Thursday 15 January, 2026

Irauli izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Irauli izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Gehienak Euskadiko Orkestrako kide diren hamahiru interpretez osatutako taldeak Vivaldi eta Bachen obrak joko ditu larunbat honetan, urtarrilak 17, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak bukatu egin dira.

Larunbat honetan, urtarrilak 17, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko hurrengo hitzordua izango da, Irauli taldeak eskainiko duena. Hamahiru interpreteetako hamabi Euskadiko Orkestraren kide dira: David Carmona (biolina), Raquel Cortinas (biolina), Irene Echeveste (biolina), Gemma Monton (biolina), Larraitz Oiartzabal (biolina), Ricardo Ruiz (biolina), Esther Alba (biola), Monika Mazur (biola), Karmele Castillo (biolontxeloa), Gabriel Mesado (biolontxeloa), Mehmet Sonmez (kontrabaxua) eta Javier Lecumberri (oboea eta oboe d’amore). Charo Indartek osatuko du taldea klabezinean.

Europako Barrokoko bi figura erabakigarrienetakoei eskainiko zaie hitzordua: Antonio Vivaldi eta Johann Sebastian Bach. Egitarauak haien kontzertu sorta zaindua biltzen du. Obra horiek, mendebaldeko musikaren historian ezinbesteko mugarri izateaz gain, ordezkatzen duten lengoaiaren erakusgarri onenak dira.

Antonio Vivaldiren eragina izugarria izan zen eta Europa osora zabaldu zen bere bizitzan zehar. Instrumentu bakarlaridun kontzertuaren garapenari egindako ekarpena funtsezkoa izan zen: bakarlariaren eta taldearen arteko kontrastean, dinamismo erritmikoan eta musikariak eta entzuleak neurri berean liluratu zituen adierazkortasun zuzenean oinarritutako forma argia ezarri zuen.

Musika instrumentala sortzeko modu berri hau arreta bereziz jaso zutenen artean Johann Sebastian Bach dago, Vivaldiren hainbat kontzertu ikasi eta transkribatu zituena, bere printzipio formal eta estruktural asko bere hizkuntzan txertatuz. Hala ere, imitazio hutsetik urrun, Bachek eragin hori estilo guztiz pertsonal bihurtu zuen, aberastasun kontrapuntistikoa, oreka formala eta sakontasun handiko adierazpen-intentsitatea ezaugarri zituena. Aukeratutako kontzertuek bi unibertso musikalen arteko elkarrizketa hori argi eta garbi ikusteko aukera ematen dute: Vivaldiren berehalako energia eta bultzada erritmikoa Bachen elaborazio intelektualaren eta sakontasun emozionalaren aurrean.

 

Programa:

1) A. Vivaldi: Oboe, biolin, hari-orkestra eta baxu jarraiturako kontzertua RV548 [9']
2) J. S. Bach: 2 biolin eta hari-orkestrarako kontzertua BWV1043 [15']
3) A. Vivaldi: Biolontxelo, hari-orkestra eta baxu jarraiturako kontzertua RV405 [9']
4) J. S. Bach: Oboe d'amore eta hari-orkestrarako kontzertua BWV1055R [14']
5) A. Vivaldi: 2 biolin, biolontxelo, hari-orkestra eta baxu jarraiturako 11. kontzertua RV565 [9']

 

Matinée honetarako sarrera guztiak saldu egin dira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz Buy tickets
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria Buy tickets
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su