Monday 22 February, 2021

Euskadiko Orkestra aste honetan ETB3ko ‘Ene Kantak‘ saioan

Satorjator, Eneko, Juanjo Ocón, Nerea eta Astonauta orkestraren aurrean.
Satorjator, Eneko, Juanjo Ocón, Nerea eta Astonauta orkestraren aurrean.

2 eta 10 urteko haurrei zuzendutako saio honek Euskadiko Orkestraren egoitzara egindako bisitaren emaitza lau ataletan eskainiko du aste honetan, astelehenetik ostegunera, egunero 20:00etan, ETB3n.

Satorjator, Astonauta, Eneko eta Nerea, ETB3 kateko Ene Kantak saioko protagonistak, Euskadiko Orkestraren egoitzan izan ziren duela aste batzuk. Gure musikariekin elkartu ziren bertan, modu hezigarri eta dibertigarri batean gure orkestra nolakoa den azaltzeko helburuarekin.

Une horretan orkestra zuzentzen ari zen Juanjo Ocónekin elkarrizketatu ziren, baita orkestrako sekzio ezberdinetako hainbat musikarirekin ere: Itziar Prieto (biolina), Sara Zufiaurre (klarinetea), Igor Arostegi (perkusioa) eta Xabier Peña (perkusioa). Orkestraren zuzendari tekniko Joxe Inazio Usabiagak egin zien Ene Kantak saioko protagonistei ongietorria.

Orain, bisita hartan grabatutakoa emango dute ETB3 katean, aste honetan, astelehenetik ostegunera, 20:00etan, zazpi minutuko lau ataletan:

 

Behin telebistan emitituta, Ene Kantak-en YouTubeko kanalean ikusgai jarriko dira atal guztiak.

Next events

Concerts & Tickets July

1 We
2 Th
3 Fr
4 Sa
5 Su
6 Mo
7 Tu
8 We
9 Th
10 Fr
11 Sa
12 Su
13 Mo
14 Tu
15 We
16 Th
17 Fr
18 Sa
19 Su
20 Mo
21 Tu
22 We
23 Th
24 Fr
25 Sa
26 Su
27 Mo
28 Tu
29 We
30 Th
31 Fr