Thursday 04 March, 2021

Euskadiko Orkestrak hiru Musika Familian kontzertu antolatu ditu Gasteizen

Euskadiko Orkestrak hiru Musika Familian kontzertu antolatu ditu Gasteizen

‘Ekomusik’, ‘Mozart, Nannerl eta lagunak’ eta ‘Living Room Music’ dira familiei zuzendutako hiru ekoizpen propioen izenak, Euskadiko Orkestrak martxoa eta maiatza bitartean eskainiko dituenak Gasteizko Principal Antzokian.

Irailaren 25ean Principal Antzokian kontzertuen Denboraldia hasi zenetik, Euskadiko Orkestrak aurrera jarraitu du programazio osoarekin, pandemiaren bilakaeraren baldintzetara etengabe egokituz eta osasun-agintariek ezarritako arauak betez. Orain orkestrak beste urrats bat eman du, eta orain dela 23 urte hasi zen eta sustraituta dagoen Musika Familian zikloko kontzertuen ospakizunari eutsi dio. Ziklo hori familiei eta gizarteko gazteenei zuzenduta dago. 20 urte baino gehiagoko ibilbide hori guztia Gasteizko Udal Antzoki Sarearekin elkarlanean antolatu izan da beti.

Martxo, apiril eta maiatzean orkestrak bi produkzio propio estreinatuko ditu (Ekomusik eta Living Room Music) eta berriz eskainiko du Mozart, Nannerl eta lagunak, pasa den urteko martxoaren 1ean Garcia Lorca Antzokian eskaini zena. Hiru ekoizpenak haurrei zuzenduta daude, 3 eta 5 urte bitartekoei Mozart, Nannerl eta lagunak-en kasuan, eta 6 eta 10 urte bitartekoei, Ekomusik eta Living Room Music-en kasuan.

Ekomusik musika barrokoko programa bat da eta ekologiaren garrantziari buruzko kontzientzia hartzearen alde egiten du. Harizko eta perkusiozko instrumentuez eta klabezinaz osatutako formazio bat, gehienbat Euskadiko Orkestrako musikariez osatua eta antzinako musikan aditu Enrike Solinisek zuzendua, errepertorio barrokoan barneratuko da, instrumentuen eta naturaren, musikaren eta ekologiaren arteko harreman estua erakusteko. Ekomusik ikuskizunak, musikaren bidez, gure planeta zaintzeko premian jartzen du arreta. Kontzertua martxoaren 7an izango da, 18:00etan, Antzoki Zaharrean, eta 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

Bi protagonista nagusi izango ditu Mozart, Nannerl eta lagunak ikuskizunak: musika klasikoaren pertsonaia entzutetsuenetako bat, Wolfgang Amadeus Mozart, eta bere arreba Maria Anna Mozart, hura ere konpositorea, baina zeinaren obra gehienak galdu egin diren historian barrena. Nannerl —Maria Annaren goitizena— berpiztu egingo da gure aurrean ezagutzera emateko eta gu bere anaiaren musikara hurbiltzeko. Martxa turkiarraren erritmora eta bere obrak musika-estilo ezberdinen bidez eraldatzeko jolasekin, haurrek deskubrituko dute Mozarten musika gaurkotasun osokoa dela. Hitzordu hau igandean izango da, apirilak 18, 18:00etan, Principal Antzokian, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat.

Living Room Music parodia moduan aurkezten da eta bertan lau musikari berrogeialdiaren ondorioz harrapatuta geratzen dira urrutiko hiri bateko apartamentu batean. Familiako kideengandik urrun, derrigorrez konfinatuta, nahasita eta urduri samar, musika pixka bat egiteko aukera ematen duten etxeko elementu guztiak aztertzen dituzte: mahaiak, koilarak, haizemaileak, ura, lanparak, loreontziak, eskailerak, zabor-ontziak, eskuak, ahotsak... Kanpoaldearekin duten kontaktu bakarra auzotar indiskretu bat da, beren egoera berean dagoen soprano bat. Hura auzokideen "zarata" izugarriengatik pazientzia galtzen hasten da eta etengabe gogaitzen jardungo da... Hirugarren hitzordu hau maiatzaren 9an izango da, igandea, 18:00etan, Principal Antzokian, 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Hiru ekoizpen hauetarako sarrerek 6 euroko prezioa dute eta euskadikoorkestra.eus eta principalantzokia.org webguneen bidez eros daitezke, baita 945161045 telefono-zenbakira deituz eta Principal Antzokiko leihatilan ere. Mozart, Nannerl eta lagunak eta Living Room Music-erako sarrerak martxoaren 30etik aurrera erosi ahal izango dira. Gainera, martxoaren 25etik aurrera, Principal Antzokiko udaberriko abonamenduak jarriko dituzte salgai, eta azken bi ikuskizunok barne hartuko ditu.

 

 

Eskola Kontzertuak

 

Euskadiko Orkestraren Musika Gela zikloaren bi jarduera nagusiak Musika Familian kontzertuak eta Eskola Kontzertuak dira. Denboraldi honetan lehenengoei eutsiko zaie, baina bigarrenei nabarmen murriztuko zaie jarduera, pairatzen ari garen osasun-krisiaren ondorioz. Horregatik, Denboraldi honetan, Beethoven 250 ekoizpenera mugatuko da Eskola Kontzertuen jarduera, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, martxoaren 23an eta 24an, Donostiako Kursaal Auditoriumean. Saio hauetan Beethoven musikagilea omenduko dute, jaio eta 250 urtera liluratuta jarraitzen baitugu haren musikarekin.

Next events

Concerts & Tickets January

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
12 january, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Arriaga / Strauss Jaime Martín Donostia / San Sebastián Buy tickets
Arriaga / Strauss
13 Tu
13 january, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Arriaga / Strauss Jaime Martín Vitoria/Gasteiz
Arriaga / Strauss
14 We
14 january, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Arriaga / Strauss Jaime Martín Pamplona/Iruña Buy tickets
Arriaga / Strauss
15 Th
15 january, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Arriaga / Strauss Jaime Martín Donostia / San Sebastián Buy tickets
Arriaga / Strauss
16 Fr
16 january, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Arriaga / Strauss Jaime Martín Bilbao/Bilbo Buy tickets
Arriaga / Strauss
17 Sa
17 january, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 7: Irauli Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 7: Irauli
18 Su
19 Mo
20 Tu
21 We
22 Th
23 Fr
24 Sa
25 Su
26 Mo
26 january, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Tchaikovsky / Mussorgsky Ana María Patiño Donostia / San Sebastián Buy tickets
Tchaikovsky / Mussorgsky
27 Tu
27 january, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Tchaikovsky / Mussorgsky Ana María Patiño Vitoria/Gasteiz
Tchaikovsky / Mussorgsky
28 We
28 january, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Tchaikovsky / Mussorgsky Ana María Patiño Bilbao/Bilbo Buy tickets
Tchaikovsky / Mussorgsky
29 Th
29 january, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Tchaikovsky / Mussorgsky Ana María Patiño Donostia / San Sebastián Buy tickets
Tchaikovsky / Mussorgsky
30 Fr
31 Sa
31 january, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 8: Diálogos armónicos Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 8: Diálogos armónicos