Wednesday 21 September, 2022

Xostakovitxen ‘Zortzigarren’ tragiko eta harrigarriarekin ekingo dio Euskadiko Orkestrak Kontzertu Denboraldiari

Xostakovitxen ‘Zortzigarren’ tragiko eta harrigarriarekin ekingo dio Euskadiko Orkestrak Kontzertu Denboraldiari

Robert Treviño zuzendari titularrak gidatuko du orkestra ‘Tragedia gainditzea’ goiburu duen 22/23 Denboraldi hasiera honetan. Lehen programa honen plater nagusia Dmitri Xostakovitxen ‘8. Sinfonia’ izango da, bere obra handia, Bigarren Mundu Gerraren izugarrikeriek zirauten bitartean idatzia, eta kontrapuntu atsegina Manuel de Fallaren ‘Espainiako lorategietako gauek’ jarriko dute, Alexei Volodin pianista garrantzitsuaren interpretazioan.

Sarrerak salgai daude irailaren 23tik 29ra ohiko lau hiriburuetan izango diren kontzertu guztietarako, 10 eta 38 euro bitartean.

Euskadiko Orkestrak Kontzertu Denboraldiari ekingo dio ‘Tragedia’ izeneko lehen programarekin, Robert Treviñok zuzenduko duena, eta datozen egunotan ohiko lau hiriburuetan izango dena: ostiralean, irailak 23, Gasteizko Principal Antzokian; astelehen eta asteartean, irailak 26 eta 27, Donostiako Kursaal Auditoriumean; astezkenean, irailak 28, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; eta ostegunean, irailak 29, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

‘Tragedia gainditzea’ da Denboraldi honen goiburua, non  Robert Treviñok garrantzi handia eman baitio musika errusiarrari. Ibilbidea Dmitri Xostakovitxen 8. Sinfoniarekin hasiko da, goiburu horren adierazle kanoniko baita. 1943an idatzia, Bigarren Mundu Gerrako izugarrikerien erdian, musikagilearen sinfonien artean gutxien interpretatu denetako bat da, oso fatalista izaki, Europa astintzen zuen sufrimendua islatzen baitu. Aitzitik, eta duen intentsitate tragikoa gorabehera, aparteko sorkuntza da, eragin handikoa.

Gerraren aurkako une horren intentsitate tragikoaren kontrapuntu atsegina Manuel de Fallaren Espainiako lorategietako gauak izango da, hiru orrialde non cadiztarrak Andaluziako beste hainbeste paisaia irudikatu baitzituen. Gaur egungo nazioarteko panoraman aktiboenetakoa den errusiar pianojoleetako batek, Alexei Volodinek, interpretatuko ditu. Errusiako piano-eskolako eragin handieneko irakasleetako baten, Elisso Virssaladze-ren, ikaslea izan zen Volodin Moskun, eta 2003an ospea bereganatu zuen, Zuricheko Geza Anda lehiaketa irabazita. Volodin 2019an aurkeztu zen Euskadiko Orkestraren ikus-entzuleen aurrean Rakhmaninoven 3. kontzertu birtuoso eta indartsuarekin, eta bisita berri honetan musikariak bere moldakortasuna erakutsiko digu, Manuel de Fallaren gaueko irudi horien inpresionismo finari heltzean.

Sarrerak salgai daude saio guztietarako euskadikoorkestra.eus webgunean, baita auditoriumen webgune eta leihatiletan ere, 10 eta 38 euro bitartean.

 

 

22-23 Denboraldia: Tragedia Gainditzea

 

Euskadiko Orkestraren Denboraldi berriak tragediatik hura gainditzera garamatza musikaren eta haren adibide handien bitartez: Xostakovitxen gordintasuna, Txaikovskiren mamuak, Brucknerren sinfoniarik handiena edota Carl Orffen lanik ospetsuena. Robert Treviñok Euskadiko Orkestraren zuzendari titular izaten jarraituko du.

22-23 Denboraldiari buruzko informazio osoagoa hemen

 

 


Next events

Concerts & Tickets April

1 We
2 Th
3 Fr
4 Sa
5 Su
6 Mo
7 Tu
8 We
9 Th
10 Fr
10 april, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Donostia / San Sebastián Buy tickets
Rachmaninoff / Bartok
11 Sa
11 april, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 12: Ensemble Phantasy Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 12: Ensemble Phantasy
12 Su
13 Mo
13 april, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Vitoria/Gasteiz
Rachmaninoff / Bartok
14 Tu
14 april, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Pamplona/Iruña Buy tickets
Rachmaninoff / Bartok
15 We
15 april, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Bilbao/Bilbo Buy tickets
Rachmaninoff / Bartok
16 Th
17 Fr
18 Sa
19 Su
20 Mo
21 Tu
21 april, 2026 Tuesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
22 We
22 april, 2026 Wednesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
23 Th
23 april, 2026 Thursday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
School Concerts: Logelan Logale
24 Fr
25 Sa
25 april, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 13: Delicia Ensemble Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 13: Delicia Ensemble
26 Su
27 Mo
28 Tu
29 We
30 Th