Friday 27 September, 2024

Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviñok Kontzertu Denboraldiari ekingo diote Gasteizen Mahlerrekin

Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviñok Kontzertu Denboraldiari ekingo diote Gasteizen Mahlerrekin

Orkestrak Mahlerren azken sinfonia handiarekin, ‘Bederatzigarrena’-rekin, hasiko du Denboraldia.

Kontzertua astelehenean izango da, irailak 30, 19:30ean, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan, aurrerantzean Euskadiko Orkestrak Arabako hiriburuan egoitza izango duen aretoan.

Euskadiko Orkestrak bere lerroetan barne hartuko ditu Euskal Herriko Gazte Orkestraren dozena bat gazte.

Euskadiko Orkestrak 2024/25 Kontzertu Denboraldiari hasiera emango dio Gasteizen Gustav Mahler sinfonista alemaniar handiari eskainitako lehen programarekin. Robert Treviñok zuzendutako kontzertua astelehenean izango da, irailak 30, 19:30ean, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan, aurrerantzean Euskadiko Orkestraren egoitza izango dena Kontzertu Denboraldirako.

Robert Treviñok beste urrats bat emango du azken denboraldietan lideratu duen proiektu handian: Gustav Mahlerren ziklo sinfoniko osoaren interpretazioan. Oraingoan, 9. Sinfoniaren txanda izango da, osorik konposatutako azkena izan zena. Treviñoren arabera, «Mahler argi eta garbi senti dezakegu bere ikuspegi artistikoaren amaiera emanez». Zehatz-mehatz, 1909an konposatu zuen, 1910ean bizitzari amaiera eman zion bihotzeko gaixotasuna diagnostikatu eta gero. Bruno Walterrek hilondoan estreinatu zuen, eta honela deskribatu: «agur baketsu bat; amaierarekin, lainoak zeruaren urdinean disolbatzen dira».

 

 

Jesus Guridi Kontserbatorioa, Euskadiko Orkestraren egoitza hemendik aurrera

 

Euskadiko Orkestrak Gasteizen duen ibilbide musikal luzeari jarraipena emango dio aurten ere. Jesus Guridi Kontserbatorioak ateak ireki dizkio Denboraldi berri honetan orkestrari, eta Principal Antzokia eraberritze lanengatik itxita dagoen bitartean bertan izango diren kontzertuen programazio osoa prestatzen ari da. Kontserbatorioko auditorioak besaulki-patioa eta bi anfiteatro ditu, eta akustika ona du. Edukiera txikiagoa da eta oraingoz ez da abonu eta sarrerarik salduko.

 

 

EGOren kideak Euskadiko Orkestraren lerroetan

 

Euskadiko Orkestrak berriro integratuko ditu Denboraldi honetan gazteak, musika-ibilbidearen hainbat prestakuntza-etapatan, profesionalizatu arte. Horregatik, lehen kontzertu-programa honetan Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) dozena bat kide gonbidatu ditu Mahlerren Bederatzigarren Sinfonia interpretatzera. Gainera, 2025eko ekainean, Denboraldiaren amaieran, Musikeneko ikasleak Mahlerren Zazpigarrena interpretatzen egongo dira.

 

 

24/25 Denboraldia: Kontrastea eta araoa

 

Denboraldi berri honetan, ‘kontrastea’ eta ‘araoa’ kontzeptuen inguruan ardaztuko da gure diskurtsoa. Kontrastea, ohiko errepertorioko obrak (adibidez, Schuberten ‘Handia’, Mahlerren ‘Zazpigarrena’ eta ‘Bederatzigarrena’, eta Brahmsen ‘Bigarrena’) interpretatzeaz gain, lehen aldiz interpretatuko baititugu obra batzuk, hala nola Scriabin, Szymanowski eta Schoenbergenak.

Araoa Beatriz Arzamendik ekarriko digu, Sorginen soinuarekin. Arrasateko konpositorea orkestraren Abonu Denboraldian sartuko den lehen aldia da. Suhar Korua ere lehen aldiz izango da gurekin, eta kontzertu-programa originala eskainiko du, hau ere gauaren gainekoa. Juanjo Mena, nazioarte mailako zuzendari euskalduna, berriz izango da Denboraldi honetan, eta euskal inspirazioko atal hau itxiko du.

Hau posible egiteko, orkestraren programazioak artista handiak jasoko ditu, hala nola Stanislav Kochanovsky, Christoph-Mathias Mueller, Kristiina Poska eta Juanjo Mena batutarekin. Lehen mailako pertsona ospetsuak ere izango dira, adibidez, Denis Kozhukhin (pianoa), Christoph Sietzen (perkusioa), Pinchas Zukerman (biolina), Baiba Skride (biolina) eta Daniel Müller-Schott (biolontxeloa); eta gure lurraldeko bi abesbatza handi, Iruñeko Orfeoia eta Suhar Korua.

Denboraldiari buruzko informazioa hemen

 

Next events

Concerts & Tickets May

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
13 may, 2025 Tuesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
14 We
14 may, 2025 Wednesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
15 Th
15 may, 2025 Thursday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Buy tickets
School Concerts: Logelan Logale
16 Fr
17 Sa
17 may, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Belharra Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Belharra
18 Su
19 Mo
20 Tu
21 We
22 Th
23 Fr
24 Sa
24 may, 2025 Saturday, 19:00 h.
Other activities Musikaste. Closing concert Diego Martin Etxebarria Errenteria Buy tickets
Musikaste. Closing concert
25 Su
26 Mo
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 may, 2025 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler
31 Sa
31 may, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 16: Barrococo Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 16: Barrococo