Friday 31 May, 2024

FEVAS eta Euskadiko Orkestra, 15 urteko lankidetza, inklusioa oinarri hartuta

FEVAS eta Euskadiko Orkestra, 15 urteko lankidetza, inklusioa oinarri hartuta

Desgaitasun intelektuala edo garapen-desgaitasuna daukaten 100 lagunek hartu dute egunotan Bilbon, Donostian eta, lehendabizikoz, Gasteizen antolatu diren elkartzeetan Euskadiko Orkestraren Musika Gela hezkuntza-zikloaren baitan.

FEVAS eta Euskadiko Orkestra duela 15 urte hasi ziren elkarlanean, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen inklusioa eta kulturarako eskubidea sustatzeko. Harrezkero, Mikel Cañadaren (Euskadiko Orkestraren Hezkuntza Sailaren koordinatzailea) bultzadari esker eraikitzen joan den proiektu horretan, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten 1.500 pertsona inguruk hartu dute parte.

Urtero programatzen diren jardueren artean, Orkestraren abonu-kontzertuetara eta entseguetara eta musika-tailer espezifikoetara joatea nabarmentzen da. Aurten, lankidetza hori sei tailerretan gauzatu da: maiatzaren 29an bi tailer Bilbon (Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioa); maiatzaren 30ean bi tailer Gasteizen (Jesus Guridi kontserbatorioa); eta maiatzaren 31n bi tailer Donostian (Euskadiko Orkestraren egoitza). Jarduera horrek eragin zuzena izan du musikaz gozatzeko eta hainbat instrumenturekin esperimentatzeko aukera izan duten adimen- edo garapen-desgaitasuna duten ehun pertsonengan. Oraingoan, Musikeneko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Hedapen Kulturaleko Masterreko ikasleak ere inplikatu dira ekimenean.

FEVASek modu positiboan baloratzen du beste proiektu berritzaile batzuen ernamuina izan den esperientzia horren gaitasun eraldatzailea. Adibidez, 2017an Plena Inclusión Españak eta Orkestra Sinfonikoen Espainiako Elkarteak garatutako “Soinuen Mosaikoa”, eta 2017an Musikeneko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Hedapen Musikaleko Masterreko ikasleek garatutako “Teknologia Musikal Irisgarria”. Azken horrek adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek musikara iristeko dituzten oztopoak identifikatu zituen, bai eta Teknologia Irisgarriak horiek murrizten zenbateraino lagun dezakeen ere.

 

 

ARTIS+, artea gizarteratzeko

 

Jarduera hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia- Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) Programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da. Informazio gehiago hemen.

 

POCTEFA

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su