Friday 30 September, 2022

Salgai sarrerak ‘Ondinaren magia’-rako, Euskadiko Orkestraren Denboraldiko lehen Musika Familian programa

Salgai sarrerak ‘Ondinaren magia’-rako, Euskadiko Orkestraren Denboraldiko lehen Musika Familian programa

Magia, musika eta fantasia uztartuko dituen ‘Ondinaren magia’ ikuskizunerako sarrerak eskuragai daude 5 eurotik aurrera. Urriaren 15ean Miramonen saio bikoitzean (11:00 eta 12:30) eskainiko den programa hau Musika Gela zikloaren 22/23 Denboraldiko familiei zuzendutako lehena izango da.

Euskadiko Orkestraren Musika Gela hezkuntza-zikloaren Denboraldi berria urriaren 15ean, larunbata, hasiko da, lehen Musika Familian kontzertu batekin. Ondinaren magia izeneko programa batean orkestraren Miramongo egoitzak bi kontzertu hartuko ditu 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, bata 11:00etan eta bestea 12:30ean, eta biak euskaraz izango dira.

Lehendabiziko aldia da ziklo honetako familientzako kontzertuetan magia txertatzen dela ikuskizun baten protagonista gisa eta, beraz, esperientzia erabat berria izango da Ondinaren magia-k eskainiko duena.

Ondinak misterioaren eta herri-kondairen parte dira. Greziar mitologian Mediterraneoan bizi ziren uretako ninfei esaten zitzaien ‘ondinak’. Eta, hain zuzen, ikuskizun honek ondina baten istorioa kontatzen du, arratsaldeetan hondartzan arrain bihurtzen den eta, bere abenturen artean, mago batekin topo egiten duen neska batena. Naturaren elementuekin jolastuz, lau magia-saio eskainiko dira ikuskizunaren baitan, Txan Magoaren eskutik etorriko direnak.

Musika ere oso berezia izango da, eta hiru instrumenturen bidez interpretatuko da: uhinak eta itsas sakona irudikatzen dituen harpa, haizearen misterioak kontatzen dituen flauta eta lurrari eta haren misterioei buruz hitz egiten duen biola. Kontzertu honetarako propio sortutako kontakizun baten bidez, eta Duboit, Jolivet, Ravel edo Debussy bezalako egileen musikarekin, gure sentimenekin jolas egingo dugu arteez gozatzeko. Euskadiko Orkestrako kide diren hiru musikarik interpretatuko dute musika: Maite Abasolo (biola), Ander Erburu (flauta) eta Iván Bragado (harpa). 

Ana Eguiazabalek aurkeztuko du ikuskizuna, zeinaren gidoia Mikel Cañadak idatzia den, Musika Gela zikloaren koordinatzaileak.

Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude 5 euroko prezioan 12 urtetik beherakoentzat, eta 8 eurotan publiko orokorrarentzat, euskadikoorkestra.eus webgunean edo Kursaaleko leihatilan. Kontzertuaren egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira Miramongo Egoitzako leihatilan, beti ere leku libreak geratzen badira.

 

 

Askotariko proposamenez jositako denboraldia

 

Musika Gela zikloaren Denboraldi berria adin ugaritako publikoari zuzendutako askotariko proposamenez beteta dator. Zikloaren programazio osoari buruzko xehetasunak urri erdialdera emango dira ezagutzera.

Next events

Concerts & Tickets December

1 Mo
2 Tu
3 We
4 Th
5 Fr
6 Sa
7 Su
8 Mo
9 Tu
10 We
11 Th
12 Fr
13 Sa
13 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 december, 2025 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Buy tickets
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Su
15 Mo
16 Tu
17 We
18 Th
18 december, 2025 Thursday, 20:00 h.
Other Activities El Diario Vasco Christmas Concert Juanjo Ocón Donostia Buy tickets
El Diario Vasco Christmas Concert
19 Fr
20 Sa
20 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Su
22 Mo
23 Tu
24 We
25 Th
26 Fr
27 Sa
28 Su
29 Mo
30 Tu
31 We