Thursday 07 November, 2024

ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goiz guztietan

ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goiz guztietan

Datozen hilabeteetan etenik gabe izango den emisio-bloke berri hau larunbat honetan hasiko da irail amaieran Robert Treviñoren zuzendaritzapean emandako ‘Aldave / Mahler’ kontzertu-programarekin.

Euskadiko Orkestrak eta EITBk orkestraren jarduera grabatu eta zabaltzeko duten konpromisoaren baitan, katearen larunbat goizetako tartera itzuliko da orkestra, Denboraldiko kontzertuak erakusten jarraitzeko.

Emisio-bloke berriak etenik gabe jarraituko du datozen hiru hilabeteetan, eta 24/25 Denboraldiko kontzertu berrienak eskainiko ditu, aurreko denboraldiko beste berremisio batzuekin tartekatuta.

Honako hauek dira datozen kontzertuak (beti larunbatetan eta 11:00etan, Eguberri Egunean izan ezik, asteazkena izango baita):

 

  • Azaroak 9: Aldave / Mahler (24/25). Robert Treviño
  • Azaroak 16 (Berremisioa) Mahler 3 (23/24). Robert Treviño / Bilboko Koral Elkartea / Justina Gringyte
  • Azaroak 23: (Berremisioa) Brahms / Xostakovitx (23/24). Stanislav Kochanovsky / Sergey Khachatryan
  • Azaroak 30: Mozart / Schubert (24/25). Juanjo Mena / Mark Simpson
  • Abenduak 7: (Berremisioa) Ravel / Falla (23/24). Juanjo Mena / Clara Mouriz / Alfonso Gómez
  • Abenduak 14: Schumann / Sibelius (24/25). Kristiina Poska / Baiba Skride
  • Abenduak 21: (Berremisioa) Copland / Mahler (23/24). Juraj Valcuha
  • Abenduak 25: Mozart / Beethoven (24/25). Pinchas Zukerman / Amanda Forsyth
  • Abenduak 28: (Berremisioa) Lauzurika / Rakhmaninov (23/24). Robert Treviño
  • Urtarrilak 4: (Berremisioa) Rakhmaninov / Strauss (23/24). Riccardo Frizza / Federico Colli
  • Urtarrilak 11: (Berremisioa) Venegas / Prokofiev (23/24). Pablo González / Donostiako Orfeoia / Alina Kolosova
  • Urtarrilak 18: (Berremisioa) Mozart / Bruckner (23/24). Marie Jacquot / Markus Schirmer
  • Urtarrilak 25: (Berremisioa) Lalo / Dvorak (23/24). Lina González-Granados / Alban Gerhardt
  • Otsailak 1: (Berremisioa) Dutilleux / Strauss (23/24). Baldur Brönnimann / Vocalia Taldea
  • Otsailak 8: Brahms / Schoenberg (24/25). Robert Treviño / Denis Kozhukhin

 

Datozen datak aurrerago emango dira ezagutzera. ETBk Euskalduna Jauregian grabatu ditu kontzertu guztiak (‘Brahms / Schoenberg’ izan ezik, Baluarten izango dena).

 

 

Eduki gehiago YouTube kanalean

 

Telebistako emisio berriak egin ahala, Euskadiko Orkestrak kontzertuetan interpretatutako obrak bere YouTubeko kanalean publikoaren eskura jartzen jarraituko du. Gaur egun, kanal honek 125 bideo baino gehiago ditu HDn, Euskadiko Orkestraren kontzertu sinfoniko onenekin, eta baita beste eduki batzuekin ere, hala nola kontzertu didaktikoak edo esparru sinfonikokoak ez diren beste euskal artista batzuekin egindako kolaborazioen bideoklipak.

Next events

Concerts & Tickets December

1 Mo
2 Tu
3 We
4 Th
5 Fr
6 Sa
7 Su
8 Mo
9 Tu
10 We
11 Th
12 Fr
13 Sa
13 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 december, 2025 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Su
15 Mo
16 Tu
17 We
18 Th
18 december, 2025 Thursday, 20:00 h.
Other Activities El Diario Vasco Christmas Concert Juanjo Ocón Donostia
El Diario Vasco Christmas Concert
19 Fr
20 Sa
20 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Su
22 Mo
23 Tu
24 We
25 Th
26 Fr
27 Sa
28 Su
29 Mo
30 Tu
31 We