Wednesday 25 February, 2026

Marta Zabaleta eta Joana Carneiro izango dira Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programaren protagonistak

Marta Zabaleta eta Joana Carneiro izango dira Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programaren protagonistak

Pianojole legazpiarrak Cesar Francken ‘Bariazio Sinfonikoak’ interpretatuko ditu Carneiro portugaldarraren batutapean, eta bigarren zatian orkestrak erronka handi bati egingo dio aurre: Anton Brucknerren ‘4. Sinfonia’.

Kontzertuak otsailaren 27an Iruñean eta otsailaren 28an Gasteizen izango dira.

Euskadiko Orkestrak 2025/26 Denboraldi Sinfonikoaren zazpigarren programa aurkezten du, ‘Franck / Bruckner’; kontzertuak datozen egunotan izango dira: ostiralean, otsailak 27, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; eta larunbatean, otsailak 28, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan. Bi kontzertuak 19:30ean izango dira.

Marta Zabaletak, Euskadiko Orkestrarekin lotura luzea duen euskal pianojoleak, orkestrak inoiz interpretatu ez duen obra bat aurkeztuko du gaur: Cesar Francken Bariazio sinfonikoak. Zabaletak kontzertu-karrera zabala du, sari handiak ditu, gaur egun Musikeneko piano irakaslea da eta Bartzelonako Marshall Akademiako zuzendaria, bere aurreko Alicia de Larrochak hala eskatuta. Interpretatuko duen obra originaltasun handiko sorkuntzatzat jotzen da, Franckek pianorako kontzertu mota berri batekin esperimentatu zuelako. «Minikontzertu» modu bat da, baina etengabeko mugimendu bakar batean; eta pianoak eta orkestrak bazkide berdin gisa hitz egiten dute aurkari gisa baino gehiago. Horregatik guztiagatik, Francken partitura bukatuenetako eta «perfekziotik hurbil» daudenetako bat bezala laudatu zuten, eta hil ondorengo ospea lortzen lagundu zuen.

Programaren bigarren zatian, orkestrak Anton Brucknerren 4. Sinfoniari egingo dio aurre, ia 70 minutuko iraupena duen eta benetako erronka musikaltzat jotzen den obra.

«Erromantikoa» ezizena Brucknerrengandik berarengandik dator eta giro jakin bati erantzuten dio. Lagunei idatzitako gutun eta iruzkinetan, Brucknerrek azaldu zuen sinfoniak Erdi Aro idealizatu bat gogorarazten duela, hiri harresitu bat pizten duten korneta deiekin, txorien kantuarekin, ehizaldiekin, erlijioaren barnera biltzearekin... Pieza honen konposizioa 1874 eta 1888 artean garatu zen, eta aldi horretan lanak berrikuspen prozesu luzea izan zuen. Hala, Simon Rattle orkestra-zuzendariak sinfonia horren hamalau bertsio aurkitu zituela adierazi zuen.

2022ra arte Portugalgo Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra izan zena eta operaren arloan oso eskatua den Joana Carneiro igoko da Euskadiko Orkestraren podiumera kontzertuok zuzentzeko. Hirugarren aldia da lisboarra Euskadiko Orkestraren buru jarriko dela, 2010 eta 2013an Denboraldi Sinfonikoan egon ostean.

 

 

Sarreren salmenta

 

Iruñeko kontzerturako sarrerak salgai daude, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumeko leihatila eta webgunean, 10 eurotik aurrera.

Next events

Concerts & Tickets June

1 Mo
2 Tu
3 We
4 Th
5 Fr
6 Sa
7 Su
8 Mo
9 Tu
10 We
11 Th
12 Fr
13 Sa
14 Su
15 Mo
16 Tu
17 We
17 june, 2026 Wednesday, 19:00 h.
Other Activities BBVA Foundation Frontiers of Knowledge Awards Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Foundation Frontiers of Knowledge Awards
18 Th
19 Fr
20 Sa
21 Su
22 Mo
22 june, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz Buy tickets
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Tu
24 We
25 Th
26 Fr
27 Sa
28 Su
29 Mo
30 Tu