Saturday 06 June, 2015

Euskadiko Orkestra, Jun Märklek zuzenduta, Donostiako Orfeoia eta Olena Tokar sopranoa: "Agur Itzela"

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, joan den ostiralean 2015/2016 denboraldia aurkeztu berri duela, 2014/2015 Abonu Denboraldiari amaiera emateko ahots-musikaren bi obra eder interpretatuko ditu: Aita Madinaren Aita Gurea eta F. Poulencen Gloria; gainera, H. Berliozen Sinfonia Fantastikoa. Amaiera distiratsu honetan, Jun Märkl bere titularrak zuzenduko duen Orkestrarekin batera ariko dira Donostiako Orfeoia eta Olena Tokar sopranoa. Bihar ekainak 8 astelehena Iruñeako Baluarten, 9an Bilboko Euskaldunan, 10ean Gasteizko Principal Antzokian eta 11 eta 12an Donostiako Kursaalean.

"Agur itzel" baten neurrira egindako egitaraua. Aita Madinak 1947an Argentinan idatzitako Aita Gurea obra laburrak, baina emozio handikoak, abiatuko du emanaldia. Kritikak ""itzela da bere soiltasunean" esana du partitura eder honen gain. Jarraian, Francis Poulencen Gloria XX. mendeko klasiko sinfoniko-koralari utziko dio lekua. Aldi berean serioa eta jostagarria den obra honek Donostiako Orfeoiaren ahotsetan izango du itzultzaile onena, sarri askotan eta eszenatoki ugaritan interpretatu baitute. Olena Tokar ukrainiar soprano gaztea, Bartzelonako Francisco Viñas eta BBC Singer of the World Competition lehiaketetan finalista izandakoak bere gain hartuko du bakarlariaren paper eztia.

Programa osatzeko, Héctor Berliozen obra ezagunena izango da entzungai, Sinfonia Fantastikoa edo Artista baten bizitzaren pasartea -jatorrian, frantziarrak izen hori jarri zion-. Musika programatikoaren adibide goiztiar honek musikagilearen maitasunezko abenturak eta opioarekiko harremana biltzen ditu, Orkestrak franko-alemaniar tradizioako errepertorio sinfonikoan oso aditua den Jun Märkl zuzendari titularraren aginduetara burutuko duen erronka sinfoniko izugarri honetan. Gainera, Aula Jordá Gela hitzarmenaren baitan, Musikeneko ikasle talde bat istrumentista gisa ariko da sinfonia honetan.

More information

Esku-egitaraua
Next events

Concerts & Tickets September

1 Tu
2 We
3 Th
4 Fr
5 Sa
6 Su
7 Mo
8 Tu
9 We
10 Th
11 Fr
12 Sa
13 Su
14 Mo
15 Tu
16 We
17 Th
18 Fr
19 Sa
19 september, 2026 Saturday, 18:00 h.
Other Activities San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Su
21 Mo
22 Tu
23 We
24 Th
25 Fr
25 september, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo Buy tickets
Mahler 2: Resurrection
26 Sa
27 Su
28 Mo
28 september, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Resurrection
29 Tu
29 september, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection
30 We
30 september, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection