Thursday 08 June, 2017

Tabakalerak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bat egingo dute "Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia" erakusketaren itxieran

Datorren igandean, arratsaldeko 18:00etan, Tabakalerako Patioan Euskadiko Orkestrako Sinfonikoko ganbera boskote batek J. S. Bach-en "Kafearen kantata" lanaren lau berrinterpretazio garaikide eskainiko ditu. Kontzertu honen bitartez, amaiera emango zaio joan zen otsailaren 17tik ikusgai izan den Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketari.

Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketari joan zen otsailaren 17an hasiera eman zion kontzertuaren erreplika batek emango dio itxiera datorren igandean, ekainak 11. Berriz ere, J.S Bach-en lana baliatuko da horretarako, baina oraingo honetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko ganbera boskote batek lau konposatzaile gaztek ekitaldi honetarako propio idatzitako berrinterpretazioak joko ditu: Mikel Chamizo, Julia Eckhardt, Agnes Pè eta Xabier Otaolea dira konposatzaile horiek.

Kontzertuan izango dira halaber, Ane Rodríguez Armendariz, Tabakalerako Kultura zuzendaria, Oriol Roch Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendaria eta Xabier Erkizia musikaria. Azken honek egingo ditu piezen, konposatzaileen eta musikarien aurkezpen lanak. Kontzertua irekia eta doakoa izango da.
Azken lau hilabeteotan makina bat ibilbide eta eztabaida sorrarazi ditu Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketak, kafea, kakaoa, azukrea eta tabakoa gisako substantzia bizigarriek geure gizarteetan izan duten eta duten eraginaren inguruan. Hori dela eta, bai erakusketaren irekierarako eta baita itxierarako ere kafeaz diharduen musika lan baten hautua.

J.S. Bachi maiz egokitu zitzaion bere garaian kafe-edaleen aisialdia alaitzea, eta azkar ulertu zuen musikaren eta kafearen arteko lotura, emanaldi honetan protagonista den obra horren adierazgarri da. Konposatzaile alemaniarrak musikan topatu zuen kafeari buruz hitz egiteko aitzakia, kafean musika egitekoa, eta biekin garaiko gizarte patriarkalari kritika zorrotza egitekoa, beti ere, pizgarriak gehitzen hasita, umore dosi haundiarekin.

Next events

Concerts & Tickets September

1 Tu
2 We
3 Th
4 Fr
5 Sa
6 Su
7 Mo
8 Tu
9 We
10 Th
11 Fr
12 Sa
13 Su
14 Mo
15 Tu
16 We
17 Th
18 Fr
19 Sa
19 september, 2026 Saturday, 18:00 h.
Other Activities San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Su
21 Mo
22 Tu
23 We
24 Th
25 Fr
25 september, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo
Mahler 2: Resurrection
26 Sa
27 Su
28 Mo
28 september, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Resurrection
29 Tu
29 september, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection
30 We
30 september, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection