

 

Iruñea, Bilbon eta Donostian, kontzertuen lehen hamabost minutuetan, Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren bigarren edizioaren emaitza aurkeztuko da. Proiektu parte-hartzaile horretan, abeslari ez-profesionalek Euskadiko Orkestrarekin bat egiteko aukera paregabea izango dute eszenatoki gainean. Lehen edizioaren arrakastaren ostean, 132 ahotsen talde berria sortu da eta, bi hilabetez entseatzen egon ostean, prest daude herritarrak orkestraren ondoan esperientzia paregabe hau bizitzeko. Gasteizen, arrazoi teknikoengatik, Abestu Euskadiko Orkestrarekin abesbatza herritarrak ezin izango du kontzerturik eman.

 

 

Sarrerak salgai

 

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria Buy tickets
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su