Friday 15 September, 2023

Salgai Miramongo Matinéeen 23/24 Denboraldiko kontzertuen sarrerak

Salgai Miramongo Matinéeen 23/24 Denboraldiko kontzertuen sarrerak


Ohiko salmenta-kanalen bidez eros daitezke jada 23-24 denboraldiko Miramongo Matinéeen zikloko kontzertu guztietarako sarrerak.

Euskadiko Orkestraren ganbera-musikako zikloaren Denboraldi berria osatzen duten hamasei hitzorduetarako abonamenduak ere salgai daude.

Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitza beste Denboraldi batez, larunbat goizetan, musikaren mila aurpegiak ezagutzeko kaleidoskopio batean bihurtuko da. Urriaren 7tik 2024ko ekainaren 8ra bitartean, hamasei hitzordu eskainiko dira guztira Euskadiko Orkestraren ganbera-musikako zikloaren barruan.

Dagoeneko eskuragarri dago programazio osoa, baita Euskadiko Orkestraren webgunearen bidez online salmenta ere. Gainera, sarrera fisikoak bi modutara erosi ahal izango dira: batetik, Kursaaleko leihatilan; eta, bestetik, kontzertuaren egunean bertan, 10:30etik aurrera, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan (baldin eta leku libreak badaude). Kontzertu guztietarako sarrerak 11 €koak dira.

Bestalde, kontzertu guztietarako sarrera ematen duten abonamenduak ere eros daitezke, 96€ko prezioan (tarifa orokorra), edo 75,20€ko prezioan deskonturako eskubidea duten kolektiboetan (65 urtetik gorakoak, 30 urtetik beherakoak, orkestrako beste ziklo batzuetako abonu-titularrak, Kursaal Eszenakoak, Kutxabankeko K26 eta K26+ txartelen titularrak, Eureka! Zientzia Museoko lagunak eta Musikene).

 

More information

Kontzertuak & Sarrerak
Next events

Concerts & Tickets August

1 Sa
2 Su
3 Mo
4 Tu
5 We
6 Th
7 Fr
8 Sa
9 Su
10 Mo
11 Tu
12 We
12 august, 2026 Wednesday, 20:00 h.
Other Activities Musical Fortnight: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Buy tickets
Musical Fortnight: Arriaga harrigarria
13 Th
14 Fr
15 Sa
16 Su
17 Mo
18 Tu
19 We
19 august, 2026 Wednesday, 20:00 h.
Other Activities Musical Fortnight: Berlioz's Requiem Erik Nielsen Donostia Buy tickets
Musical Fortnight: Berlioz's Requiem
20 Th
21 Fr
22 Sa
23 Su
24 Mo
25 Tu
26 We
27 Th
28 Fr
29 Sa
30 Su
31 Mo