Monday 16 January, 2017

Robert Treviñoren aurkezpen ofiziala: bera izango da Euskadiko Orkestraren zuzendari titularra 2017/2018 denboralditik aurrera

Robert Treviñoren aurkezpen ofiziala izan da gaur. Bera izango da, 2017/2018 Euskadiko Orkestraren zuzendari titular berria. Treviñok lagun izan ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Orkestrako presidente Bingen Zupiria, eta zuzendari nagusi Oriol Roch.

Euskal orkestrako arduradun artistiko gorena 2017/2018, 2018/2019 eta 2019/2020 denboraldietan izango da titular. Euskadiko Orkestraren Zuzendari Nagusi Oriol Rochek proposatua, izendapena joan zen azaroan onartu zuen Administrazio Kontseiluak. Robert Treviñok Jun Märklen lekukoa hartuko du, horrek 2017ko ekainan bukatuko baitu 2014ko udazkenean abiatu zen hiru denboraldiko kontratua.

Zuzendari titular berriak bitan zuzendu du Euskadiko Orkestra. Estreinakoz, joan zen martxoan izan zen Orkestrarekin: Abonu Denboraldiaren baitan, Bruckner-en 7. Sinfonia zuzendu zuen. Ondoren, irailan, BBK Museo Hiria/Ciudad Museo proiektuaren harira, Bilboko Azkuna Zentroan izandako kontzertua zuzendu zuen. Robert Treviñok zuzendari-profil berri bati erantzuten dio eta aurrera jarraituko du musika-erakunde honek Euskadiko funtsezko proiektu gisa egin beharreko hedatze- eta sendotze-bidean.

Bere ibilbideari dagokionez, Robert Treviñok bere nazioarteko jardunean aurrerapauso bat eginez hartu du bere gain EOSen titular izateko ardura. 2013ko abenduan, Moskuko Bolshoi ezagun bezain zailean inoiz ez bezalako arrakastatzat hartua izan zen hura abiapuntua izan zen gerora Europa eta Asian barrena zuzendari gonbidatu gisa egindako bidean. Egun debutatu du jada ospe handiko orkestrekin: Munich eta Londresko orkestra filarmonikoak, Bambergeko Sinfonikoa, Frantziako Orkestra Nazionala eta Berlingo Irratiko Orkestra Sinfonikoa, esaterako. Eta Estatu Batuetan ere aurrera darrai eta Detroit, San Francisco, Cleveland edo Cincinnatiko orkestrak zuzentzen ditu sarritan. Datozen asteotan zuzenduko dituen kontzertuen artean, azpimarragarrienak dira Nanteseko La Folle Journée jaialdian emango dituenak (otsailaren 2tik 5era) edo Bambergeko Orkestrarekin (urtarrilaren 26an eta 27an) Berlingo Irratiko Orkestrarekin (martxoaren 11n) eta Birmingham Hiriko Orkestra Sinfonikoarekin (martxoaren 16an eta 17an) dituen konpromezuak.

Zuzendari titular izendatua izatearekin, Robert Treviñok bat egin du, 1982an sortu zenetik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ibilbidea gidatu duten maisuekin. Treviñoren aurretik, Orkestraren buruzagitzan aritu dira Jun Märkl, Andrés Orozco-Estrada, Gilbert Varga eta Cristian Mandeal, Mario Venzago, Hans Graf, Miguel Ángel Gómez Martínez, Matthias Kuntzsch, Maximiano Valdés eta Enrique Jordá, ohorezko zuzendari izandakoa.

 

Next events

Concerts & Tickets May

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
13 may, 2025 Tuesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
14 We
14 may, 2025 Wednesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
15 Th
15 may, 2025 Thursday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Buy tickets
School Concerts: Logelan Logale
16 Fr
17 Sa
17 may, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Belharra Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Belharra
18 Su
19 Mo
20 Tu
21 We
22 Th
23 Fr
24 Sa
25 Su
26 Mo
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 may, 2025 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler
31 Sa
31 may, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 16: Barrococo Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 16: Barrococo