Thursday 09 December, 2021

Orkestra osoak eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéea

Orkestra osoak eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéea

Larunbat honetan, abenduak 11, 11:00etan, Miramongo Matinéeak hitzordu ezberdin batekin datoz: Euskadiko Orkestrak primizian interpretatuko ditu Ravelen obrak, orkestrak Ondine diskoetxearekin Ziburuko musikagileari eskainiko dion bigarren grabazio monografikoa osatuko duten obrak. Hurrengo astean grabatuko eta 2022an zehar argitaratuko da diskoa.

21-22 Denboraldiko Miramongo Matinéeen seigarren hitzordua, urteko azkena, berezia izango da; izan ere, ohiko ganbera-talde txikien ordez, kontzertura bertaratzen direnek orkestra osoaz gozatu ahal izango dute Maurice Ravelen obrak interpretatzen, Robert Treviñoren gidaritzapean. Hitzordua larunbat honetan izango da, abenduak 11, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan.

Maurice Ravel, Ziburun jaiotakoa eta mundu osoan interpretatua, Euskadiko Orkestrak bere bezala aldarrikatzen duen musikagilea da. Haren musikan murgildu nahi izan zuen Robert Treviñok orkestraren titulartasuna hartu zuenean, eta ordutik askotan zuzendu ditu bere obrak, bai Denboraldiko kontzertuetan, bai Parisko Théâtre des Champs-Élyséesen orkestrak 2020ko urtarrilean egin zuen estreinaldi handian ere.

Orain dela gutxi, Treviñok eta Euskadiko Orkestrak Ravelen orkestra-obrak barne hartzen dituen disko bat grabatu eta argitaratu dute Ondine diskoetxearen zigilupean, egilearen euskal nortasuna sakon aztertzeko helburuarekin, baita orkestrak konpositorearen hizkuntzaz dakiena eta ulertzen duena munduarekin partekatzeko ere. Disko honek —La Valse, Alborada del gracioso, Rapsodie espagnole, Une barque sur l'océan, Pavane pour une infante défunte eta Boléro obrak barne hartzen dituenak— hain kritika onak jaso ditu nazioarteko prentsa espezializatuaren aldetik, ezen Euskadiko Orkestrak bigarren grabazio bat egitea erabaki baitu, hain bere sentitzen duen konpositore honen orkestra-lan gehiago bilduko dituena.

Miramongo Matinée honetan entzungo diren lau lanak Ravel sinfonikoenaren grabazio berri honetan sartuko dira: Shéhérazade, Menuet Antique, Valses nobles et sentimentales eta Ma mère l'oye. Disko hau ere Ondine diskoetxeak argitaratuko du, 2022 urtean zehar.

Edukiera-arrazoiak direla-eta, larunbat honetako Matinéerako ez da sarrerarik salduko. Hala ere, euskadikoorkestra.eus webgunean eros daitezke Denboraldiko gainerako Matinéetarako sarrerak.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Next events

Concerts & Tickets November

1 Su
2 Mo
3 Tu
4 We
5 Th
6 Fr
7 Sa
8 Su
9 Mo
10 Tu
10 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 We
11 november, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Buy tickets
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Th
13 Fr
13 november, 2026 Friday, 11:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
14 Sa
14 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 4: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 4: La Brisa Ensemble
15 Su
16 Mo
17 Tu
18 We
19 Th
20 Fr
21 Sa
22 Su
23 Mo
23 november, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinsky
24 Tu
24 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Pamplona/Iruña Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
25 We
25 november, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Bilbao/Bilbo Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
26 Th
26 november, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
27 Fr
27 november, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
28 Sa
28 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 5: Eguzkilore
29 Su
30 Mo