Thursday 28 September, 2017

Leioa Kantika Korala haurren abesbatzak irekiko ditu Miramongo Matinéeak

Leioa Kantika Korala haurren abesbatzak irekiko ditu Miramongo Matinéeak
Larunbat honetan, irailaren 30ean, “Kaleido” aurkeztuko du, abesbatzarako musika garaikideko obrek osatutako programa, besteak beste E. Rautavaara, E. Esenvalds, S. Lindmark edo D. Azurzarenak.

Larunbat honetan, hilak 30, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzak bere ateak irekiko dizkio berriz ere Miramongo Matinéen publikoari. Basilio Astulezek zuzentzen duen Leioa Kantika Korala haurren abesbatzak irekiko du Orkestraren ganbera-zikloaren 26. denboraldia. Matinéek eskaintza eklektikoa eta erakargarria plazaratu dute berriz ere, askotariko ikus-entzuleentzat aproposa.

"Kaleido", Leioa Kantika Koralaren musika-unibertsoa osatzen duten koloreek eta formek osatutako mosaikoa. Basilio Astulezek berak egitarauari oharretan adierazten du "aldakortasuna eta askotarikotasuna" direla "Kaleido egitaraua hobekien definitzen duten ezaugarriak". Egile garaikideen lanen aukeraketa da eta horien jatorria anitza da: Finlandia, Suedia, Eslovenia, Estatu Batuak, Kanada, Singapur, Letonia, Melilla eta Euskadi; imajinario kaleidoskopiko bat eratzen dute: maitemindutako bikote baten topaketa irlandar baso batean, udaberriko elurte bat loretutako sagarrondoen artean, lilurak, Lorcaren poemak, iluntzean sortutako izaki fantastikoen asiar exotismoa edo marokoar ezkontza tradizional baten hotsanditasuna eta poza.

Leioa Kantika Korala nazioarteko mailan ospe handien duten haurren abesbatzen artean dago. Horren erakusle dira irailaren 20tik 24ra izan berri den XI Rimini International Choral Competition delakoan Folk/Spiritual/Gospel sailetan abesbatza gazte onenari saria eta maila absolutuan lortutako saria. Bere aztarna artistikoa utzi du jada Europako, Amerikako eta Asiako hamabost herrialdetan barrena, ezin konta ahala kontzertuei, jaialdiei, birei, sariei eta disko-grabaketei esker. Zirrara eragiten dute bere maila artiskoak, soinu-kalitate zein musikaltasun gorenak, programazio berritzaileak eta baita koreografia koloretsu nahiz dinamikoek ere. 2000. urtean Leioako Musika Kontserbatorioaren baitan sortua, espezialitate eta adin ezberdinetako berrogeita bost musika-ikasle gaztek osatzen dute. 2014ko irailan Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2014/2015 Abonu Denboraldiaren irekieran esku hartu zuen. 

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus zerbitzua eskaintzen dio bertaratu nahi duen orori. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4 zkitik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Sarrera solteak (7€) salgai daude HEMEN eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, aforo librerik balego, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahalko dira dagokion kontzertuaren egunean.

Matinéen denboraldia osatzen duten 16 kontzerturako abonamenduak 84 euroko prezioa du, eta 64 eurokoa tarifa bereziko onuradunentzat. Eros daiteke Orkestraren bulegoetako telefonora deituz (943 01 32 32) edo inprimaki hau betez.

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron