Thursday 24 September, 2015

Abesbatza musika: Bachen kantatak gertutik, KUP Taldea eta Kaabestri Ensembleren eskutik

Abian da Miramongo Matinéen 2015/2016 denboraldia eta lehenbiziko emanaldirako Euskadiko Orkestraren egoitzara etorri eta musika koral handiaz gozatzea da luzatzen dugun proposamena: KUP Taldeak eta Kaabestri Ensemble ganbera taldeak Johann Sebastian Bachen kantatetara hurbilduko gaituzte, hauetako lau interpretatuz. Errepertorio zail bezain interesgarri honi aurre egiteko, gainera, Miren Urbieta sopranoa, Marta Infante mezzoa, Xabier Anduaga tenorea eta Mikel Zabala baxua ariko dira bakarlari lanetan eta Borja Rubiñosek joko du organoa. Hirtzordua, irailaren 26 larunbatean, goizeko 11:00etan Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan.

Egitaraua. Gaztarako konposizioak dira, 1704 eta 1714 urte bitartean idatziak. Baliteke lehenbizikoa, BWV 131 (Sakontasunetik erregutzen dut, Jauna, zuretzat) Bachek sortutako lehenengo kantata izatea; bigarrena, BWV 150 (Zuretzat, oi Jauna, irrika dut) paregabea da duen orkestrazio urriagatik eta abesbatzaren nagusitasunagatik; hirugarrena, aldiz, BWV 182 (Ongietorria, zeruko erregea), gainerakoak baino beranduxeago sortua da, Bachek Weimarren Konzertmaister lanetan emandako garaikoa; amaitzeko, BWV 196 kantata (Jaunak gogoan gauzka) "lan labur, eguzkitsu eta jaigiroko"tzat hartua izan da.

KUP Taldea + Kaabestri Ensemble. KUP ahots taldea 2003 urtean sortu zen Gabriel Baltésen zuzendaritzapean. Bai teknikoki duten zailtasunagatik eta baita musikaren historian duten garrantziagatik obra nabarmenak interpretatzen eskarmentu handidun 30 kantarik osatzen dute. Atal instrumentalari dagokionez, ardura Euskadiko Orkestrako hainbat kidek osatutako Kaabestri Ensemblerena izango da. Talde egokikorra da Kaabestri eta honek askotariko errepertorioa lantzea ahalbidetzen dio, eszenatoki anitzetan: San Telmo Museoa, Donostia 2016ko egoitza, Zinemaldia edo BBK Live, esaterako. Besteak beste, lankide izan ditu Xabier Zabala, Glen Hansard edo Landarbaso Abesbatza eta Malandain Ballet Biarritz.

Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

Sarrerak. Matinée guztietarako sarrerak www.euskadikoorkestra.eus eta www.kutxabank.es webguneetan eta Kursaal zein Orkestraren egoitzako leihatiletan eros daitezke. 7 euroko prezio bakarra dute.

 

Next events

Concerts & Tickets January

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
12 january, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Arriaga / Strauss Jaime Martín Donostia / San Sebastián
Arriaga / Strauss
13 Tu
13 january, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Arriaga / Strauss Jaime Martín Vitoria/Gasteiz
Arriaga / Strauss
14 We
14 january, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Arriaga / Strauss Jaime Martín Pamplona/Iruña
Arriaga / Strauss
15 Th
15 january, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Arriaga / Strauss Jaime Martín Donostia / San Sebastián
Arriaga / Strauss
16 Fr
16 january, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Arriaga / Strauss Jaime Martín Bilbao/Bilbo
Arriaga / Strauss
17 Sa
17 january, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 7: Irauli Donostia / San Sebastián
Matinée 7: Irauli
18 Su
19 Mo
20 Tu
21 We
22 Th
23 Fr
24 Sa
25 Su
26 Mo
26 january, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Tchaikovsky / Mussorgsky Ana María Patiño Donostia / San Sebastián Buy tickets
Tchaikovsky / Mussorgsky
27 Tu
27 january, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Tchaikovsky / Mussorgsky Ana María Patiño Vitoria/Gasteiz
Tchaikovsky / Mussorgsky
28 We
28 january, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Tchaikovsky / Mussorgsky Ana María Patiño Bilbao/Bilbo Buy tickets
Tchaikovsky / Mussorgsky
29 Th
29 january, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Tchaikovsky / Mussorgsky Ana María Patiño Donostia / San Sebastián Buy tickets
Tchaikovsky / Mussorgsky
30 Fr
31 Sa
31 january, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 8: Diálogos armónicos Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 8: Diálogos armónicos