Wednesday 13 February, 2019

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Malandain Ballet Biarritzek ‘Marie-Antoinette’ produkzio berria aurkezten dute

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Malandain Ballet Biarritzek ‘Marie-Antoinette’ produkzio berria aurkezten dute

‘Croissant, Plié eta Relevé’ izenburupean, otsailaren 14a eta 21a bitartean aurkeztuko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Abonu Denboraldian erregina frantsesa entzutetsuaren bizitzari buruzko obra. Produkzioaren munduko estreinaldia martxoaren 29tik 31ra izango da Château de Versaillesen.

Berriz itzuli da dantza Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren programaziora, Malandain Ballet Biarritz konpainiarekin lankidetzan oraingoan ere. Izan ere, azken urteotan, fruitu ahaztezinak eman ditu, adibidez, Magifique (2011), Errauskine (2013) eta Ederra eta piztia (2015).

Oraingoan, beste emakumezko pertsonaia baten historia bisitatu dugu: Marie-Antoinette. Thierry Malandainen koreografia du eta, horretarako, Joseph Haydnen lau lan hartu ditu musika-oinarri: 6, 7 eta 8. sinfonia goiztiarrak, ezizenez “Goiza”, “Eguerdia” eta “Arratsaldea” hurrenez hurren, baita 73. Sinfonia ere, “Ehiza” deitua. Ikuskizunak Mélanie Levy-Thiébaut orkestra-zuzendaria izango du maistratzat, errepertorio koreografiko eta zinematografikoko espezialista handia.

Obra Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Abonu Denboraldiaren baitan estreinatuko da otsailaren 14 eta 15ean Donostiako Kursaal Auditoriumean, otsailaren 19an Iruñeko Baluarte Auditoriumean eta otsailaren 21ean Bilboko Euskalduna Jauregian. Produkzio berri honek lehen emanaldiak 2018ko azaroan izan zituen Biarritzeko Gare du Midin, Malandainen egoitzan. Abonu Denboralditik pasa ondoren, martxoaren 29tik 31ra, produkzioak bere munduko estreinaldia izango du Opéra Royal: les grands concerts de Versailles ziklo prestigiodunaren baitan, Château de Versailles-en ospatzen dena. Hain zuzen, Luis Augusto delfinaren eta Maria Antonieta artxidukesaren arteko ezteiak ospatzeko 1770. urtean inauguratu zuten Versaillesko Errege Operako eszenatokian antzeztuko da lehen aldiz obra hau. Hirugarren aldia da Malandainek eta Orkestrak Parisko metropoliko hiri honetara batera bidaiatzen dutela. 2013an egin zuen Errauskinerekin eta 2015ean Ederra eta Piztiarekin.

Euskadiko Orkestraren eta Frantziako 19 zentro koreografiko nazionaletako bat den Malandain Ballet Biarritzen arteko harreman estua artistikoki oso baliozkoa da. Elkarlan horrek osagarriak diren jarduerak garatzen dituzten kultur erakundeen artean sinergiak sortzeak duen garrantzia azpimarratzen du, sinergia hoiek gerora eszenatoki garrantzitsuenetan aurkeztuko diren maila goreneko sorkuntzen garapena ahalbidetzen baitute, gure kulturaren ordezkaritza onena bilakatuz.

 

Sinopsia

 

Bi erakundeek elkarlanean prestatutako obra honek Marie-Antoinetteren historia kontatzen du. Erresumako maitagarri gaiztotzat eta bere gaitz guztien erruduntzat jo zuten, bere hilotza eskorga baten barruan, burua hankartean zeramala, eraman aurretik. Bere axolagabekeriagatik, Erregina izateko interes faltagatik, Trianonengatik, bere maitale, limurtze edo diamanteengatik, panfleto eta karikaturetan zabaldutako Gortearen sona galtzeengatik, Iraultzarengatik eta isuritako odolak aurrerapena ekarriko zuen sinesmenarengatik ez balitz, Maria Antonietak bizitza sotil bat izango zuen eta ez zen torturatua hilko. Zer gertatu zen, baina, herri guztiak maite zuen erregina bat jendearen estimua galdu eta gorrotatua hil zedin? Zer gertatu zen monarkiaren ikur zenak bere amaiera azkartzen lagun zezan? Ezinezkoa da galdera konplexu horiei ballet batekin erantzutea. Horrenbestez, Maria Antonietaren bizitza osoa antzezteko ezintasun materialak bultzatuta, balletaren narrazioa eta testuingurua Versaillesera mugatzea erabaki dugu.

