Thursday 01 October, 2015

Tomás Aragüés Bernad konpositorearen omenezko kontzertua bere 80. urtebetetzean

Tomás Aragüés Bernad konpositorearen omenezko kontzertua bere 80. urtebetetzean
Urruaren 22an Donostiako kursaalean, Euskadiko Orkestra, Donostiako Orfeoia, Easo Abesbatza, Andra Mari Abesbatza eta La Salle Anaidiaren eskutik.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Donostiako Orfeoiak, Andra Mari Abesbatzak, Easo Abesbatzak eta La Salle Anaidiak, beste hainbat erakunderen laguntzarekin, Tomás Aragüés Bernad konpositorearen omenez kontzertu bat antolatu du, hark 80 urte betetzen dituen honetan. Euskal musika garaikideko sortzaile emankorrenetakoa dugun honi merezitako omenaldia eta eskertza adierazteko eskainiko den kontzertua urriaren 22 ostegunean izango da, Donostiako Kursaal Auditorioan, arratsaldeko 20:00etan.

Eszenatokian aipatu lau erakundeak bilduko dira. Diego Martin Etxebarria eta José Antonio Sáinz Alfaroren zuzendaritzapean, Aragüés Bernad maisuaren Min eresia, Sinfonía versus ochenta obrako Te Deum eta Euskal Requiema interpretatuko dituzte, azken honetan Ainhoa Zubillaga, Xabier Anduaga eta Pablo Ruizen ahots bakarlariak lagun dituztela. Nabarmentzekoa da Euskal Requiemaren bietako ahotsen abesbatzarako bertsioa estreinatuko dela eta Sinfonía versus ochenta, bere azken sinfoniaren azken zatia den Te Deum-aren erabateko estreinaldia izango dela. Tomás Aragüés Bernad berak bere obra nabarmen hauen interpretazioaz gozatzeko aukera izango du.

Tomás Aragüés Bernad Albalate del Arzobispon, Teruelen jaio zen 1935ean eta bost urterekin Barakaldora aldatu zen bere familiarekin. Beranduago, 1973an Donostian finkatu zuen bere bizilekua. Beraz, bizitza osoan izan du Euskal Herriarekiko lotura estua. Bere ibilbide luzean zehar, ekarpen nabarmena egina du euskal musikaren alorrean, sortzaile, moldatzaile zein zuzendari gisa eta harreman emankorra izan du, eta egun ere badu, gure herriko musika alorreko eta orokorrean kultur erakunde ugarirekin.

Sarrerak, dagoeneko eskuragarri Kursaaleko leihatilan. Omenaldi-kontzertu honetarako sarrerak doakoak dira eta gaurtik eskuragarri daude Kursaaleko leihatilan, asteartetik larunbatera, 11:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara (2 sarrera pertsonako).

 

 

 

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron