Thursday 26 February, 2026

ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goizetan

ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goizetan

Datozen hilabeteetan etenik gabe izango den emisio-bloke berri hau larunbat honetan hasiko ‘Arriaga / Strauss’ kontzertu-programarekin.

Euskadiko Orkestrak eta EITBk orkestraren jarduera grabatu eta zabaltzeko duten konpromisoaren baitan, katearen larunbat goizetako tartera itzuliko da orkestra, Denboraldiko kontzertuak erakusten jarraitzeko.

Emisio-bloke berriak etenik gabe jarraituko du datozen lau hilabeteetan, eta 25/26 Denboraldiko kontzertu berrienak eskainiko ditu, aurreko denboraldiko berremisioekin tartekatuta.

Honako hauek dira datozen kontzertuak (beti larunbatetan eta 11:00etan):

  • Otsailak 28: Arriaga / Strauss. Jaime Martin / Rachel Willis-Sorensen
  • Martxoak 7: (Berremisioa) Schubert / Strauss (24/25)
  • Martxoak 14: (Berremisioa) Mahler 7 (24/25)
  • Martxoak 21: Franck / Bruckner. Joana Carneiro / Marta Zabaleta
  • Martxoak 28: (Berremisioa) Aldave / Mahler (24/25)
  • Apirilak 11: Abestu Euskadiko Orkestrarekin. Schumann / Respighi. Riccardo Frizza / Johannes Moser
  • Apirilak 18: (Berremisioa) Mozart / Schubert (24/25)
  • Apirilak 25: (Berremisioa) Faure / Schumann (24/25)
  • Maiatzak 2: (Berremisioa) Mozart / Bruckner (24/25)
  • Maiatzak 9: (Berremisioa) Brahms / Dvorak (24/25)
  • Maiatzak 16: (Berremisioa) Aldave (24/25)
  • Maiatzak 23: (Berremisioa) Abestu Euskadiko Orkestrarekin / Brahms (24/25)
  • Maiatzak 30: Strauss / Mendelssohn. Alexander Liebreich / Sophie Harmsen / Werner Güra / Florian Boesch / Markus Volpert / Donostiako Orfeoia
  • Ekainak 6: (Berremisioa) Dvorak (24/25)
  • Ekainak 13: (Berremisioa) Logelan logale (24/25)
  • Ekainak 20: Bernaola / Mendelssohn. François Lopez-Ferrer / Elena Sancho Pereg / Marife Nogales / Vocalia Taldea
  • Ekainak 27: Prokofiev / Txaikovski. Michal Nesterowicz / Boris Giltburg

 

ETBk grabatu ditu kontzertuak, gehienak Euskalduna Jauregian.

 

 

Eduki gehiago YouTube kanalean

 

Telebistako emisio berriak egin ahala, Euskadiko Orkestrak kontzertuetan interpretatutako obrak bere YouTubeko kanalean publikoaren eskura jartzen jarraituko du. Gaur egun, kanal honek 160 bideo baino gehiago ditu HDn, Euskadiko Orkestraren kontzertu sinfoniko onenekin, eta baita beste eduki batzuekin ere, hala nola kontzertu didaktikoak edo esparru sinfonikokoak ez diren beste euskal artista batzuekin egindako kolaborazioen bideoklipak.

Next events

Concerts & Tickets June

1 Mo
2 Tu
3 We
4 Th
5 Fr
6 Sa
7 Su
8 Mo
9 Tu
10 We
11 Th
12 Fr
13 Sa
14 Su
15 Mo
16 Tu
17 We
17 june, 2026 Wednesday, 19:00 h.
Other Activities BBVA Foundation Frontiers of Knowledge Awards Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Foundation Frontiers of Knowledge Awards
18 Th
19 Fr
20 Sa
21 Su
22 Mo
22 june, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Tu
24 We
25 Th
26 Fr
27 Sa
28 Su
29 Mo
30 Tu