The orchestra

Abestu Euskadiko Orkestrarekin

132 ahots ez profesional

Hau da parte-hartze proiektu honen hirugarren edizioa, non abeslari ez-profesionalek eszenatokira igo eta Euskadiko Orkestrarekin abesteko aukera izango duten. Vivesen Doña Francisquitako 'Coro de Románticos', Sorozabalen Hara nun diran edo Verdiren I Lombardi operako 'O Signore, dal tetto natio' abestea errealitate bihur daiteke orkestra handi batekin zuzenean abestu nahi dutenentzat.

Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuan lehen aldiz, zarzuela abesbatza bat aukeratu dugu, Doña Francisquita zarzuelaren 'Coro de Románticos' ederra, Amadeo Vives maisuaren musikarekin, 1923an estreinatu zena, duela 103 urte. Zarzuelak bat egiten du gure lurraldeko opera-koruekin eta musikarekin, proiektuan parte hartzen duten koralistentzat errepertorio erakargarria eta anitza osatzeko.

 

EGUTEGIA

 

Izen-emateak:

- 2026ko ekainaren 10etik ekainaren 23ra.
- Izena eman duten eta baldintzak betetzen dituzten pertsonen arteko zozketa: 2026ko ekainaren 25a, osteguna, 10:00etan, Miramonen (ekitaldi publikoa). ZOZKETAREN EMAITZAK

 

 

Entseguak:

- 2026ko irailaren 16tik azaroaren 20ra
- 10 entsegu (ikus egutegia)
- Lekua: Euskadiko Orkestraren egoitza (Miramon Pasealekua, 124, Donostia)*

*Bizkaitar eta Arabarrei sarbidea errazteko, lehen entseguak ostiraletan (irailak 25 eta urriaren 2 eta 9) errepikatuko dira, Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan.

 

Kontzertuak:

  • Iruña. Baluarte Auditorioa: 2026ko azaroak 24
  • Bilbo. Euskalduna Jauregia: 2026ko azaroak 25
  • Donostia. Kursaal Auditorioa: 2026ko azaroak 26 eta 27

Orkestra zuzendaria: Lucas Macías
Abesbatza zuzendaria: Gorka Miranda
Abesbatza: Easo Abesbatza

 

Errepertorioa:

  • G. Verdi: I Lombardi. O signore, dal tetto natío
  • J. M. Iparragirre / P. Sorozabal: Hara nun diran
  • A. Vives: Doña Francisquita, 'Coro de románticos'

 

 

PROIEKTUAREN HELBURUAK

 

  • Espazio inklusibo eta sortzaile bat sortzea, kantu sinfoniko-koralaren bidez nahi duten pertsonek bizi-esperientzia eta musika-esperientzia esanguratsua bizi dezaten.
  • Proiektuan parte hartzen dutenei beren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dieten gaitasun artistiko berriak eskuratzeko aukera emango dien prestakuntza-prozesua sustatzea.
  • Parte-hartzea sustatzea, Euskadiko Orkestraren proposamen artistikoetan herritarren interesa eta inplikazioa erakartzeko metodo gisa.
  • Sormena eta parte-hartzea bultzatuko dituen kultura-instituzioaren ereduaren garapenean aurrera egitea, herritarren kultura-eskubideak babestuz.

Interpretatuko dituzten obrek 15 minutu inguruko iraupena izango dute, abesbatza misto eta orkestrarako. Emanaldiak Easo Abesbatzako 40 kide izango ditu, aukeratutako abesbatza-taldeari laguntzeko, eta 10 entsegu egingo dira ekitaldiaren aurretik. Gainera, parte-hartzaile bakoitzak 2 kontzertutan parte hartuko du. Aurreko edizioan bezala, 10 entseguetatik 3 bikoiztuta egingo dira Bilbon, Bizkaiko eta Arabako parte-hartzaileei sarrera errazteko.

 

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

 

  • Adinez nagusia izatea
  • Gutxieneko musika-prestakuntza izatea eta partiturak irakurtzen jakitea
  • Irudia eta ahotsa erabiltzeko baimena sinatzea
  • Eta parte hartzeko gogo handia izatea!

Parte hartzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituztenen artean zozketa egingo da. Hautatua izan ez dena itxaron-zerrendan geratuko da, bajak gertatuz gero. Aurreikusitako 10 entseguetara ahalik eta gehien joatea eskatzen da. Izena emateak ez du parte hartzea bermatzen.

Lehen entseguan, hautatutako koralista bakoitzari dosier bat emango zaio, interpretatu beharreko obren partiturekin, kontzertuetarako jantzien arauekin eta obra bakoitzaren iruzkin batekin.

 

 

ABESBATZEN BANAKETA
 

Proiektuak bi abesbatzaren parte-hartzea aurreikusten du:

A abesbatza: Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko koralistak
B abesbatza: Araba eta Bizkaiko koralistak

 

 

ABESBATZAREN OSAERA
 

Koralistak 132 izango dira guztira, honela banatuta:

  • A abesbatzako 66 koralista
  • B abesbatzako 66 koralista

Koru bakoitza honako hauek osatuko dute:

  • 17 soprano,
  • 16 altu,
  • 16 tenore eta
  • 17 baritono/baxu.

Ahotsen banaketa modu ekitatiboan egingo da, belaunaldien arteko abesbatza bat sortzeko helburuarekin, adin-tarte bakoitzean pertsonen ehuneko bera kontuan hartuta. Adin-tarteak honako hauek izango dira:

  • 1. tartea: 18-26
  • 2. tartea: 27-39
  • 3. tartea: 40-57
  • 4. tartea: >57

 

Kontsultarik baduzu, bidali mezu bat abestu@euskadikoorkestra.eus helbide elektronikora.

 

 

Jarduera hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europako Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez.

Next events

Concerts & Tickets November

1 Su
2 Mo
3 Tu
4 We
5 Th
6 Fr
7 Sa
8 Su
9 Mo
10 Tu
10 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 We
11 november, 2026 Wednesday, 19:30 h. Cancelled
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Cancelled
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Th
13 Fr
13 november, 2026 Friday, 11:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
14 Sa
14 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 4: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián
Matinée 4: La Brisa Ensemble
15 Su
16 Mo
17 Tu
18 We
19 Th
20 Fr
21 Sa
22 Su
23 Mo
23 november, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinsky
24 Tu
24 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Pamplona/Iruña Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
25 We
25 november, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Bilbao/Bilbo Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
26 Th
26 november, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
27 Fr
27 november, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
28 Sa
28 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 5: Eguzkilore
29 Su
30 Mo