Tuesday 02 September, 2025

Euskadiko Orkestrak ‘Kantuz’ ikuskizunean hartuko du parte, ‘Ura Bere Bidean’ ekimenaren estreinaldia Gipuzkoan

Euskadiko Orkestrak ‘Kantuz’ ikuskizunean hartuko du parte, ‘Ura Bere Bidean’ ekimenaren estreinaldia Gipuzkoan

Illunbeko pabilioiak abenduaren 13an hartuko du ‘Kantuz’, Fair Saturday fundazioak bultzatutako ikuskizun berria. Euskadiko Orkestrak ekitaldi osoan parte hartuko du, eta 25 euskal artista eta talde baino gehiago pasako dira eszenatokitik.

Sarrerak irailaren 3an jarriko dira salgai ‘Ura Bere Bidean’ komunitatearentzat, eta irailaren 4an publiko orokorrarentzat.

Euskadiko Orkestrak Kantuz-en parte-hartze nabarmena iragartzen du, Ura Bere Bidean proiektuaren ikuskizun berrian, abenduaren 13an, larunbata, 19:00etan, Donostiako Illunbeko pabilioian. Ekimenaren lehen aldia izango da Gipuzkoan. Fair Saturday fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin lankidetzan bultzatutako ekitaldi hau Ipuskoa milurtekoaren ospakizunen barruan kokatzen da.

Gure orkestrak funtsezko papera izango du proposamen berritzaile honetan, eta protagonista izango da Illunbeko 360º-ko Ura Bere Bidean ikuskizunaren irudikapenean. Orkestra Fernando Velazquez musikari ospetsuaren zuzendaritzapean arituko da. Lehen aldia izango da Ura Bere Bidean ikuskizun bat konfigurazio murgiltzaile honekin aurkezten dena.

Azpimarratzekoa da Euskadiko Orkestra euskal artistekin elkarlanean aritu den orkestra aitzindaria izan dela, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean eta haren konposizioekin. Izan ere, 2016an, Fair Saturday fundazioak sustatuta, Ura Bere Bidean izango zenaren aurrekaria egin zen Bilboko Campos Eliseos antzokian, Euskadiko Orkestraren, Doctor Deseo, Zea Mays eta Eñaut Elorrietaren parte-hartzearekin.

Ura Bere Bidean proiektua, Fair Saturday fundazioak 2021ean sortua, euskal artista garaikide eta garai ezberdinetakoen elkargune izateko sortu zen. Urtero grabatzen eta interpretatzen dituzte beren kantuak, Fernando Velazquez musikari ospetsuak sinfonikoki moldatuta. Orain arte, kontzertu hauek Bizkaian (BEC!) eta Araban (Buesa Arena) aurkeztu dira zuzenean.

Gipuzkoako Kantuz ikuskizuna esperientzia bakarra eta aurreko ekitaldi guztietatik desberdina izango da. Helburua euskal abesti garaikide eta estilo ezberdinen “kantua” sustatzea da. Illunben giro komunitario berezia sortuko da, pantaila erraldoien bidez, kantutegiak erabiliz eta Gipuzkoako hainbat abesbatza parte-hartzaile izango direlako. Hori dela eta, Fair Saturday fundazioak, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin elkarlanean, gonbidapena luzatuko die lurraldeko abesbatzei ekitaldian parte hartzeko eta Gipuzkoako tradizio korala bizirik mantentzen duten abeslariei eskerrak emateko.

 

 

25 euskal artista eta talde baino gehiago

 

Ikuskizunak 25 artista eta euskal talderen parte-hartzea izango du, bi ordu baino gehiagoko zuzeneko musika eskainiz, garai eta estilo ezberdinetako kantu herrikoiak sinfonikoki berrinterpretatuz; 70eko hamarkadako artistekin hasi eta azken urteotan lehen diskoa argitaratu dutenetaraino.

Euskadiko Orkestrarekin batera eszenatokira igoko diren artistak hauek dira: Süne, Eider, Neomak, Amak, Idoia, Maren, Olatz Salvador, Nøgen, Sua (Ane Barrenetxea), Eñaut Elorrieta, Skakeitan (Pello Armendariz), Xabi Solano, En Tol Sarmiento (Iñigo Etxezarreta), Zea Mays (Aiora eta Piti), Gozategi, Betagarri (Iñaki Ortiz), Mikel Urdangarin, Leihotikan, Urtz (Xabi Camarero), Sorotan Bele, Su Ta Gar (Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida), Doctor Deseo (Francis), Anje Duhalde, Erramun Martikorena eta Urko.

Kantuz-en ekoizpen eszenikoa Iñaki Irastorza argiztatzaile beasaindarrak sortuko du, nazioarteko mailako argi eta efektuekin, oso konplexua eta berritzailea izango den ikuskizun batean.

Ura Bere Bidean proiektuak belaunaldi ezberdinetako artistak balioan jarri nahi ditu, euren ekarpena aitortu, publiko berriak sortu eta zabaltzea bilatu, esperientzia bakarrak eta hunkigarriak sortu, eta azken 50 urteetako euskarazko musikaren inguruan ondare sinfonikoa eraiki.

 

 

Sarreren salmenta

 

Abenduaren 13ko sarrerak lehenik Ura Bere Bidean komunitatearentzat egongo dira eskuragarri, irailaren 3an, asteazkena, 10:00etan. Publiko orokorrarentzat, sarrerak hurrengo egunean jarriko dira salgai, osteguna, 4an, 10:00etan. Interesa dutenek komunitatean izena eman dezakete uraberebidean.eus webgunean. Sarreren eskari handia egonez gero, abenduaren 12an, ostirala, bigarren saioa irekiko litzateke, BEC!eko urri amaierako saioetan gertatzen den bezala.

More information

Ura Bere Bidean
Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su