Tuesday 20 December, 2016

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak aurkezten du "Soinu Mosaikoa"

"Soinu Mosaikoa" egitasmoak bere sorburua eta aurrekari argia ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Adimen edo Garapen Urritasuna duten Pertsonen Elkarteen Euskal Federazioaren (FEVAS) arteko lankidetzan. Erabateko gizarteratzearen alde, 2009. urtetik bi erakundeen arteko batasuna gauzatzen da urtero bestelakotasun funtzionala duten pertsonak protagonista dituzten egitasmoetan; testuinguru horretan, Bilbo eta Donostian tailerrak egiten dira elkarte ezberdinekin elkarlanean eta Orkestraren Miramongo egoitzan kontzertuak izaten dira elkarteetako kideentzat eta horien familientzat. 2010. urtean, jarduera horiek "Praktika On" izendatu zituen FEAPSek, Adimen ezintasuna dutenen aldeko Elkarteen Espainiar Konfederakuntzak.

2013an, urteotan lankidetzan jardun izanaren eskarmentua abiapuntu bihurtu zen "Soinu Mosaikoa" proiekturako. Aurten estreinakoz, estatu mailan 14 orkestra sinfonikora zabaldu da musika giza garapenerako eta gizarteratzeko tresna bilakatzen duen jarduera aitzindari hori, Orkestra Sinfonikoen Espainiar Elkartearen (AEOS), Plena Inclusión Federazioaren (horren kide da FEVAS) eta BBVA Fundazioaren eskutik.

"Soinu Mosaikoa", Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik.
Proiektuaren gakoak:

1. Adimen edo garapen urritasuna duten 19 pertsonekin ari gara lanean. Aspace, Gautena eta Uliazpi elkarteetako kideak dira.

2. Urtebetean zehar, soinuzko sorkuntzaren inguruko tailer bat egin dugu hilean behin.

3. Tailerretan gidari dira Beatriz Linares biolontxelo-jotzailea, Elena Martínez de Murguía biola-jotzailea eta Xabier Sarasa tronpa-jotzailea; Orkestrako beste hainbat musikariren laguntza dute, horien artean, Cristina Vértiz, Maialen Rezabal, Carlos Rosat, Juan Ignacio Emme, Irene Echeveste, Arnaud Mandoche eta Christophe Sánchez.

4. Partehartzaileak dira: Endika Markotegi Egia, Gorka Casares Pinzolas, Nerea García Prado, Raúl Oteiza Muro, Rafael Ruiz De Garibay, Koro Alonso Santamaría, Javier González Pérez, María Luisa Iturralde Revuelta, Idoia Berakoetxea Usandizaga, Juan Marcos Echenagusia Nieto, Alejandro Sainz de Vicuña Dorado, Aitor Arambarri Paredes, Imanol Timón Aramburu, Martin Eseberri Sarasola, Ainara Luque Sabeiro, Amaia Peñalba Alayo, Beatriz González Arana, Jon Etxepeteleku Espinosa, Juan Ordoñez María.

5. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Abonu Denboraldian (urtarrilaren 27 eta 30ean Donostian, otsailaren 2an Gasteizen) eta Musika Familian zikloaren baitan (otsailaren 4an Donostiako Kursaalean) aurkeztuko du "Soinu Mosaikoa" egitasmoaren emaitza.

 

Next events

Concerts & Tickets April

1 We
2 Th
3 Fr
4 Sa
5 Su
6 Mo
7 Tu
8 We
9 Th
10 Fr
10 april, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Donostia / San Sebastián
Rachmaninoff / Bartok
11 Sa
11 april, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 12: Ensemble Phantasy Donostia / San Sebastián
Matinée 12: Ensemble Phantasy
12 Su
13 Mo
13 april, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Vitoria/Gasteiz
Rachmaninoff / Bartok
14 Tu
14 april, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Pamplona/Iruña
Rachmaninoff / Bartok
15 We
15 april, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Bilbao/Bilbo
Rachmaninoff / Bartok
16 Th
17 Fr
18 Sa
19 Su
20 Mo
21 Tu
21 april, 2026 Tuesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
22 We
22 april, 2026 Wednesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
23 Th
23 april, 2026 Thursday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
School Concerts: Logelan Logale
24 Fr
25 Sa
25 april, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 13: Delicia Ensemble Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 13: Delicia Ensemble
26 Su
27 Mo
28 Tu
29 We
30 Th