Thursday 20 October, 2022

Azerbaijango musika-tradizioa izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Azerbaijango musika-tradizioa izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Edvard Griegen eta UNESCOk ‘Bakearen aldeko artista’ izendatu zuen Franghiz Ali-Zadeh azerbaijandarraren hari-kuarteto banak osatzen du Le Monde Laukoteak Miramongo eszenatokian larunbat honetan, urriak 22, 11:00etan interpretatuko duen programa.

Duela bi aste Miramongo Matinéeen 31. edizioa arrakastaz inauguratu ostean, larunbat honetan, urriak 22, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika Denboraldiko kontzertuetako bigarrena izango da. Bertan, Le Monde Laukoteak ‘Soinuaren koloreak’ izeneko kontzertua eskainiko du. Taldea orkestrako lau kidek osatzen dute: Kamran Omarli (biolina), Virgile Demillac (biolina), Monika Mazur (biola) eta Gabriel Mesado (biolontxeloa).

Laukoteak bi obra proposatzen dizkigu Matinée honetan: Franghiz Ali-Zadehren Mugam Sayagi eta Edvard Griegen 1. Hari-kuartetoa.

Franghiz Ali-Zadeh 1947an Bakun jaiotako musikagile eta pianojole azerbaijandarra da. Ezaguna da Azerbaijango ‘mugam’ genero folklorikoaren musika-tradizioa eta XX. mendeko mendebaldeko konposizio-teknikak —bereziki Arnold Schoenberg eta Gara Garayevenak—uztartzeagatik. 2008an UNESCOren ‘Bakearen aldeko artista’ ohorezko titulua jaso zuen, eta gaur egun Azerbaijango Konpositoreen Batasuneko presidentea da. Mugam Sayagi obra Kronos estatubatuar laukote ospetsuaren enkarguz idatzi zuen 1993an eta estreinaldia urte berean izan zen New Yorkeko Lincoln Centerrean. Musika mugam azerbaijandarraren doinuetan inspiratuta dago, Europako kuarteto birtuosoaren musikaren esparrura eramanda. Obra biolontxeloaren ahots bakartiarekin hasten da eszenatokian. Gainerako ahotsak elkarren gainean jartzen dira, pertsonaia ugari eta antzerki-efektu ugari erakutsiz. Baina dena hasten den bezala amaitzen da: biolontxeloaren pasarte bakarti batekin, soinuak desagertu egiten dira eta istorioa sonoritatea pixkanaka ezabatuz amaitzen da.

Edvard Griegek hari-kuarteto oso bat bakarrik ekoitzi zuen, 1878an idatzitakoa, hain zuzen Matinée honetan entzungo dena. XIX. mende amaierako hari-kuarteto originaletakoa da, eta itzal handienetakoa utzi duena. Griegen musika-hizkera aurrerakoia izan zen bere garairako, batez ere hari-kuartetoaren genero kontserbadorearen barruan. Oso kromatikoa, harmonia aberatsekin eta modulazio ausartekin, musikak eskala modalak eta pentatonikoak arakatzen ditu, folklore-zapore exotikoarekin, Mendebaldeko Europako tradizioak inbaditzen dituen musika berriaren abangoardian buru izanik.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Next events

Concerts & Tickets April

1 We
2 Th
3 Fr
4 Sa
5 Su
6 Mo
7 Tu
8 We
9 Th
10 Fr
10 april, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Donostia / San Sebastián
Rachmaninoff / Bartok
11 Sa
11 april, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 12: Ensemble Phantasy Donostia / San Sebastián
Matinée 12: Ensemble Phantasy
12 Su
13 Mo
13 april, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Vitoria/Gasteiz
Rachmaninoff / Bartok
14 Tu
14 april, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Pamplona/Iruña Buy tickets
Rachmaninoff / Bartok
15 We
15 april, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Bilbao/Bilbo Buy tickets
Rachmaninoff / Bartok
16 Th
17 Fr
18 Sa
19 Su
20 Mo
21 Tu
21 april, 2026 Tuesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
22 We
22 april, 2026 Wednesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
23 Th
23 april, 2026 Thursday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
School Concerts: Logelan Logale
24 Fr
25 Sa
25 april, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 13: Delicia Ensemble Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 13: Delicia Ensemble
26 Su
27 Mo
28 Tu
29 We
30 Th