Thursday 07 February, 2019

Dionysus & Fagot taldeak ‘Haizea harietan’ kontzertua eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéean

Dionysus & Fagot taldeak ‘Haizea harietan’ kontzertua eskainiko du larunbat honetako Miramongo Matinéean

Hari-laukoteak eta fagotak, guztiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak, Mozarten, Arriagaren, Von Weberren eta Elgarren obrak joko dituzte.

Larunbat honetan, otsailak 9, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean, Miramongo Matinéeak 18/19 Denboraldiko bederatzigarren hitzordura iritsiko dira Dionysus & Fagoten “Haizea harietan” izeneko kontzertuarekin. Taldea Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatzen dute: Irene Echeveste (biolina), Larraitz Oiartzabal (biolina), Delphine Dupuy (biola), Juan Ignacio Emme (biolontxeloa) eta François Proud (fagota).

Garai bereko, aro klasikoko, hiru obrez osatzen da programa; aitzitik, oso ezberdinak dira konposizioak euren artean.

Horrela, bada, Wolfgang Amadeus Mozarten Fagot eta biolontxelorako sonatarekin hasiko da programa. Normalean obra hau, bere forma originalean interpretatu beharrean, bi biolontxelo edo bi fagotekin jo ohi da, baina Matinée honetan jatorrizko konposizioa errespetatuko da.

Juan Crisóstomo de Arriaga euskal konpositorearen 1. Hari-laukotearen energia bizi eta argitsuaren ostean, Carl Maria Von Weberren Andante & Rondo ongareseko bariazioen jolas espiritualez gozatu ahal izango du publikoak. Kasu honetan, Michael Roten moldaketa bat interpretatuko dute.

Kontzertua Edward Elgar musikagile britainiar autodidaktaren poema batekin borobilduko da, Trevor Cramerren moldaketarekin.

Sarrera solteak (7€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Next events

Concerts & Tickets September

1 Tu
2 We
3 Th
4 Fr
5 Sa
6 Su
7 Mo
8 Tu
9 We
10 Th
11 Fr
12 Sa
13 Su
14 Mo
15 Tu
16 We
17 Th
18 Fr
19 Sa
19 september, 2026 Saturday, 18:00 h.
Other Activities San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Su
21 Mo
22 Tu
23 We
24 Th
25 Fr
25 september, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo
Mahler 2: Resurrection
26 Sa
27 Su
28 Mo
28 september, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Resurrection
29 Tu
29 september, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián
Mahler 2: Resurrection
30 We
30 september, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection