Wednesday 27 November, 2024

Pinchas Zukerman eta Amanda Forsythek eszenatokia partekatuko dute berriz Euskadiko Orkestrarekin

Pinchas Zukerman eta Amanda Forsythek eszenatokia partekatuko dute berriz Euskadiko Orkestrarekin

Euskadiko Orkestrak laugarren kontzertu-programan nazioarteko musikari garrantzitsuenekoa den Pinchas Zukermanen laugarren bisita hartuko du, eta biolinjole eta zuzendari funtzio bikoitza beteko du honek, programa-aldaketa baten ostean.

Azaroaren 29tik abenduaren 5era izango diren kontzertuen programa Mozart eta Beethovenen obrek osatzen dute nagusiki. Horrez gain, Bilbon eta Donostian, Amanda Forsyth biolontxelojoleak Max Bruchen ‘Kol Nidrei’ interpretatuko du, eta Gasteiz eta Iruñean, Zukermanek ‘Berceuse sfaradite’ sehaska-kanta sefardia joko du.

Euskadiko Orkestrak ostiral honetatik aurrera 24/25 Kontzertu Denboraldiko laugarren programari aurre egingo dio, ‘Mozart / Beethoven’ izenekoa. Kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, azaroak 29, eta astelehenean, abenduak 2, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, abenduak 3, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteazkenean, abenduak 4, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta ostegunean, abenduak 5, Iruñeko Baluarte Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Pinchas Zukerman biolinjole bikainak lau aldiz bisitatu du Euskadiko Orkestraren Denboraldia. Nazioarteko musikari handia da Zukerman, Isaac Stern eta Pau Casalsek babestu zuten hasieran, eta biolinerako literatura handi guztia interpretatu du, XX. mendeko musikaririk ezagunenekin batera. Hala, oso hurbileko harremana du hainbat artistarekin, hala nola Zubin Mehta, Daniel Barenboim edo Jacqueline du Pre-rekin. Diskografia oso zabala du, 100 obra baino gehiago grabatu ditu eta bitan irabazi du Grammy saria. Gainera, Zukerman orkestra-zuzendari trebea da, eta funtzio bikoitz honetan ikus ahal izango dugu Robert Treviñoren lekukoa hartu ostean (estatubatuarra zegoen hasiera batean programatuta).

Mozarten Txirula magikoaren oberturarekin kontzertuak ireki ondoren, Mozarten Biolinerako 5. Kontzertua eta Beethovenen 2. Sinfonia izango dira bi obra nagusiak.

Biolinerako 5. Kontzertua apur bat aurreratuagoa da aurreko laurak baino, horiek nahiko konbentzionalak baitziren. Bosgarrenak gauza originalak ditu, lehenengo konpasetatik: orkestraren sarrera distiratsuaren ondoren, nota luzeko melodia liriko baten bidez aurkezten da solista. Baina kontzertuaren zatirik ezagunena hirugarren mugimendua da: minuetaren eta rondoaren arteko nahasketa berezia, eta Pinchas Zukermanek eramango du kalitate interpretatibo gorenera.

Kontzertuen bigarren zatian Beethovenen 2. Sinfonia joko du orkestrak, musikagilearen sinfonien artetik gutxien interpretatzen dena. Bere espiritua optimista eta alaia da, itzulingururik gabea, eta Pinchas Zukermanek zuzenduko du, programaren osotasunean batuta hartuko duena.

Gainera, Donostia eta Bilboko kontzertuetan Max Bruchen Kol Nidrei eskainiko du Amanda Forsythek. Obra hau Yom Kippur garaian errezitatzen da eta Alemanian debekatuta egon zen Bigarren Mundu Gerran galdu zuen arte. Gaur egun biolontxelojole guztien errepertorioan ainguratutako obra da. Amanda Forsyth biolontxeloaren izar handia da haren jatorriko herrialdean, Kanadan. Calgary Philharmonic eta National Arts Centre Orchestrako biolontxelista nagusia izan da, eta Yo-Yo Ma, Garrick Ohlsson, Yefim Bronfman edo Wynton Marsalisen gisako artistekin batera lan egin du solista gisa.

 

 

Obra ezberdina Gasteiz eta Iruñean

 

Gasteiz eta Iruñeko kontzertuetan, Bruchen Kol Nidreiren ordez, Zukermanek Paul Ben-Haimen Berceuse sfaradite sehaska-kanta sefardia aurkeztuko du. Jatorrian Yemengo abeslari baten abesti herrikoi bat da, lehenengo biolin eta pianorako eta gero biolin eta orkestrarako moldatu zena, eta oraingoan Ben-Haimen bertsioa entzungo da.

 

 

Sarrerak salgai

 

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Next events

Concerts & Tickets December

1 Mo
2 Tu
3 We
4 Th
5 Fr
6 Sa
7 Su
8 Mo
9 Tu
10 We
11 Th
12 Fr
13 Sa
13 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 december, 2025 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Su
15 Mo
16 Tu
17 We
18 Th
18 december, 2025 Thursday, 20:00 h.
Other Activities El Diario Vasco Christmas Concert Juanjo Ocón Donostia
El Diario Vasco Christmas Concert
19 Fr
20 Sa
20 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Su
22 Mo
23 Tu
24 We
25 Th
26 Fr
27 Sa
28 Su
29 Mo
30 Tu
31 We