Wednesday 05 December, 2018

Orkestra “bikain” aritu da Danubio ertzean

Orkestra Linzen Robert Treviñoren zuzendaritzapean
Orkestra Linzen Robert Treviñoren zuzendaritzapean

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak maisuki inauguratu zuen atzo bere nazioarteko bira Linz hiri austriarrean.

Anton Brucknerren baimenarekin (jatorriz Linzekoa eta atzoko entzunaretoaren izenaren arrazoia: Brucknerhaus), gure Orkestrak atzo Austria Garaiko hiriburuko kontzertua Aita Donostiaren Meditazioa obrarekin ireki zuen. Danubio ibaiaren ertzean euskal konpositorea entzun eta interpretatzeak asko hunkitu zuen Orkestra. Eta are gehiago berak bataiatu zuen Elena Martínez de Murguía, izan ere, bere osaba zaharrak 1908an organorako idatzi zuen obra hau, geroago orkestratu zena, izan baitzen atzo Orkestrak Linzen interpretatu zuen lehen obra. Lana laburra da, delikatua, eta nor bere baitan biltzeko gonbidapen bat ere bada. Orkestrak bere historian lehendabizikoz jo zuen jendaurrean Aita Donostiaren lan hau.

 

Elgar sartu zen azken orduan Linzen

 

Kontzertu-programak ustekabe bat ere izan zuen, ordea. Mojca Erdmann sopranoa, biran gurekin datorrena eta hasiera batean atzoko kontzertuaren lehen zatian Mozart interpretatu behar zuena, ondoezik sentitu zen eguerdian eta zera erabaki behar izan zuen: kontzertu guztiari aurre egiteko gai ez zenez izango, bere indarrak Mahlerrek Laugarren sinfoniaren bigarren zatirako gordetzea. Zailtasunak zailtasun, Orkestrak laster aurkitu zuen irtenbidea: berez Municheko kontzertuaren lehen zatirako gordea zegoen arren, Elgarren Enigma bariazioak ekarri ziren Linzeko atriletara Aita Donostiaren ostean, kontzertuaren lehen zatia borobiltzeko. Orkestrak ondo prestatua zeraman obra eta konfiantza osoz jo zuen, izan ere, pasa den astean egunero interpretatu baitzuen bere Abonu Denboraldiaren baitan. Obra osatzen duten hamalau bariazioak konpositore britainiarraren lagunei buruzkoak dira, eta ospea lortzeko balio izan zioten Elgarri. Bernhard Prammer organojolea Mozart interpretatzeko prest zegoen, baina berak ere Enigma bariazioen partiturarekin ordezkatu behar izan zuen. Aretoaren goiko partean dagoen organoak 4.000 hodi ditu, eta nortasun handia ematen dio espazioari.

 

Mahler eta gehiago bigarren zatian

 

Linzeko Brucknerhausak duen akustika bikaina, aski ezagun dena, baliatuz Orkestrak Mahlerren Laugarren sinfonia maisuki interpretatu zuen, Robert Treviño gure titularraren bertsioan. Mojca Erdmann sinfoniaren laugarren mugimenduan agertu zen. Azken txanpa honetan Mahlerrek sopranoaren ahotsa jartzea erabaki zuen bizitza zerutarraren gozamenari erreferentzia egiteko. Publikoak txalo-zaparrada batekin erantzun zuen eta Internationale Orchester ziklora gonbidatutako euskal orkestraren soinua “bikain”-tzat jo zuen. Biretan ohikoa izaten den moduan, bi orduren ostean, Orkestrak bis batekin amaitu zuen kontzertua: Giménezen La boda de Luis Alonso zarzuelako intermezzoarekin.  

Behin aretoa hustuta, Brucknerhauseko jantzigeletan emozioa eta alaitasuna nabari zen, zorion-hitzak musikarien artean, baita kontzertuaren antolatzaileen artean ere, eta, batez ere, poz handia zuzendari titularrarengan. Robert Treviñok lehen nazioarteko bira du hau titular bezala zuzentzen duen bere bizitzako lehen orkestrarekin, “odolean” daramanarekin, eta Linzen “bikain” bezala laudatu dutenarekin.

Gaur Austriako hiriaz gozatzeko momentua da, baina baita Munichen pentsatzen hastekoa ere, bihar, osteguna, 20:00etan, azterketa zaila dugulako bertako Herkulessaal aretoan.

More information

Kontzertuko argazkiak

You might be interested in ...

Tuesday 04 December, 2018
Next events

Concerts & Tickets May

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
13 may, 2025 Tuesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
14 We
14 may, 2025 Wednesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
15 Th
15 may, 2025 Thursday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Buy tickets
School Concerts: Logelan Logale
16 Fr
17 Sa
17 may, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Belharra Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Belharra
18 Su
19 Mo
20 Tu
21 We
22 Th
23 Fr
24 Sa
24 may, 2025 Saturday, 19:00 h.
Other activities Musikaste. Closing concert Diego Martin Etxebarria Errenteria Buy tickets
Musikaste. Closing concert
25 Su
26 Mo
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 may, 2025 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler
31 Sa
31 may, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 16: Barrococo Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 16: Barrococo