Wednesday 30 November, 2016

Katia eta Marielle Labèque, ziur asko munduko piano-bikote entzutetsuena, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ariko dira Jun Märklek zuzenduta

Abenduaren 2 ostiralean hasi eta 13ra bitartean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Katia eta Marielle Labèque pianistak hartuko ditu bere kontzertu-denboraldian. Nazioarte-mailan, sona handiena duen piano duoa osatzen dute (The New York Times egunkariak esana du "egun jendaurrean aurkezten direnen artean piano duo hoberena" direla) eta beren interpretazioak mugarri bilakatzen dira. Horixe da, Jun Märklek zuzenduta, Orkestrarekin batera joko duten Francis Poulencen Bi pianorako kontzertuaren kasua: 1991. urtean Boston Symphony Orchestra-rekin egindako grabaketa ezin saihestuko erreferentzia diskografikoa da egun ere.

Kontzertuak. Emanaldi-programa abenduaren 2 ostiralean abiatuko da Donostiako Kursaalean eta abenduaren 5 astelehenean jarraituko du Bilboko Euskalduna Jauregian; hilaren 7an Orkestra Kursaalean izango da berriz ere; 12an Gasteizko Principal Antzokian joko du eta, azkenik, 13an Iruñeako Baluarten.

Katia eta Marielle Labèque ahizpa lapurtarrek "ezin sailka daitezkeen bi pianista inkonformista" modura aurkeztu dute beren burua eta "kontraesan batzuk eta sorpresak ezkutatzen dituen" errepertorioa da berea. Haien interpretazioek musika estilo desberdinen nahastea dute eta Bach, Brahms, Liszt eta Mozarten tankerako klasikoetatik XX. mendeko "klasikoetara" jauzi egiten dute, Stravinsky, Bernstein, Takemitsu eta Lutoslawski musikagileen lanetara, esaterako. Hala, Thomas Adès edo horientzat konposatu duen Philip Glass-en tankerako musikagile garaikideek ere tokia dute bi ahizpen interpretazioetan. Ezagunak dira, halaber, pop-rock izarrekin lankidetzak, Sting edo Madonnarekin egindako lana, esaterako. Gertuagokoa zaigu Kalakan taldearekin elkarlana; besteak beste, txalapartaren hotsa pianoenarekin uztartu zuten Ravelen Boleroan. Euren disko etxearen bidez (KML Recordings), eta nazioarteko zigiluen eskutik (Deutsche Grammophon) garatutako diskografiak islatzen du baita ere Katia eta Marielle Labèquen lanen eklektizismoa. Aurrez aipatu konpositoreen izenez gain, askotariko artisten izenak ere irakur daitezke kredituetan: Patti Smith, Daniel Day-Lewis, Mayte Martín, Il Giardino Armonico eta abar.

Abenduaren 2an, goizez, 150 ikasle izango dira Donostiako Kursaalean izango den entseguan. Egun hortan bertan, iluntzean, Katia y Marielle Labèque eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren arteko proiektu berri hau abiatu aurretik egingo den azken entsegua izango da. Orkestrako Musika Gelak antolatu jarduera horretan bilduko dira piano-ikasleak, Musika Batxilergoa egiten ari diren gazteak eta Sarea Fundazioko kideak.

"Frantziako irudiak" izenburudun egitaraua. Poulencen Bi pianorako kontzertuaren hitzaurre gisa, beste musikagile frantziar baten obra bat joko du, Camille Saint-Saënsena, hain zuzen ere. Kursaaleko lehenbiziko kontzertuan, Bilbon eta Iruñean horren Suite Algérienne izango da entzungai, eta Kursaaleko bigarren emanaldian eta Gasteizen, aldiz, 49. Suitea. Eta kontzertua ixteko, Claude Debussyren Images, hau da, Irudietako bi: Ibéria eta Rondes de Primtenps. Euskadiko Orkestrak bere zuzendari titular Jun Märkl izango du gidari frantziar kutsu nabarmena duen egitarau honi aurre egiteko. Izan ere, itzal handia du alemaniar zuzendariak frantziar errepertorioari dagokionean.

 

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su