 

Protagonistak

 

Thierry Malandain

80tik gora koreografia egin dituela, dantzaren errepertorio koherentea osatzen jarraitzen du Malandain Ballet Biarritzen zuzendari eta koreografo Thierry Malandainek, Balletari estuki lotua, non gorputz dantzaria, bere indarra, birtuosismo, gizatasun eta sentsualitatea lehenesten dituen. Bere hitzetan: “Konplexurik gabeko ballet klasikoarena da nire kultura eta hori da nik garatzen dudana. Bere kode artistiko eta sozialak beste garai batekoak direla onartzen badut ere, nire ustez lau mendeko historiarengandik jaso dugun material horrek guztiak baliabide paregabeak eskaintzen baitizkio dantzariari. Dibertitzea, maite dudan dantza lortzea da nire nahia, klasikoa izango dena zenbaitentzat, garaikidea bestentzat. Plazeraren arrastoa uzteaz gain, jainkotasunarekin adiskidetu nahi duen dantza, izatearen zailtasunei erantzuteko”.

 

Malandain Ballet Biarritz

Malandain Ballet Biarritz 1998an sortu zen Kultura eta Komunikazio Ministerioaren eta Biarritzeko hiriaren ekimenez eta Akitania Berria Eskualdearen eta Pirinio Atlantikoen Kontseilu departamentalaren babesarekin. Frantziako hemeretzi Zentro Koreografiko Nazionaletako (ZKN) bat da. Malandain Ballet Biarritzen ezaugarri nagusia, aldiz, honako hau: taldea osatzen duten hogeita bi dantzarien espezializazioa teknika klasikoa bada ere beren espresioa garaikidea dela, Thierry Malandainen koreografien bitartez. Malandain Ballet Biarritz ikusle gehien dituzten Europako konpainien artean dago egun: 100.000 ikusle hartzen ditu urteko eta 100 bat ikuskizun eskaintzen ditu, horietako herena atzerrian delarik.

 

Mélanie Levy-Thiébaut

Mélanie Levy-Thiébautek (Casablanca, 1964) piano-ikasketak Casablancako Kontserbatorioan hasi zituen, 6 urte zituela, baina orkestra-zuzendari izateko grina zuen harrezkero. Graciane Finzi musikagilearen alaba, Ligeti, Stockhausen eta Messianen lan guztiak entzun zituen haurtzaroan zehar. Eta, halere, errepertorio klasikoarenganako joera agertu zuen. 1996. urtean, Mulhouseko Orkestra Sinfonikoak zuzendari laguntzailea izendatu zuen. 1998 eta 2005 bitartean, Cadre Noir de Saumur erakundeko aholkulari artistikoa izan zen eta bere ikuskizunak Frantzian eta atzerrian zuzendu zituen. 2005. urtean Manifesto Orkestra sortu zuen, metalezko haize-instrumentuen talde bat, Errenazimendutik jazzeraino estaltzen duen errepertorio bat jotzen duena. 2011n “Musique classique pour Tous” ekimeneko zuzendari artistiko izendatu zuten, St Quentin en Yvelinesen, Manifesto Orkestrarekin batera. 2014. urtean, Ensemble Instrumental de la Mayenne (Loirako Eskualdea) taldeak musika-zuzendari izendatu zuen. Eta, honela, erregularki zuzentzen du Nantesko Folles Journées jaialdian. Levy-Thiébautek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin kolaboratu du lehenago ere. 2017ko urrian izan zen, hain zuzen, Babilonia berria (1929) Kosintseven filmari zuzeneko musika jarri zietenean.

Next events

Concerts & Tickets May

1 We
2 Th
3 Fr
4 Sa
5 Su
6 Mo
7 Tu
8 We
9 Th
10 Fr
10 may, 2024 Friday, 19:30 h.
Season concerts Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Bilbao/Bilbo Buy tickets
Lalo / Dvorak
11 Sa
11 may, 2024 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 14: Bost metalak Donostia Buy tickets
Matinée 14: Bost metalak
12 Su
13 Mo
13 may, 2024 Monday, 19:30 h.
Season concerts Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Vitoria/Gasteiz Buy tickets
Lalo / Dvorak
14 Tu
14 may, 2024 Tuesday, 19:30 h.
Season concerts Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Pamplona/Iruña Buy tickets
Lalo / Dvorak
15 We
16 Th
17 Fr
18 Sa
19 Su
20 Mo
21 Tu
22 We
22 may, 2024 Wednesday, 19:30 h.
Season concerts Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Buy tickets
Debussy / Viloria
23 Th
24 Fr
25 Sa
25 may, 2024 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Xarma Donostia Buy tickets
Matinée 15: Xarma
25 may, 2024 Saturday, 19:00 h.
Other activities Musikaste. Closing concert Baldur Brönnimann Errenteria Buy tickets
Musikaste. Closing concert
26 Su
27 Mo
28 Tu
29 We
30 Th
31 Fr