Thursday 23 April, 2015

Oboea berriz ere protagonista Miramongo Matinéetan, oraingoan Mozart, Britten eta Arnoldek idatzitako lanen bidez

Apirilak 25 larunbatean goizeko emankizun berri bat izango da Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. XXI. mendeko oboerako musikaren euskarri izan ostean, historian barrena goaz Miramongo Matinéetan. Wolfgang Amadeus Mozart eta Benjamin Britten, biak ala biak mugarri dira oboe eta ganbera talderako errepertorioan, Dominik Quarteten eskutik.

Larunbatean entzungai izango den egitarauan aipagarriak dira Wolfgang Amadeus Mozarten Kuartetoa mi maiorrean eta Benjamin Brittenen Oboe eta hari triorako fantasia. 24 urterekin, Mozart Idomeneo operan ari zen lanean eta Munichera joan zen entseguak eta estreinaldia bertatik bertara jarraitzeko asmoz. Garai hartan, 1781. urtean, konposatu zuen Kuartetoa. Haize-zurarako obra ugari idatzi bazituen ere, oso musika gutxi sortu zuen oboerako. Oboe eta harirako kuartetoa kontzertu bat bailitzan oboeari gainjartzen uzten dion obra bikaina da.

Benjamin Brittenen musika ezin hobeto kontrajartzen zaio kuartetoari. Brittenek 19 urte besterik ez zituen entzungai izango den kuartetoa konposatu zuenean, Walter Wilson Cobbetek sortutako mugimendu bakarreko ganbera musikako lehiaketarako. Sonata eta fantasia musika-moldeak konbinatzen dituen pieza hau Londresen estreinatu zuten 1932. urtean Leon Goosensek eta International String Quartet taldeko kideek.

Egitaraua osatuz, entzungai izango da Malcolm Arnolden Oboerako kuartetoa; XX. mendeko bigarren erdiko konpositore britainiar hau ezagunagoa da zinerako idatzitako musikagatik, izan ere, Oscar saria merezi izan zuen Kwai ibaiaren gaineko zubia filmerako sortutako soinu-bandak. Eta azkenik, Mozarten Korno ingeles eta hari triorako adagioa.

Dominik Quartet osatzen duten musikariak dira Raquel Cortinas (biolina), Natacha Dupuy-Scordamaglia (biola) eta Beatriz Linares (biolontxeloa), hirurak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak, eta Miriam Olga Pastor (oboea eta korno ingelesa).

Next events

Concerts & Tickets November

1 Su
2 Mo
3 Tu
4 We
5 Th
6 Fr
7 Sa
8 Su
9 Mo
10 Tu
10 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 We
11 november, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Buy tickets
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Th
13 Fr
13 november, 2026 Friday, 11:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
14 Sa
14 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 4: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 4: La Brisa Ensemble
15 Su
16 Mo
17 Tu
18 We
19 Th
20 Fr
21 Sa
22 Su
23 Mo
23 november, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinsky
24 Tu
24 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Pamplona/Iruña Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
25 We
25 november, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Bilbao/Bilbo Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
26 Th
26 november, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
27 Fr
27 november, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
28 Sa
28 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 5: Eguzkilore
29 Su
30 Mo