Tuesday 11 February, 2025

‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren entseguek erdibidea egin dute

‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren entseguek erdibidea egin dute

Bihar, asteazkena, herritarren abesbatza prestatzeko hamar entseguetako bosgarrena izango da. Egindako lanaren emaitza martxoaren 13tik 17ra bitartean ikus ahal izango da Kursaal eta Euskaldunako eszenatokietan, Euskadiko Orkestraren ondoan.

Adin eta erregistro askotako 120 ahotsak ekimenaren errepertorioa osatzen duten Verdiren ‘Va Pensiero’ eta ‘Ijitoen korua’ eta Sorozabalen ‘Maite’ partiturak ikasten ari dira.

Joan den urtarrilaren 15ean hasi ziren Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren lehen edizioko entseguak. Proiektu horretan, abeslari ez-profesionalek Euskadiko Orkestrarekin bat egiteko aukera paregabea dute. Asteazkenero, bi hilabetez, zozketa bidez hautatutako 120 herritarrez osatutako talde bat biltzen da orkestrak Miramonen duen egoitzan entseatzeko. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izan zen gutxieneko musika-prestakuntza izatea eta partiturak irakurtzen jakitea, baita entseguetara ahalik eta gehien joateko konpromisoa hartzea ere.

Saio hauetan egindako lanaren (ikusi egutegi osoa hemen) emaitza ikusgai izango da orkestraren Denboraldi Sinfonikoaren baitan, Glanert / Brahms izeneko programan, Christoph-Mathias Muellerren zuzendaritzapean. Kontzertuak martxoaren 13an eta 17an izango dira Donostiako Kursaal Auditoriumean eta martxoaren 15ean Bilboko Euskalduna Jauregian. Giuseppe Verdiren Va Pensiero eta Ijitoen koruaren eta Pablo Sorozabalen Maiteren interpretazioak 10 eta 15 minutu artean iraungo ditu abesbatza misto eta orkestrarako, eta Easo Abesbatzako 40 kide izango ditu aukeratutako abesbatza-taldeari laguntzeko. Gorka Mirandak zuzenduko du talde korala.

 

 

Oreka genero eta belaunaldi ezberdinen parte-hartzean

 

500 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena ekimen honetan, eta horietatik 120 zozketaz hautatu ziren abenduaren 18an. Hautaketarako ahots soprano, mezzosoprano, kontralto, tenor eta baxuen nahasketa orekatua eta askotarikoa bilatu da. Parte-hartzaileen %51 emakumeak dira eta %49 gizonak.

Ahotsen aukeraketan ere belaunaldi ugariren parte-hartzea lortu da: parte-hartzailerik gazteenak 21 urte ditu eta zaharrenak 82. Parte-hartzaileen batez besteko adina 55 urtekoa da, gutxi gorabehera.

 

 

“Ilusio handia egiten dit parte hartzeak”

 

Leire Iturbek (35 urte) “ikaragarrizko sorpresa” hartu zuen eta “oso pozik” jarri zen bere parte-hartzea baieztatzeko “emaila jaso zuenean”. Reyes Zelaiaren ustez ere, “loteria bat” da “horrelako obra garrantzitsuak kantatzea horrelako orkestra batekin”. Braian Porta gasteiztarrak, 21 urteko parte-hartzaile gazteenak, uste du “sinestezina” dela orkestraren atzean egongo dela pentsatzea.

Ekimena prestatzeko prozesuaren lehen zati honetan jaso ditugun lekukotza batzuk baino ez dira:

 

 

 

Kontzertuak

 

Glanert / Brahms programa sinfonikoa
Zuzendaria:
Christoph-Mathias Mueller
Abesbatzaren zuzendaria: Gorka Miranda
Abesbatza: Easo Abesbatza

 

Datak:

  • Donostia (Kursaal Auditoriuma): 2025eko martxoak 13 eta 17.
  • Bilbao (Euskalduna Jauregia): 2025eko martxoak 15.

 

Obrak:

  • Va Pensiero. Nabuco (Giuseppe Verdi)
  • Coro di Zingari. Il Trovatore (Giuseppe Verdi)
  • Maite. Zortziko vasco (Pablo Sorozabal)

 

 

ARTIS+, artea gizarteratzeko

 

Ekimen hau ARTIS+, artea gizarteratzeko proiektuaren baitan sartzen da. Euskadiko Orkestrak 2027ra arte parte hartuko du mugaz gaindiko lankidetza sustatzen duen Europako proiektu honetan, beste hainbat bazkiderekin batera, tartean, Orchestre National du Capitole de Toulouse, L’Auditori eta Bartzelonako OBC Orkestra, eta Pauko Orkestra.

 

 

Jarduera hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europako Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez

 

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron